Protekzionismoa eta Bizkaiko industria (1893, Bilbo)
Testuaren kokapena
Testu hau lehen mailako iturria da. Formaren aldetik zirkunstantziala da eta edukiaren aldetik ekonomikoa. Egilea Federico Echevarría da, eta jasotzaile publikoa mitinean zeuden guztiek osatzen dute, nahiz eta mezua gobernuari zuzenduta egon. Testua 1893ko abenduaren 9ko mitinean, Bilbon idatzi zen, Errestaurazioaren garaian (Maria Kristina erregeordetza). Bere asmoa protekzionismoa defendatzea zen.
Testuaren analisia
- Federico Echevarría: euskal enpresarioa, Liga Vasca de Productores-eko presidente izan zen.
- Muga-zergek: esan nahi dute herrialde batek beste herrialde batean saldu nahi dituen produktuetarako muga-zerga ordaindu beharko dela; produktu baten gainean ezartzen den kuota edo prezioa da.
1. par. Espainia eta Alemaniaren arteko itunaren ondorioa.
2. par. Aduana-zergekin bukatzeak dituen ondorio txarrak: Euskal Herrian hainbat enpresaren heriotza eta industria-equipamenduen kolokan jartzea.
3. par. Itunen ondorio negatiboak ere Espainian; ituna baztertzeko eta babes-sistema mantentzeko eskaera Gobernuari.
Testuinguruan jartzea
Errestaurazioa Cánovas-ek sortutako sistema politikoa izan zen eta hiru fasetan banatuta dago: Alfontso XII.a, Maria Kristina (gobernuburu zegoen Sagasta eta errepublikarren gainbehera) eta Alfontso XIII.a. Ekonomiari dagokionez, lehenengo urteetan ekonomia nabarmen sendotu zen periferian, Europako gainerako lurraldeetan krisi larri orokorra gertatzen ari zen arren.
Industria ez zegoen Europako beste industria bezain garatuta, non maila teknologikoa askotan eskuraezina zen. Ondorioz, Euskal Herriak Europako merkatua baztertu eta kontsumitzaileak Espainian bertan bilatu zituen. Herrialde honetan siderurgiak nabarmen egin zuen aurrera eta industrializazioa beste sektore batzuetara zabaltzen hasi zen.
Euskal Herrian industria berandu hasi zen, Fernando VII.aren politika ekonomiko geldoagatik, gerra askoren ondorioz eta siderurgiaren krisiari aurre egiteko kapitale faltagatik.
Bizkaian, lehen industrializazioan hasiera batean siderurgia sektorean bakarrik garatu zen. Lehen saiaketak 1841ean izan ziren. Burgesia bilbotarreko talde txiki batek Bizkaiko lehen Labe Garaia sortu eta siderurgiaren ekoizpenean inbertitu zuen. Baina porrot egin zuten, beste herrialdeekiko desfaseagatik.
Gainera, Bizkaiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko; arazo hau konpondu zen Ingalaterrara egin ziren esportazioetatik jasotako kapitalarekin. Esportatzen zuten nagusiki burdin minerala zen (ez fosforikoa), eta Bessemer-en asmakizunarekin erabiltzen zen. Esportazio hauetatik onurak jaso zituen burgesia talde batek eta inbertsioak egin zituen.
Ondorioz, ekoizteko gaitasun izugarria sortu zen, eta gaitasun horrek beste arazo bat ekarri zuen: Bizkaiko sortu berria zen industria ezin izan zen lehiatu atzerriko industriari.
Honen aurrean, testuak dio konponbidea protekzionismotik etorri behar zela. Testuak protekzionismoaren aldeko argudioak jasotzen ditu: alde onak —gobernuak muga-zerga ezarri izana, enpresarioek Espainiako merkatua ziurtatzeko—; alde txarra —Espainiako produktuen kalitatea ez zela behar bezala hobetzen—.
Testuaren garrantzia
Testua merkatu librearen eta protekzionismoaren arteko borrokaren adierazgarri da, eta Bizkaiko burgesiaren garrantzia agerian uzten du.