Cadizko Konstituzioa (1812): testuingurua, artikuluak eta ondarea

HistoriaActualizado el 3,38 KB

Resumen

Testu honek 1812ko Cadizko Konstituzioa aztertzen du, Cadizen bildutako Gorteek idatzitakoa. Independentzia Gerran sortutako testuingurua, Konstituzioaren artikulu nagusiak eta gerora izan zuen eragina azaltzen ditu. Ikasleak Konstituzioaren helburuak, subiranotasun nazionalaren printzipioa eta Fernando VII.aren itzulera ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Cadizko Gorteek 1812an idatzi zuten Konstituzioa, Independentzia Gerran.
  • Subiranotasun nazionala aldarrikatzen zen: boterea herriak du.
  • Botere banaketa ezarri zen: legegilea Gorteei eta erregeari, betearazlea erregeari eta judiziala auzitegiei.
  • Espainia estatu konfesionala izan zen, erlijio katoliko ofiziala eta beste erlijioak debekatuta.
  • Konstituzioa 1812ko martxoaren 19an argitaratu zen, "La Pepa" izenez ezaguna.
  • 1814an Fernando VII.ak indargabetu zuen, baina ondorengo testu askoren oinarria izan zen.

Ponte a prueba

Aurrean dugun testua Cadizeko Konstituzioa da, 1812an Cadizen bildu ziren Gorteek idatzitako lehen mailako testua. Formari dagokionez, juridikoa da, Konstituzioa baita, herrialde bateko lege gorena. Edukiari dagokionez, politikoa da, eta hartzailea publikoa, herriarentzat delako. Bere helburua Erregimen Zaharra desagerraraztea zen, baita garai hartako egoera politikoa ere aldatzea.

Konstituzioaren Artikulu Nagusiak

Testu honetan 1812ko Konstituzioaren zenbait artikulu agertzen dira. Hasi aurretik azaltzen digu Fernando VII.a ez dagoela une horretan boterean, eta, hortaz, Gorteek Konstituzio hau egin zutela haren ordez.

  • 1. artikulua: Espainia uharteek, koloniek eta penintsulak osatzen dute.
  • 3. artikulua: Subiranotasun nazionala aipatzen du, hau da, herriak du boterea.
  • 8. artikulua: Herritar guztiek zergak ordaindu behar dituzte.
  • 12. artikulua: Espainia estatu konfesionala da: erlijio katoliko, apostoliko eta erromatarra da ofiziala, eta beste erlijioak praktikatzea debekatuta dago.
  • 14. artikulua: Espainia monarkia ez-absolutista da.
  • 15. artikulua: Botere legegilea Gorteei eta erregeari ematen die.
  • 16. artikulua: Botere betearazlea erregeak du.
  • 17. artikulua: Botere judiziala auzitegiek dute.
  • 371. artikulua: Espainiar guztiek dute haien ideia politikoak idazteko eta argitaratzeko eskubidea, legeak ezarritako mugen eta erantzukizunen barruan.

Testuinguru Historikoa: Independentzia Gerra

Testu hau Espainiako Independentzia Gerra bitartean idatzi zen, frantsesek Iberiar penintsula hartu zutenean (Fontainebleuko Ituna). Orduan, Karlos IV.ak bere semearengan abdikatu zuen, Fernando VII.arengan. Napoleonek Karlos eta Fernando Baionara deitu zituen. Han, tronua berari ematera behartu zituen (Baionako Abdikazioak). Napoleonek tronua bere anaiari, Josef Bonaparteri, eman zion.

Cadizko Gorteak eta Konstituzioaren Sorkuntza

Madrildarrak egoera ikusita matxinatu egin ziren, eta Independentzia Gerra hasi zen. Baina frantsestuak ez ziren matxinatu, Josefen aldekoak zirelako. Egoera honekin ezin izan ziren erreformak aurrera atera. Bitartean, Cadizen, talde bat zegoen isolatuta, britaniar armadaren babesa zutelako. Espainia osoan ideia batzuen kontra borrokatzen zen bitartean, Cadizen ideia horiek idazten saiatzen ziren.

Batzorde Zentralak erregentzia talde bat sortu zuen. Erregentziak Gorteak biltzeko deialdia egin zuen, baina gerra zela eta jende gutxi joan zen. Beraz, Gorteak Cadizen zeuden liberalez, burgesez... osatu ziren gehienbat. Ez zeuden ez emakumerik ez nekazaririk. Gorteek subiranotasun nazionala eskuratu zuten eta iraultza liberalarekin hasi ziren. 1812ko martxoaren 19an, Konstituzio hau, "La Pepa" izenez ezaguna, argitaratu zen.

Konstituzio honetan herritarren berdintasuna, subiranotasun nazionala, botere banaketa... aldarrikatu ziren, baita Fernando VII.aren itzulera ere errege gisa, baina ez modu absolutistan, baizik eta konstituzional gisa.

Konstituzioaren Ondarea

1814an Independentzia Gerra amaituta, Fernando VII.a itzuli zen, eta Cadizen egindako guztia indargabetu zuen, absolutista baitzen. Hala eta guztiz ere, Konstituzio hau oso garrantzitsua da, ondorengo testu askoren oinarria bihurtu baita.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz argitaratu zen Cadizko Konstituzioa?

1812ko martxoaren 19an argitaratu zen, "La Pepa" izenez ezaguna.

Zergatik idatzi zen Cadizen Konstituzioa?

Frantsesek penintsula hartu zutenean, Cadizen bildutako liberalek ez zuten erreformarik egin ahal izan. Cadiz britainiar armadaren babesean zegoen eta han bildu ziren Gorteak.

Zein izan zen Fernando VII.aren papera Konstituzioan?

Konstituzioak Fernando VII.a errege gisa itzultzea aldarrikatu zuen, baina modu konstituzionalean, ez absolutistan.

Zer gertatu zen Konstituzioarekin 1814an?

Independentzia Gerra amaitu zenean, Fernando VII.ak itzuli zen eta Cadizen egindako guztia indargabetu zuen, absolutista baitzen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz idatzi zen Cadizko Konstituzioa?
2. Nork du boterea Konstituzioaren arabera?
3. Zein erlijio zen ofiziala Espainian Konstituzioaren arabera?
4. Zein botere hartzen du erregeak Konstituzioaren arabera?
5. Zer gertatu zen Konstituzioarekin 1814an?
6. Nork hartu zuen tronua Napoleonen agindupean Baionako Abdikazioen ostean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.