Ramon Saizarbitoria: Euskal Eleberrigintzaren Berritzaile

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,28 KB

Ramon Saizarbitoria

Donostian jaio zen. Literaturan, aldizkarietan artikuluak eta olerkiak argitaratu zituen, baina gehienbat eleberrigintza landu zuen.

Gaia eta ikuspuntua aldatuz, forma eta teknika berritu zituen, Europako eleberri garaikidea euskal prosan txertatuz. Berrikuntza horien artean, plano narratibo desberdinen txandaketa eta elkarrizketen zein deskribapenen erabilera berriak nabarmentzen dira. Idazlearen jarrerak modernotasuna ematen die bere nobelei: kontaketaren gertakaria planteatuz, argumentuaren euskarriaren beharrik gabe, narratze-prozesuari lehentasuna ematen dio, historia kontatzea baino, "kontatzearen historia" bihurtuz eleberria.

Egunero hasten delako (1969)

Bere lehen eleberri hau urrats sendo eta erabakikorra izan zen euskal prosarentzat. Leturia-ren ekarpena ukaezina da, baina Egunero hasten delako-ren berrikuntzak desberdinak dira, forma eta teknikaren aldetik.

Ehun metro (1976)

Bigarren nobela honek egitura bitxi eta konplexua du, Euskal Herriaren orduko egoeraren isla. Zapalkuntzaren gaia ikuspegi zabalez harturik, militante armatu batek korrika egiten dituen azken 100 metroak kontatzen ditu, poliziak tiroz hil arte.

Egitura eta estiloa

Eleberriaren egituraketak hari desberdinak sortzen ditu, elkarren artean oso loturik daudenak:

  • Istorio nagusia: Korrikako ehun metroak eta iheslaria hil ondoko xehetasunak segundoz segundo kontatzen dira.
  • Oroitzapenak: Militantearen txikitako eta gaztetako oroitzapenak tartekatzen dira.
  • Etorkizuneko proiekzioa: Gaztea hil ondoko jendearen komentarioak eta biharamuneko egunkarietako titularrak ageri dira.
  • Bestelakoak: Ingelesezko eta frantsesezko kanta-zatiak eta Donostiako gida turistikotik ateratako pasarteak.

Egitura konplexua da guztiz, obra biribila osatuz. Maila semantikoan oso aberatsa da testua; hainbat xehetasunetan agertzen diren zertzelada sinbolikoek obra hau aberats, iradokikor eta esanguratsu bihurtzen dute, bere teknika aurreratuaz gainera.

Ene Jesus (1976)

Idazlearen ibilbide literarioan, formaren, adierazpenen eta narratzearen beraren bilaketa etengabean, aurreko bi eleberrien ondorio logikoa da Ene Jesus.