Ratio finantzarioak eta adierazle nagusiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,22 KB
Ratio finantzarioak
Diruzaintza edo altxortegi ratioa
Formulak:
Erabilgarria + bihurgarria / pasibo korrontea edo (aktibo korrontea – izakinak) / pasibo korrontea
Enpresak epe laburrean zenbateko likidezia duen adierazten du. Hau da, epe laburreko zorrak ordaintzeko duen gaitasuna.
Emaitzak:
- Balio optimoa: 0,8–1,2 artean egon ohi da. Egoera horretan, enpresak epe laburreko likidezia egokia du.
- Balio txikiagoa: enpresak ordainketa-etendura arazoak izan ditzake, likidezia txikiegia duelako.
- Balio handiagoa: enpresak ez luke likidezia arazorik izango, baina bere aktiboei errendimendu gehiago ateratzeko aukera galduko luke.
Likidezia ratioa
Formula:
Aktibo korrontea / pasibo korrontea
Enpresak zer erraztasun duen epe laburreko betebeharrei aurre egiteko, aktibo korronteak ematen duen likidezia erabilita.
Emaitzak:
- Balio optimoa: 1,5–1,8 artean egongo da. Egoera horretan, enpresak finantza-egoera egokia duela esan dezakegu.
- Balio txikiagoa: enpresak ordainketa-etendura arriskua izango du.
- Balio handiagoa: likidezia handiegia izango du, eta aktiboei ez die errendimendu nahikoa ateratzen.
Bermearen ratioa
Formula:
Aktibo osoa / pasibo osoa
Enpresaren guztizko kaudimena neurtzen du. Hartzekodunek zorra kobratzeko duten bermea neurtzen du.
Emaitzak:
- Balio optimoa: 1,7–2,5 artean ematen da. Enpresak bere hartzekodunei berme nahikoa eskaintzen die; hau da, bere zorrei aurre egiteko ahalmena du.
- Balio txikiagoa: enpresak ez du kaudimen nahikorik eta porrot egoeran sar daiteke.
- Balio handiagoa: berme gehiegi eskaintzen du; enpresak gehiago zorpetzeko aukera du eta baliabideak ez ditu aprobetxatzen.
Finantza-autonomia ratioa
Formula:
Ondare garbia / pasibo osoa
Enpresak kanpoko baliabideekiko duen mendekotasuna neurtzen du.
Emaitzak:
- Balio optimoa: 0,8–1,5 artean egongo litzateke. Egoera horretan, enpresak nahikoa finantza-autonomia izango luke.
- Balio txikiagoa: hirugarrenekiko mendekotasun handiegia izango luke; gehiegi zorpetuta egongo da.
- Balio handiagoa: finantza-autonomia “handiegia”: hirugarrenekiko mendekotasun oso txikia izango du; baina zorpetzeko eta, beraz, finantza-baliabideak lortzeko gaitasunari uko egiten ari da.
Zorpetze osoaren ratioa
Formula:
Pasibo osoa / ondare garbia
Enpresak kanpo finantza-baliabideekiko zer proportzio duen adierazten du; enpresaren zorpetze-maila neurtzen du.
Emaitzak:
- Balio optimoa: 0,5–1,2 artekoa izango da. Egoera horretan, enpresaren zorpetze-maila egokia dela esan dezakegu.
- Balio txikiagoa: enpresa gutxiegi zorpetu da; zorraren bidez finantza-baliabideak lortzeko aukera galtzen ari da.
- Balio handiagoa: enpresa zorpetuegia dago eta kanpo-baliabideekiko mendekotasun handiegia du.
Ibilgetuaren edo ibilgetasunaren ratioa
Formula:
Aktibo ez-korrontea / (ondare garbia + pasibo ez-korrontea)
Epe luzeko inbertsioak finantzatzeko zenbat epe luzeko finantza-baliabide erabiltzen diren neurtzen du.
Emaitzak:
- Balio optimoa: < 1 izango litzateke. Egoera honetan, epe luzeko inbertsioak finantzatzeko epe luzeko finantza-baliabideak erabiltzen dira, eta baita epe laburrekoak zati batean finantzatzeko ere. Hau maniobra-funts positiboa eta, beraz, oreka finantzarioa adierazten du.
- > 1 bada: desoreka finantzarioa; epe luzeko inbertsioak finantzatzeko epe luzeko baliabideez gain epe laburreko baliabideak ere erabili beharko ditu.