San Agustinen antropologia: Askatasuna, gaitza eta grazia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,83 KB

Askatasuna eta zoriontasuna San Agustinen pentsamenduan

Askatasuna gizakiaren borondatea da, erabaki ahal duelako. Borondateak zoriontasuna biltzen du. Zoriontasuna Jainkoarekin bat egitean lortzen da. Gizakiaren helburua zoriontsu izatea da; hori lortzeko, gizaki bakoitzak ongi gorena maitatu behar du. Ongi gorena, Jainkoa, maite duenean eta bere nahia eta borondatea betetzean, zuzen jokatzen du. Baina, bere albedrioaren erabilera txarra egiten duenean, eta ongiari bideratuta ez egoteagatik, askatasuna galtzen du.

Jatorrizko bekatua eta gizakiaren erorketa

Jatorrizko bekatuaren eraginez jausi da gizakia. Aldean bekatu handiena Jainkoari uko egitea izan zen. Horregatik, gizateria osoa usteldu zen eta gizakiak ezin du bekatua ez egitea aukeratu. Zeren sinbolo da?

  • Gizakiari eman zitzaion askatasunaren sinboloa: Aukera bat egin ahal izan zuen gizakiak: Jainkoarekin bat egitea edo ez. Jainkoari uko egitea aukeratu zuen.
  • Gizakiaren berezko harrokeriaren sinboloa: Jainkoaren ukapena aukeratzen du, amor sui edo sexu-irrikaren aukera eginez.
  • Gaitza egiteko joeraren sinboloa: Gizateria osoa ustelduta dago. Ongi jokatzeko ahalmenik ez dauka. Grinek gobernatzen dute gizakia; deabruaren morroi bihurtu gara.

Gaitzaren jatorria eta izaera

Agustinen pentsamenduan, gaitzaren sorrera ez dago Jainko gaizkilearengan. Jainkoa izaki betea da, ongi absolutu eta aldaezina; beraz, gaitza ez da existitzen. Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena da (iluntasuna argi-falta den moduan). Gaitza munduan etengabe ikus daiteke:

  • Gaitz fisikoak: Izaki sortuen ustelgarritasuna adierazten dute, baina gauza ustelkorrak onak dira, Jainkoak sortutakoak baitira.
  • Gaitz moralak: Gizakiak egiten duen aukeraren erabilera okerretik datoz; gizakia da horren erantzulea, ez Jainkoa.

Grazia: Askatasuna berreskuratzeko bidea

Agustinen pentsamenduan, onaren sorrera ez dago giza askatasunean. Gizakia graziari esker aske da, eta lor dezake bere askatasuna. Bere aukeramena ondo erabiltzeko duen ahalmenari Agustinek askatasuna esaten dio. Graziari esker, gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen du.

Gizakia askatasunean sortu zen, bere sortzailea maitatzeko gaitasunarekin. Baina jatorrizko bekatuagatik, askatasuna galdu zuen eta liberum arbitrium (aukeramena) berreskuratzeko aukera izan nahi du. Gizakia ezin da bere kabuz egoera horretatik altxatu. Horretarako, Jainkoaren laguntza behar du: Jainkoaren grazia behar du. Hau da, gaitza inoren laguntza gabe egin du, baina ez ongia; horretarako behar du Jainkoaren laguntza. Ongia aukeran izateak bihurtzen gaitu aske.