Barne errendimendu tasa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,75 KB

B.  Hautaketa metodo dinamikoak

Metodo hauek kontuan hartzen dituzte kutxa jario guztiak eta diruaren balioaren aldaketak.


  • Kapitalizatu: gaur eguneko diru kopuru baten balioa etorkizuneko diruaren balioan adieraztean datza

Cn  =Co   (1+k)n

  • Gaurkotu:etorkizuneko diru kopuru baten balioa gaur eguneko diruaren balioan adieraztean datza

Co   = Cn   / (1+k)n

  • K= i  + g + ig


- Balio Eguneratu Garbia = Gaurko Balio Garbia (GBG)

Proiektu batek GBG positiboa duten neurrian, proiektu hori egiteak enpresaren aberastasuna handitzen lagunduko du. Beraz, bakarrik egin behar da inbertsio proiektu bat GBG positiboa bada.

GBG > 0 → onartu inbertsio proiektua.

GBG < 0 → errefusatu inbertsio proiektua.

GBG = 0 → berdin da enpresarentzat inbertsio proiektua ala ez errentagarritasunaren ikuspuntutik.

- Barruko Errendimenduaren Tasa = Barruko Itzulketa Tasa (BET):

gaurko balio garbia 0 egiten duen tasa da.

Kapitalen merkatuan diruaren interes normala baino barruko errendimendu mota handiagoa duten proiektuak bakarrik egin behar dira. Inbertsio proiektuen batzuen artean, barruko errendimendu handiena duena aukeratuko da beti.

R>k → onartu inbertsio proiektua

R<k → errefusatu inbertsio proiektua

R=k → berdina da enpresarentzat inbertsio proiektua egitea ala ez errentagarritasunaren aldetik

8.8. Batazbesteko Heltze Aroa

  • Batazbesteko heltze aro ekonomikoa dela medio, jakingo dugu zenbat egun pasatu dira merkantzia edo produkzio faktore bat erosten denetik saldu arte.

HORNIDURA        EKOIZPENA SALMENTA       KOBRAKETA

     HAh                        HAe                    HAs                      Hak

  • Kentzen badiogu batazbesteko heltze aro ekonomikoari hornitzaileek finantziatutako zatia lortzen dugu, hain zuzen, batazbesteko heltze aro finantzarioa.

ORDAINKETA

HAO