Euskal literatura: Erromantizismotik XX. mendera, laburpena eta ikasgaia

HistoriaActualizado el 4,38 KB

Resumen

Dokumentuak Euskal Herriko erromantizismoaren autoreak eta Frantziako Iraultzaren eta Napoleonen gerraren eragina aztertzen ditu. Gainera, Bizenta Mogel eta Antoine Abadia bezalako pertsonaiak deskribatzen ditu, eta XX. mendeko euskal poeta nagusien aipamenak egiten ditu. Ikasleak historia eta literatura lotzen ikasiko du.

Puntos clave

  • Frantziako Iraultzak berdintasun juridikoa ekarri zuen, baina foruak eta maiorazkoak desagerrarazi zituen, eta euskara bigarren mailara pasatu zen.
  • 1790ean Behe Pirinioetako departamendua sortu zen, Pauerekin buru.
  • Napoleonen kontrako gerra 1808-1813 bitartean izan zen; Cadizko Konstituzioak foruak indargabetu zituen.
  • Bizenta Mogel (1782-1854) euskarazko lehen alegia liburuaren egilea izan zen: Ipui Onac.
  • Erromantizismoa Ilustrazioaren aurkako mugimendu artistikoa izan zen, sentimendua eta askatasuna goraipatzen zituena.
  • Antoine Abadiaren gaztelua estilo neogotikoan eraikia dago eta gaur egun museoa da.

Ponte a prueba

Erromantizismo garaiko autoreak Euskal Herrian

Erromantizismoan, Euskal Herrian hainbat autore nabarmendu ziren: Elizanburu, Iparragirre, Etxahun, Bilintx eta Arrese Beitia. Hauek osatutako olerkiek Napoleonen aurkako eta bi karlistaldietako gertaeren isla erakusten dute.

XX. mendeko euskal autoreak

XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran, besteak beste, Lizardi eta Lauaxeta poetak nabarmendu ziren. Ebaluazio hau Espainiako Gerra Zibilak sortutako hausturarekin bukatuko dugu.

1.1. Sarrera: Frantziako Iraultzaren ondorioak Ipar Euskal Herrian

Frantziako Ilustrazioaren ideiak Espainiara sartzen ari ziren, eta 1789. urtean eztanda egin zuen: Frantziako Iraultza hasi zen. Iparraldean izan zituen ondorioek eragina izan zuten euskal literaturan:

  • Herritarren arteko berdintasuna: berdintasun juridikoa emango zitzaien herritarrei, eta foruak eta maiorazkoak desagertu ziren. Horren ondorioz, euskal baserri asko bideraezin bihurtu ziren.
  • Frantsesa hizkuntza nazional bakarra: beraz, euskara bigarren mailako hizkuntza izatera pasatu zen.
  • Behe Pirinioetako departamendua sortu zen: 1790ean, Iparraldeko hiru probintziak Bearnorekin batera bildu zituzten Behe Pirinioen departamendua sortuz, Paue buru zela.

1.2. Napoleonen kontrako gerra (1808-1813)

Napoleonek, Frantziako Iraultzari bukaera eman eta gero, Europan zehar zabaldu nahi zituen Ilustrazioko hainbat ideia. Bi aurkari nagusi zituen:

  • Frantzia eta Espainia.
  • Ingalaterra eta Portugal.

Britainia Handiari enbargoa ezarri nahi zion, baina ez zuen lortu. Ondorioz, Godoyrekin (Karlos IV.aren ministroa) hitzartu zuen tropa frantsesak Espainiatik pasatzeko baimena. Espainia liberal bihurtu zen, eta aristokraziari hori ez zitzaion gustatu. Beraz, Karlos IV.ak Fernando VII.aren alde abdikatu zuen.

Espainia bi zatitan banatu zen:

  • Godoy eta Karlos IV.aren aldekoak.
  • Fernando VII.aren aldekoak.

1808an, Napoleonek Josef Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege. 1812an, Cadizko Konstituzioa idatzi zuten. Azkenean, tropa frantsesek alde egin zuten ingelesek bota zituztelako. Konstituzio honek foruak indargabetu zituen.

1.3. Bizenta Mogel (1782-1854)

1782an Azkoitian jaio eta 1854an Abandon hil zen. Oso gaztea zela umezurtz geratu eta Markinara joan zen bizitzera bere osaba Joan Antonio Mogelekin. Bere obrarik ezagunena Ipui Onac da, euskarazko lehen alegia liburua. Honen helburua literatura eta morala haurrei erakustea zen. Esoporen alegiak ere euskaratu zituen, eta bere ekarpenak egin zizkien (ideia kristauak txertatuz).

Euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen. Euskaraz gain, gaztelania eta latina ere bazekizkien. Hala ere, ez zitzaion merezi zuen garrantzia eman, alegiak haurrentzako zirelako, eta garai hartan ez zituzten "literaturatzat" hartzen.

1.4. Erromantizismoa Ipar Euskal Herrian

Erromantizismoa Ilustrazioaren aurka sortutako mugimendu artistikoa da. Erromantikoek zioten sena arrazoiaren gainetik dagoela. Nia indartzen zen, arrazoiaren aurka, eta askatasuna, natura eta sortzailearen sentimenduak aldarrikatzen zituzten. Irudia eta fantasia goraipatzen ziren, baita mundu exotikoa ere.

Abadiaren gaztelua da arte erromantikoaren adierazgarririk esanguratsuena (Erdi Aroko artearen antza du). Neoklasikoek joera horizontala hartu bazuten oinarri, erromantikoek bertikala hartu zuten. Nazionalismo erromantikoa nagusitu zen Europan, eta Euskal Herrian ere leku garrantzitsua hartu zuen.

1.5. Antoine Abadia (1810-1897)

1810ean Dublinen jaio zen (ama irlandarra zuelako) eta 1897an Parisen hil zen. Baigorriko Etxauzko jauna izan zen. Geografia eta astronomia ikasi zituen, eta euskara, frantsesa, ingelesa eta irlandera hitz egiten zituen. Esploratzaile ibili zen mundu osoan zehar. Virginie Vicent de Saint Bonnetekin ezkondu zen 1859an.

Abadiaren gazteluaren ezaugarriak

  • Hiru atal ditu.
  • Estilo neogotikoa du.
  • Gaur egun museoa da.
  • Hego-ekialderantz orientatuta dago.
  • Abadia munduan barrena ibili zeneko objektu batzuk bertan daude oraindik.
  • Kaperan, Abadia eta Virginie daude ehortziak.
  • Gela guztietako hormetan edo tximinia-buruetan esaldiak daude 14 hizkuntzatan.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer ondorio izan zituen Frantziako Iraultzak Iparraldeko euskal literaturan?

Berdintasun juridikoa ekarri zuen, baina foruak eta maiorazkoak desagertu ziren. Frantsesa hizkuntza nazional bakarra bihurtu zen, eta euskara bigarren mailako hizkuntza.

Zein izan zen Bizenta Mogelen ekarpen nagusia?

Ipui Onac liburua idatzi zuen, euskarazko lehen alegia liburua, haurrei literatura eta morala irakasteko helburuarekin.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz sortu zen Behe Pirinioetako departamendua?
2. Zein gerra izan zen 1808-1813 bitartean?
3. Zer izan zen Bizenta Mogelen obrarik ezagunena?
4. Nola deskribatzen da erromantizismoa?
5. Zein estilotan dago eraikia Abadiaren gaztelua?
6. Nork idatzi zuen Cadizko Konstituzioa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.