Etika eta morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,72 KB

6.Gaia


1.- Zer esan Nahi du gizakia izaki morala dela?

Animaliak Inguruneari egokitzeko sortu behar dituzten erantzunak programaturik dituzte; Beraz, automatikoki sortzen zaizkio. Horregatik oso erraz moldatzen dira Inguruarekin.

Gizakia Izaera batekin jaiotzen da, naturak emandako izaerarekin. Baina izaera hori ez Da behin betikoa. Izaera hori guk amaitu behar dugu bizitzan zehar, gure Bizitzari norabide bat edo bestea ematen. Horretarako aukerak egin behar ditugu, eta aukera horiek justifikatzearen beharra Sentitzen dugu. Horregatik gara izaki moralak.

2.- Zer da Kontzientzia morala?

Zuzen ala Oker jokatzen dugunaren kontzientzia da, guk ditugun printzipio orokor batzuk (alferrikako minik ez egitea, inor ez hiltzea, egia esatea…)praktikan jarriz.

3.- Zer da Askatasuna? Zein bi askatasun mota daude?

Behin Helburua jarriz gero, nork bere egitateak menperatu eta zuzentzeko ahalmena da.

Bi askatasun Mota bereiz ditzakegu:

-Barne- Askatasuna: norbaitek hautatzeko gaitasuna izatea aukera askoren artean, Adimenak aztertuta eta inoren eta ezeren eraginik eta eragozpenik gabe.

-Kanpo-askatasuna: Askatasun fisikoa da: leku batera edo bestera joateko aukera, eta askatasun Publikoak (askatasun zibila, politikoa, adierazpen-askatasuna, askatasun Ekonomikoa…).

Pentsa daiteke Biak batera doazela beti, baina ez da horrela beti. Batzutan kanpo-askatasuna Handia izan arren, pertsonaren borondatea ez da askea, edo alderantziz.

4.-Determinazio Motak:

Pertsona bat Determinatuta dagoela uste du, ez badu onartzen aske izan daitekeela neurri Batean edo bestean.

1.-

Determinismo kosmologikoa

Patua: Badago unibertsoak zuzentzen duen “Lege Unibertsal” bat eta horren arabera, dena halabeharrez gertatzen da: hori da Patua. Horregatik, gizakiak ezin du ezer aldatu, patuaren menpe daudelako.

                                               2.-Determinismo Teologikoa: Jainkoa orojakilea da eta gizakiari buruz dena daki (iragana, Oraina eta etorkizuna). Gizakiak ezin du hori aldatu.

                                               3.- Determinismo fisiologikoa: Gure gorpuzkerak eta izaerak kode genetikoan Idatzita daude; beraz, ezin ditugu aldatu eta, ondorioz, ez daukagu Erantzukizun moralik.

                                               4.- Determinismo psikologikoa : Motibo indartsuenak nahimena determinatzen du; Beraz, ez dago askatasunez aukeratzerik.

                                               5.-Determinismo Psikoanalitikoa: Pertsonaren bizitzan senaren eta errepresioaren arteko Oposizioa gertatzen da. Senak zerbait nahi duenean,  gure kulturan onartuta ez badago, erreprimitu Egiten da, baina nahiz eta ezkutuan egon batzutan gure ekintzak bideratzen Dituzte.

                                               6.- Heziketazko determinismoa: Heziketan hobetsiriko jokabideak indartu egiten dira Sarien bidez. Horrela, nahiz eta subjektuak libreak sentitu, ez lirateke Benetan aske izango.

                                               7.-Determinismo Ekonomiko marxista: Gizarteko azpiegitura ekonomikoak gizabanakoen Kontzientzia, pentsaera eta portaerak baldintzatzen ditu. Beraz, gizakia ez da Libre.

5.- Nola Ulertu da askatasuna historian zehar?

- Grezia: gai Publikoetan parte hartu ahal izatean oinarritzen zen, baina parte hartze Honetan 40 urte baino gehiago zuten gizonak besterik ez ziren sartzen (ez Emakumeak, ez kanpotarrak, ezta 40 urte baino gutxiagoko gizonak).

- Erroma: Praktikotasunari eman zioten garrantzia. Heldutasun fisikoa eta psikologikoa Zuenari egindakoaren erantzukizuna eskatzen zitzaion eta honi liber deitzen zioten (beraz, askatasuna Erantzukizunarekin lotuta).

-Erdi Aroa: Erdi Aroan kristatasunarekin loturik, gizakia Jainkoak egindako izaki aske dela Uste zuten. Kontraesana badirudi ere, gizakiak askatasuna lortuko du Jainkoaren Zerbitzaria bada.

- Aro Modernoa: Askatasunez jokatzea, norberaren borondatez jokatzea da, baina Arrazoiak mugatuta. Mugarik gabeko askatasuna gizakia piztien artean bizitzera Kondenatzea da.

- XX.Mendea: Existentzialismoak dio gizakia nahitaez askea dela. Guk eraiki behar dugu Bizitza eta erabakitzen dugunaren erantzukizuna dugu. Hau, saihestu ezineko Zigorra da.

-Gaur egun: Azterketa sakona egitearen beharra dago. Alde batetik, pobrezia nagusi den Herrialdeetan, bizitza duina izateko askatasuna bermatu beharko litzateke (horretarako, justizia eskatu behar da). Bestetik, gutxieneko eta oinarrizko Gaitasun batzuk bermatu behar dira, dauden aukeren artean benetako askatasunez Hautatu ahal izateko.

6.- Zer da Ekintza morala?

Gizakiek Libreki eta kontzienteki egindakoak eta beste pertsonengan ondorioak Dituztenak.

7.- Bereiz itzazu Morala eta etika


Morala Praktikoa da eta zer egin behar dut? Galderari erantzun behar dio.

Etika Teorikoagoa da eta arau moralei buruzko hausnarketa da (beharrezkoak dira arau Horiek?,  nondik atera behar ditugu?...).

8.- Zer dira Arau moralak eta zeintzuk bere ezaugarriak?

Arau bat, Ekintza zehar bat egin behar den modua erakusten duen jarraibidea da.

Arau mota Asko daude: kortesiakoak, trafikokoak…eta arau Moralak.

Arau morala balio moralen adierazpena agindu eran Emanda da (ez inor hil, ez inor menderatu, justua izan,…)

Arau moralen Ezaugarriak hiru dira:

-Auto-obligazioa: Hain baliotsuak sentitzen ditugu non betetzera behartuta sentitzen gara.

-Unibertsaltasuna: Arau moralak dituen pertsonak mundu guztiarentzat direla onak pentsatzen du.

-Baldintzagabetasuna: Oso baliotsuak direnez, horregatik bakarrik bete behar dira, ez beste helburu Bategatik.

9.- Defini Itzazu moral autonomoa eta heteronomoa

                                               - Morala autonomoa izango da nahimenak bere buruari legea edo araua ematen Dionean, hau da, legearen oinarria nahimenaren baitan dagoenean.

                                               - Morala heteronomoa izango da legearen oinarria nahimenaren baitatik at Dagoenean, beste norbaitek edo zerbaitek ematen dionean.

10.- Moralaren ikuspuntutik, zeintzuk dira pertsona batek bete behar dituen Baldintzak erantzulea izateko?

- Askatasuna: Jokaera bat baino gehiago izatea aukeratzeko eta ez egotea beharturik aukera Jakin bat hartzeko.

- Gutxieneko Gaitasuna izatea: Egindako zergatiak eta arrazoiak emateko gaitasuna.

- Egindako(edo Ez egindako) ekintzen ondorioak onartzea.

7.Gaia


1.- Zer dio Erlatibismo moralak balio eta arauei buruz?Eta zeintzuk dira jaso dituen Kritikak edo aurkako jarrerak?

Erlatibismoak Esaten du ezin dela jarri, arrazoimena erabilita, gizaki guztiek errespetatu Edo saihestu behar duten araurik edo baliorik .

Hiru arrazoi Ematen ditu:

-Kultura Desberdinetan dauden balio moralak ez dira berdinak

-Errespetua Eta tolerantzia dira aniztasuna ondoen babesten duten jarrerak.

-Ezagutza Morala izenekoa ez da arrazionala, guztiz emotiboa baizik, eta ondorioz, oso Pertsonala.

Honen aurka, Hauek dira emandako argudioak:

-Nahiz Eta kulturak oso ezberdinak izan, printzipio orokor (unibertsal) batzuk bete Behar dira(zapalkuntza debekatzea, norbera izateko eskubidea errespetatu…), Muturreko erlatibismoa gaindituz.

-Kulturen Arteko tolerantzia eskatzen bada, printzipio- orokor horiek errespetatuz, Kultura bakoitzaren barruan ere eskatu beharko litzateke tolerantzia hori.

Ondorioz, Nolabaiteko erlatibismoa onartu behar dugu, baina zenbait printzipio unibersal Ahaztu gabe.

2.- Zoriontasuna ulertzeko hiru modu bereizten dira. Zeintzuk?

                                               - Eudemonismoa: Zoriona gizakiok berezkoak ditugun helburuak betetzea da.

                                               - Hedonismoa: Zoriona plazera lortzea da eta mina saihestea.

                                               - Zoriona inoren eta ezeren menpe ez egotea da, bakoitza bere buruaren jabe Izatea.

3.- Zer dira Balioak?. Zeintzuk dira bere ezaugarriak?

Balioak Gauzetan daude, baina ez dira gauzak. Geuk hautematen ditugu, baina ez daude Gure aldarte subjektiboen menpe. Beraz, izaera objektiboa dute.

Zirrara-sena Ahalmenaren bidez hautematen ditugu.

Hiru Ezaugarri dituzte:

-Materia:balio Materialak bereizten ditu balio batzuk besteengandik

-Polaritatea: Beti bikoteka ematen dira (justizia-injustizia)

-Hierarkia: Balio guztiak ez dira maila berekoak (balio handiena dutenak, maila altuenean Daudenak, gure sinismen edo sinismen ezarekin lotuta daudenak dira: balio Sakratuak/profanoak).

4.- Kanten Ustez bi arau mota daude. Zeintzuk dira horiek? Definitu bakoitza  eta esan zeintzuk diren garrantzitsuenak, Kanten ustez.

Gure zoriona Bilatzeko bidean oso garrantzitsua da konturatzea muga batzuk ditugula, hau da, Zuzen jokatu behar dugu. Beraz, arau batzuk bete behar ditugula.

Kantek dio Morala arauz beteta dagoela eta bi arau mota bereisten ditu:

a.- Hipotetikoak: beste baldintza baten menpe daudenak dira (Adb.-eskolan txarto Portatuz gero, zigorra jasoko duzu). Hauek kanpotik inposatzen zaizkigu, baina Ez dira, Kanten ustez, moralaren oinarria, gauzak horrela moral heteronomoa Litzateke, eta berak ez du onartzen.

b.-Kategorikoak: Gizakiok geure buruari jartzen dizkiogun eginbeharrak edo arauak dira. Era Unibertsalean eta baldintzarik gabe betetzen direnak (Adb.-nik beti esaten dut Egia, gezurra gaizki dagoelako, ez zigor bat jasoko dudalako). Arau hauen Baldintza bakarra borondate ona da. Hauek izan behar dira moralaren oinarriak Kanten ustez.

5.- Gaur  egungo etika bide berrien hausnarketa egiten Du. Esan Bioetikan, Enpresa-etikan, Lanbide-etikan eta Etika-ekologikoan Zer-nolako gaiak aztertzen diren.

- Bioetika: Biologian, genetikan eta osasun-arloan egiten ari diren aurkikuntzak, nolako Ondorio moralak ekar ditzakete moral arloan?(Adb.-Eutanasia edo genomari Buruzko ikerketak).

- Enpresa-etika: Enpresak etekinak lortzeko sortzen dira, baina nolakoa izan Beharko da langileekin harremana (Adb.-soldata justua, ziurtasun neurriak…) eta Nola konponduko dira gatazkak?

- Lanbide-etika: Langileek profesional bezala, zer-nolako jarrera izan beharko Dute?

- Etika-ekologikoa: Gizakiak ingurumenari egindako kalteak, nola konpondu ahal Dira?Nola lortu gehiago ez kaltetzerik, edo gutxienez kalteak txikiagoak Izatea?

6.- Zeintzuk Dira justiziari buruzko teoriarik ezagunenak? Eman, gaur egun egindako Proposamenen bat

Justizia zer Den galdeturik, erantzun errazena hauxe da: bakoitzari berea ematea”. Baina “berea” hori zehaztea oso zaila da. Gaur egungo hiru teoría aztertuko ditugu:

Liberalismo politikoa

Teoria honen arabera, Inpartzialtasuna da printzipiorik garrantzitsuena justizia lortzeko. Hau da, Bizitza duinerako beharrezkoak diren lehen ondasunak (askatasunak, Aukera-berdintasuna,…) berdin banatu behar dira, banatzean abantailarik eman Gabe errekurtso gutxien dutenei edo ahalmen gutxien dutenei.

Teoria honi egiten zaion kritika aurreko puntuari dagokio. Ondo dago Inpartzialtasuna erabiltzea, baina batzutan txartoen dauden egoera kontuan izan Beharko da banaketan justicia lortzeko.

Teoria propietarista:

Teoria honek esango digu gai honetan Garrantzitsuena giza-eskubideak dira, eta hori dela eta:

oNire Eskubideak ezin dira inoiz urratu, ezta guztion ongizatearen mesederako ere.

oJabetza Oinarrizko balioa da.Beraz, ezin nau inork behartu zergak ordaintzera Gizartearen beharrizanak asetzeko.

oOinarrizko Eskubideak: bizitza, askatasuna eta jabetza.

Beraz, Estatuak ez ditu ondasunak banatu behar.

Dena dela, jabetza legitimoa izan behar dela esaten da teoria Honetan, eta legitimoa “lehengo iristen denak” edukitza lortzea da. Hau dela Eta, Estatuak ez du onartu behar lapurretatik, iruzurretatik edo indarra Erabiltzearen ondorioz lortutakoa.

Teoria pluralista.-

Kultura bakoitzean ongi asko daude, Baina batzutan ongi bat nagusitu egiten da besteen gainetik eta ongi hori Daukanak veste ongi batzuk lor ditzake. Hau dela eta, batzutan gutxi batzuen Esku geratzen dira ongi guztiak. Horregatik, ezinbestekoa izango da ongiak Banatzea eta baita ongi batzuen nagusitasuna ekiditzea.

ELKARTASUNA:


Gaur Eguneko erronka etikoa

Elkartasuna proposatzen Dutenek irtenbide zuzenena bezala, arrazoi batzuk ematen dituzte:

§Elkartasuna ez da sentimentu baten Ondorioa, arrazoia erabiliz gizaki guztien duintasuna zaintzeko bidea baizik.

§Elkartasun ezaren ondorioak oso Larriak dira eta injusticia egoeretara eramaten gaituzte.

Elkartasuna proposatzen duenen artean Ignazio Ellakuria dugu, Eta berak hauxe esaten digu:

§Errealitatearen zama eraman behar dugu Urratzen diren eskubideak salatuz eta eskubide horiek guztiontzat zaindu behar Ditugu, beharrezkoak direlako.

§Gaur egun, arazoa hauxe da: ez dira Bermatzen giza eskubideak guztientzat, gaurko sistema politiko eta ekonomikoak Baztertuak eta herri pobreak (Hegoaldea) ez dituelako kontuan hartzen. Beraz, Planetako pobreak izan behar dira hartu behar dugun zama .

Entradas relacionadas: