Irakurketaren prozesua eta testu generoak: laburpena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,98 KB
Actualizado el

Resumen

Testu honek irakurtzen ikastearen garrantzia azaltzen du eta irakurketa esanguratsua testu errealen bidez lantzea proposatzen du. Irakurketaren mailakatzea, hitzaren ulermena eta testuingurua aztertzen ditu. Azkenik, testu generoen sailkapena eta bakoitzaren helburua laburbiltzen ditu: narrazioa, deskribapena, testu instruktiboa, azalpena eta argudioa.

Puntos clave

  • Irakurtzea hizkuntza idatzia ulertzeko bide nagusia da, eta eskolaren zeregin garrantzitsuenetako bat da.
  • Irakurketa esanguratsua lantzeko, gizartean benetako funtzioa duten testu errealak erabiltzea komeni da.
  • Irakurketak mailakatzea du: hitza ezagutzea, esanahia ikastea eta testuingurua identifikatzea (sintaktikoa eta semantikoa).
  • Irakurle hasiberriek ohikoenez esaldia amaitzean komunikatu nahi dena ahaztu ohi dute.
  • Testu generoak helburuaren arabera aukeratzen dira: informatu, konbentzitu, kontatu, deskribatu edo aholkatu.
  • Azalpen testuaren helburu didaktikoa besteei informatzea eta zerbait ulertaraztea da; argudio testuak, berriz, ideia propioak defendatu eta konbentzitzea du xede.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

1- Eskolak gizarterako baliagarria izango den irakurketa prestatzen du

Haurrak irakurtzen ikastea eskolaren zeregin garrantzitsuenetarikoa da, irakurtzea baita hizkuntza idatzia ulertzeko bide bakarra. Irakurketa lantzeko modu esanguratsu bat, gizartean eginkizunen bat duten testu errealak ikustea da. Testu hauek, testu genero ezberdinetan sailkatzen dira, eta hauek, aldi berean, irakurketa prozesu ezberdinak eskatzen dituzte. Horrez gain, estrategia batzuk ere jarraitu beharko dituzte aurretik ezarritako irakurketa-helburuak betetzeko.


Helburu hauetariko bat izango litzateke irakurketa trebetasun eta ohitura garatzea.


2-Irakurketaren eboluzioan, mailakatze desberdinak ematen dira. Testua bere osotasunean ulertzeko, abstrakzio-mailatan aritzeari esker da, aurrerago azalduko dugun kontzeptua.

Behin hitza ezagututa, horren esanahia ikasten saiatzen da. Horretan testuinguruaren identifikazioak ere eragina du, bai testuinguru sintaktikoak, baita semantikoak ere. Maila horretan hitzaren errepresentazio fonologikoa ere sartzen da. Hau da, ikasleak hitzaren ahoskeran ere arreta jartzen duela, alegia. Irakurle hasiberriak dira sarritan talde honetan sailkatzen direnak, eta ohikoena esaldia hasi eta amaierara iristean komunikatu nahi zaiguna ahaztea.

3-3- Testu generoaren araberako irakurketa-prozesua.

Helburuaren arabera, testu genero bat edo beste erabiltzen dugu gure eguneroko bizitzan; informatzeko, konbentzitzeko, kontatzeko, deskribatzeko, aholku emateko, zerbait lortzeko... Saretik (d. G.) dokumentuan azaltzen den bezala, sailkapen bat egiterako orduan, honela izendatu dira idatzizko testu-genero desberdinak:


  • Narrazio testua: benetan gertatutako, zein asmatutako ekintzei buruz informatzen du.

  • Deskribapen testua: pertsonen, lekuen, gauzen... Ezaugarriak adieraztea du funtzio.

  • Testu instruktiboa: arauak azaltzea, jokaerak bideratzea… eta honelako beste eginkizunak adieraztea du xede.

  • Azalpen testua


    helburu didaktikoa du, eta bere xedea besteak informatzea eta zerbait ulerraraztea da.

Argudio testua: Bere helburua ideia propioak defenditzea eta kontrako ideiak eztabaidatzea da, hartzaileak konbentzitzeko asmoz

Preguntas frecuentes

Zein da testu instruktiboaren helburua?

Testu instruktiboak arauak azaltzea eta jokaerak bideratzea du xede. Honelako beste eginkizunak ere betetzen ditu.

Zer da argudio testua?

Argudio testuak ideia propioak defendatzea eta kontrako ideiak eztabaidatzea du helburu. Hartzailea konbentzitzeko asmoz idazten da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da testu baten helburu nagusia irakurketa esanguratsuan?
2. Zein da narrazio testuaren funtzioa?
3. Zein da argudio testuaren helburua?
4. Zer gertatzen zaie sarritan irakurle hasiberriei?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.