Antzinako Erregimeneko ekonomia eta Euskal Herriko foru erregimena

HistoriaActualizado el 3,59 KB

Resumen

Dokumentuak Antzinako Erregimeneko ekonomia landatarra eta atzeratua azaltzen du, merkataritza eta industriaren egoera barne. Ondoren, Euskal Herriko foru erregimena, foruen abantailak eta foru erakundeak aztertzen ditu. Azkenik, Ilustrazioaren eragina eta despotismo ilustratuaren erreforma saiakerak laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • Antzinako Erregimeneko ekonomia landatarra zen eta nekazaritzan oinarritzen zen; industria artisau-izaerakoa zen.
  • Kanpo-merkataritza oparoa zen Amerikako kolonietan, baina barne-merkataritza egituratu gabe zegoen.
  • Foru erregimenak euskal lurraldeak gainerakoetatik bereizten zituen eta foruetan zuen oinarria.
  • Foruek abantaila fiskalak, merkataritza-askatasuna eta kapare izaera eman zizkieten euskal herritarrei.
  • Foru erakundeak lurralde bakoitzean desberdinak ziren: Batzar Nagusiak, Gorteak, Biltzarra eta Ordako Gortea.
  • Despotismo ilustratua Karlos III.aren garaian bideratu zen; erreformak gehienetan motz geratu ziren pribilegiodunen oposizioagatik.

Ponte a prueba

Antzinako Erregimeneko Ekonomia

Ekonomia, esan dugun bezala, landatarra zen eta nekazaritza zuen oinarri. Hala ere, teknika eta jabetzari dagokionez nahiko atzeratua zegoen. Industria bazegoen, baina artisau-izaera nabarmena zuen eta ez zen inola ere ekonomiaren sektore esanguratsuena. Merkataritza-arloan, Amerikako koloniekin egiten zen kanpo-merkataritza oparoa zen; barne-merkataritza, ordea, egituratu eta garatu gabe zegoen.

Euskal Herriko Foru Erregimena

Euskal Herriari dagokionez, antolamendu berezia zegoen garai hartan: foru erregimena. Foru erregimenak gainerako eskualdeetatik bereizten zituen euskal lurraldeak eta foruetan zuen oinarria. Foruek tokian tokiko ohiturak, pribilegioak, errege-aginduak eta ordenantzak jasotzen zituzten, eta lurralde historikoen gobernurako tresna ziren. Espainiako penintsulan, Nafarroako Erresumak, Bizkaiko Jaurerriak eta Gipuzkoa eta Arabako probintziek soilik gorde zituzten foruak XVIII. eta XIX. mendeetan ordura arte bezala. Nafarroa Beherean, Lapurdin eta Zuberoan ere, neurri handi batean, beren foru eta ohiturak zituzten. Hauek, ordea, Frantziako erresuman sartuago zeuden, penintsulako probintziak Espainiakoan baino.

Foruen Abantailak

Foruetan jasotako xedapenak oso onuragarriak ziren, eta horiei esker, Espainiako Monarkiaren barnean euskal lurraldeak argi eta garbi bereizten ziren. Foruek, beraz, abantaila batzuk eskaintzen zizkieten euskal herritarrei:

  • Euskal leinua zuten guztiak kapareak ziren eta, beraz, pribilegioak zituzten.
  • Abantaila fiskalak zituzten: ez zioten erregeari zerga arruntik ordaindu behar.
  • Merkataritzaren esparruan askatasun handia zuten, aduanak barnealdean baitzeuden, kostaldean egon beharrean.
  • Arlo militarrean, beren betebehar bakarra lurraldea defendatzea zen.
  • Foru-baimenari eta kontraforu-eskubideari esker, errege-erreginek foruen aurka emandako legeak atzera botatzeko aukera zuten.

Foru Erakundeak

Foruei esker, lurralde bakoitzak bere gobernu-erakundeak zituen:

  • Batzar Nagusiak eta Aldundiak (Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian)
  • Gorteak (Nafarroako Erresuman)
  • Biltzarra (Lapurdin)
  • Ordako Gortea (Zuberoan)

Foru-erakunde horietan erregearen ordezkari batek parte hartzen zuen, eta honek botere judiziala ere bazuen.

Ilustrazioa eta Erreforma Saiakerak

XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, Ilustrazioaren pentsalariek kritika zorrotza egin zieten Antzinako Erregimenaren antolamendu eta printzipioei. Ilustrazioaren ideiek eragin handia izan zuten burgesian, baina baita gizarteko goi-mailetan eta errege-erreginen gobernu-moduan ere. Hala, despotismo ilustratua deiturikoa sortu zen.

Despotismo ilustratuaren leloa «Dena herriarentzat, baina herririk gabe» zen: ekonomia, administrazioa, ogasuna eta abar arrazionalizatu nahi izan ziren, liberalismoaren eta fisiokraziaren ideiak aplikatuz, etekin handiagoa lortzeko eta biztanleriaren egoera hobetzeko; baina hori guztia gobernu absolutuaren sistema aldatu gabe eta pribilegioek sortzen zituzten desberdintasunak deuseztatu gabe.

Espainian, Karlos III.a izan zen despotismo ilustratua bideratu zuen monarka, eta, horretarako, hainbat ministro ilustratu bildu zituen bere inguruan, politika erreformista samar egin zutenak. Hala ere, erreforma horietako gehienak motz geratu ziren, eta pribilegiodunen oposizioarekin egin zuten topo.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer zen foru erregimena?

Foru erregimena euskal lurraldeak gainerako eskualdeetatik bereizten zituen antolamendua zen, foruetan oinarritua. Foruek tokiko ohiturak, pribilegioak eta ordenantzak jasotzen zituzten.

Zein abantaila zituzten foruek?

Euskal leinukoek kaparetasuna eta pribilegioak zituzten, zerga arruntik ez zuten ordaintzen eta merkataritzan askatasun handia zuten. Arlo militarrean, lurraldea defendatzea zen beren betebehar bakarra.

Zer da despotismo ilustratua?

Ilustrazioaren ideiak aplikatzen zituen gobernu absolutua zen, ekonomia eta administrazioa arrazionalizatu nahi zituena. Hala ere, gobernu absolutuaren sistema aldatu gabe egin zen eta pribilegioak ez ziren deuseztatu.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Nolakoa zen Antzinako Erregimeneko ekonomia nagusiki?
2. Zein merkataritza zen oparoa garai hartan?
3. Zein lurraldetan zegoen foru erregimena Espainiako penintsulan?
4. Zein abantaila fiskal zuten foruek?
5. Zein izan zen despotismo ilustratua bideratu zuen Espainiako monarka?
6. Zein zen despotismo ilustratuaren leloa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.