Kapital Higiezinaren Etekinak: Kontzeptua eta Ezaugarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,39 KB

Kapital Higiezinaren Etekinak: Kontzeptua

Kapital higiezinaren etekinak honako hauek dira:

  • Erabilera edo gozamen eskubide edo ahalmenen eratzea edo lagapena (adibidez, bide-zorraren bidez eskuratutakoa) egitea; betiere hori ez bada titularraren jarduera ekonomikoa.

Etekinen Jatorria eta Izaera

Etekinak nagusiak edo eskubide erreal baten titularrak jasotzen ditu. Horregatik, gauza errentan hartu duenak azpierrentamendutik sarrerak jasotzen baditu, kapital higigarriaren etekinak izango dira.

Transferentzia/Lagapenagatik errentariak jasotako zenbatekoa ondare-irabazia da. Bi kasuetan (transferentzia eta azpierrentamendua), nagusiari edo eskubide errealaren titularrari dagokion parte-hartzea (prezioa) kapital higiezinaren etekina da.

Beraz, kapital higiezinaren etekinak dira gauza higiezinaren nagusiak edo eskubide errealaren titularrak jasotzen dituzten zenbatekoak, gauzak edo eskubideak hirugarrenei lagatzen zaizkienean.

Posible da batera ematea (bi pertsonek, batera kapital higiezinaren etekinak hartzea); hau da, nagusiak usufruktua beste baten alde (errentaria) eratzen du eta horrek pisua errentan jartzen du. Bi pertsona horiek etekina lortzen dute eta kapital higiezinaren etekinak dira.

Gauza Higigarrien Lagapena

Gauza higiezinarekin batera gauza higigarriak lagatzen badira (adibidez, pisua errentan hartzean ohea eta garbigailua ere errentan ematen badira), horregatik jasotako zenbatekoak kapital higiezinaren etekinak ere badira (gauza nagusiak garrantzi handiagoa duelako akzesorioek baino).

BEZa eta Gastuak

Etekinetan ez dira sartzen BEZaren kuotak (ogasun publikoan sartu behar dira). Etxebizitzen errentak BEZetik salbuetsita daude, baina lokalen kasuan arau orokorra aplikatzen denez, BEZa aplikatzen da. Hala ere, BEZa ez da etekin bat.

Eztabaidatzen da gastuen lagapena sarreratzat hartu behar den (adibidez: komunitate gastuak). Bi aukera daude:

  1. Sarrera bat gehiago da.
  2. Ulertu gastu gisa, errenta hartzaileak ez duelako jasan edo ordaindu.

Enpresaren errentamendua (ustiapen ekonomikoa) kapital higigarriaren etekina da. Hala ere, kasu honetan kapital higiezinaren etekin gisa hartuko da, negozio errentamendu gisa ulertzen baita.

Lege Oinarria (30. artikulua)

Kapital higiezinen etekin osotzat hartuko dira ondasun higiezin hiritar nahiz landatarrak edota horien gaineko eskubide errealak lagatzetik datozen etekinak (cesión de derechos reales que recaigan sobre los mismos), eta barne hartuta egongo dira ondasun horiek errentan edo azpi-errentan ematetik edo erabiltzeko eskubide edo ahalmena lagatzetik datozen etekin guztiak, horien izena edo izaera edozein izanik ere.

Kapital Higiezinaren Etekinen Ezaugarriak

Kontzeptu honen arabera, etekinek honako baldintzak bete behar dituzte:

  • Etekinak landa zein hiriko ondasun higiezinek sortu behar dituzte.
  • Etekinak ondasun higiezinaren titularrak (jabeak) edo haren gaineko eskubide errealaren titularrak jaso behar ditu. Hau da, jabeak edo eskubide errealaren titular (usufruktuduna) denak kobratuko du.
  • Higiezina ezin da egon lotuta titularrak (higiezinarenak zein horren gaineko eskubide errealarenak) egiten duen jarduera ekonomiko bati.
  • Etekinen sorburua edo iturria hauetako bat izango da:
    • Higiezinen errentamendua.
    • Ondasun higiezina erabiltzeko edo gozatzeko eskubide edo ahalmena eratzea edo lagatzea.

Salbuespenak (Kapital Higiezinaren Etekin EZ direnak)

  • Higiezinen errentamendutik datozenak, baldin eta jarduera hori antolatzeko langile bat erabiltzen bada, gutxienez lanaldi osoarekin eta jarduera horretara dedikazio esklusiboarekin.

    Ez dira zergadunaren enplegatutzat hartzen: zergadunaren ezkontidea, izatezko bikote-kidea, aurrekoak, ondorengoak eta bigarren graduko albo-ahaideak, ahaidetasunaren jatorria gorabehera (odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikote eraketa edo adopzioa) eta harekin lotuta dauden pertsonak. 2014tik aurrera, gehitu egin da baldintza bat: jarduera kudeatzeko erabiltzen den lokala horretarako baino ez izatea.

  • Negozio eta mehatze errentamenduek sortzen dituzten etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak ez badira.
  • Ondasun higiezinak azpi-errentatzen direnean, azpi-errentariak azpi-errentatzaileari ordaintzen dizkion diru-zenbatekoak kapital higigarriaren etekinak dira.