Euskal Hizkuntzaren Akademia: Historia eta Eginkizunak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,75 KB
1. Zer da?
Euskal hizkuntzaren akademia da.
“Real Academia de la Lengua Española” edo Kataluniako “Hizkuntzaren Institutua”-ren parekoa da.
2. Sorrera
1918an Oñatin Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuan erabakia hartu, eta lau euskaltzain hautatu ziren.
1919an lehenengo bilera egin zen, guztira 12 euskaltzain zirela.
3. Osaketa
Euskaltzain osoak:
- Erabakiak hartzeko ahalmena dute.
- Euskaltzain urgazleak:
- Laguntzaileak dira; batzordeetan lan egiten dute eta euskaltzain osoei proposamenak egiten dizkiete.
- 150etik gora dira.
Ohorezko euskaltzainak:
- Urteetan euskararen alde lan egindakoei, kanpokoei nahiz bertakoei ohore moduan ematen zaien titulua.
- Orain 15 dira.
4. Euskaltzainen Hautaketa
Euskaltzain osoak:
Bat hiltzean, beste hiru euskaltzain osok beste pertsona bat proposatu behar dute. Merituak aztertu ondoren, gainerako euskaltzain osoek hautatzen dute.
Euskaltzain urgazleak eta ohorezkoak:
Bi edo hiru urtetik behin proposamenak egiten dira eta euskaltzain osoek hautatzen dituzte.
5. Eginkizun Nagusia
- Hasieratik bi eginkizun ditu:
- Euskara batua egitea.
- Euskara zaintzea.
- Eginkizun nagusia:
- Euskararen batasuna aurrera eramatea eta horretarako beharrezko erabakiak hartzea.
- XVI. mendeko lehen euskal idazleak dagoeneko batasunaren beharraz kezkatzen ziren.
- Euskaltzaindiaren sorreratik 1968ra bitartean, lehenengo lanak eta proposamenak egin ziren.
- 1968ko Arantzazuko Bileran erabakiak hartzen hasi ziren.
6. Nola Egiten da Lan
- Bi sail handitan banatzen da lana:
- Iker Saila:
- Ikerketa lanak burutu.
- Arauak eman (hitz bat nola idatzi behar den, e.a.).
- Jagon Saila:
- Euskara zuzen erabili dadin, zaindu.
- Lan batzordeetan egituratzen da.
- Batzordeak bi urtez behin berritzen dira.
- Batzorde-buru bat izendatzen da, gehienetan euskaltzain oso bat.
- Batzorde bakoitzak urteko bere lan programak erabakitzen ditu.
- Beren lanekin liburuak argitaratzen dira.
- Batzordeak: Gramatika, Hiztegigintza, Literatura, Onomastika, Euskara batuko batzordeak, eta Ahoskera Batzordea.
- Lan programa nagusiak:
- Hiztegigintza Batzordearen barruan, Orotariko Euskal Hiztegia.
- Dialektologian, ahozko euskararen azterketa sakona.
- Osoko Bilkurak:
- Euskaltzain osoak hilean behin egiten dituzten bilerak dira.
- Euskararen inguruan sortzen diren zalantzak, oso gaizki erabiltzen diren formak eta abar, aztertzen dituzte eta horiei buruzko arauak ematen.
7. Euskara Batua
7.1 Zer da
- Euskararen eredu estandarra da.
7.2 Euskara batua eta euskalkiak
- Hizkuntza-maila eta erabilera bat baino gehiago dago:
Euskara batua
- Erabilera landu baterako hizkuntza-maila da.
- Hizkuntza guztiek bizirik irauteko, eredu estandarra behar dute.
- Erabilera-eremuak:
- Literatura
- Irakaskuntza: testu-liburuak idazteko, eskolak emateko…
- Administrazioa: epaitegietako sententziak emateko, errenta aitorpenak egiteko inprimakietarako…
- Komunikabideak
Euskalkiak
- Etxeko lagunarteko eta kaleko hizkuntza-maila.
- Maila guztiak erabiltzen ikasi behar da.