II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian: Estatutuaren bidea

HistoriaActualizado el 8,88 KB

Resumen

Dokumentuak II. Errepublikako urteetan Euskal Herriko autonomia estatutuaren prozesua azaltzen du, 1931ko aldaketatik Gerra Zibilaren hasierara arte. Biurteko erreformazalea eta eskuindarra bereizten ditu, eta jarrera politikoen eta gertaera nagusien (Lizarrako proiektua, Urriko Iraultza, Fronte Popularra) eragina aztertzen du. Azkenik, 1936ko Eusko Jaurlaritzaren sorrera eta gerraren ondorioak laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • 1931ko udal hauteskundeek monarkiaren amaiera ekarri eta Errepublika aldarrikatu zuten.
  • Konstituzioak autonomia estatutuaren prozedura ezarri zuen: proiektua, udalen eta herritarren onespena eta Gorteen onarpena.
  • Katalunia 1932ko irailean lortu zuen autonomia; euskal lurraldeetan prozesua luzeagoa izan zen.
  • Lizarrako estatutu proiektua (1931) Gorteetan ez zen onartu erlijioaren gaiagatik.
  • 1934ko Urriko Iraultzak eskuinaren eta ezkerraren arteko zubiak hautsi zituen.
  • 1936ko urriaren 1ean Gorteek euskal autonomia estatutua onartu zuten, eta urriaren 7an Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten.

Ponte a prueba

II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetan errepublikazale eta sozialistek irabazi zuten, monarkiaren amaiera ekarriz eta Errepublika aldarrikatuz. Gorte konstituziogileak osatzeko hauteskunde deialdia ekainaren 28an egin zen. Gorte berriek ezkerreko joera hartu zuten eta Konstituzio bat idatzi zuten. Bertan, besteak beste, autonomiak osatzeko eskubidea zegoen, nahiz eta Espainiak estatu unitarioa osatu.

Euskal Autonomia Estatutuaren Prozedura eta Zailtasunak

Konstituzioak definitzen zuen prozedura hau zen: lehenengo estatutu proiektua idatzi, ondoren udalerriek eta herritarrek onartu, eta azkenik Gorteetan aurkeztu, hauen onespena lortzeko. Katalunian pauso hauek azkar eman ziren, eta autonomia estatutua 1932ko irailean lortu zuten. Euskal lurraldeetan, ordea, prozesua gehiago luzatu zen, adostasunetara iristeko zailtasun handiagoak zirela eta.

Euskal abertzaletasunaren barruan bakarrik zegoen benetako espiritu autonomiazalea. Sozialistentzat eta errepublikazaleentzat autonomia estatutua bigarren mailakoa zen; Errepublika bateratzea zen garrantzitsuena. Euskal eskuinarentzat, berriz, proiektu autonomikoak ez zuen garrantzirik.

Euskal Herriko Jarrera Politikoak II. Errepublikan

II. Errepublikan jarrera politikoak Euskal Herrian hiru ardatzetan egituratu ziren:

  • Langileen alderdiak, ezkerrekoak, errepublikanoak eta sozialistak.
  • Euskal nazionalistak (EAJ).
  • Eskuineko tradizionalistak (Karlismoa).

Autonomiaren lorpenaren inguruan ez zegoen adostasun bera. II. Errepublikaren garapena Euskal Herrian autonomia estatutuaren lorpenarekin lotuta egon zen, eta bi zatitan banatu zen:

  1. Biurteko erreformazalea (1931-1933).
  2. Biurteko eskuindarra (1933-1935).

Biurteko Erreformazalea (1931-1933)

Euskal mugimendu abertzalea eta autonomiaren aldeko ideiak 1917. urtetik zeuden bidean, euskal aldundiek Madrilgo gobernuari autonomia handiagoa eskatu baitzioten. 1918. urtean, Eusko Ikaskuntzak zeregin handia izan zuen euskal estatutuaren ideia lantzen eta bultzatzen. Eusko Ikaskuntzaren estatutuak 1931n proiektu bat aurkeztu zuen.

Euskal Herrian Errepublika estatu laiko eta akonfesional deklaratzea eta Azañak harturiko neurriak erlijioaren aurkako eraso moduan ulertu zituzten karlistek. Horregatik, talde karlista desberdinak 1932an Comunión Tradicionalista erakundean bildu ziren. EAJk Errepublika onartu zuen, baina eskuindarrei laguntza eskaintzen jarraitu zuen Elizaren eskubideak babesteko. Errepublikaren lehen etapan, Euskal Herrian, abertzaleek eta karlismoak interesak elkartu zituzten, estatuan erlijio ofizialik ez egoteari aurka egiteko.

Jose Antonio Agirrek, Bizkaiko alkateekin batera, manifestu bat idatzi zuen, eta bertan EAJk Errepublika onartzen zuela adierazi zuen. EAJk Errepublikako gobernuarekin harremanak hasi zituen autonomiaren onespena planteatzeko. Lehenengo hauteskunde errepublikarretan, katoliko independenteek, abertzaleek eta tradizionalistek osatutako koalizioak irabazi zuen, eta hauek estatutua lortzeko prozesua bultzatu zuten.

1931ko maiatzaren 31n, Eusko Ikaskuntzak Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroarako proiektu autonomikoa idatzi zuen batzordea babestu zuen. Joera politiko desberdinetako jendeak parte hartu zuen lanketan. Euskal estatu bat proposatu zen, Espainiako Errepublika federal baten barruan. Sozialisten eta errepublikarren laguntza izan zuen, nahiz eta guztiz ados ez egon, batez ere Eliza eta Estatuaren arteko erlazioen gaia aztertzerakoan. Gai hau izan zen estatutuaren proiektua idazterakoan arazo gehien sortu zituena.

Lizarrako Estatutuaren Porrota

Ekainaren 14an Lizarran egindako asanbladan, estatutu proiektua onartu zuten euskal abertzaleek. Bertan, alkate abertzale eta karlistak bildu ziren, eta Eusko Ikaskuntzaren dokumentuari aldaketak egin zizkioten, beraien ideietara gerturatzeko. Lizarrako estatutu proiektua 1931ko irailean aurkeztu zen Gorteen aurrean, baina erlijioaren gaian Konstituzioarekin bat ez zetorrenez, ez zen onartu.

Azañaren gobernuak estatutua aldatzeko proposatu zuen, eta horretarako EAJk erregimen errepublikarrarekin batera lan egin zuen, karlismo tradizionalistatik aldenduz. 1932ko ekainean, euskal udalek autonomia proiektu berria aurkeztu zuten. Hemen, Konstituzio errepublikarrarekin bat ez zetozen puntuak kendu ziren, eta ondorioz EAJk onartu zuen, baina tradizionalistek ez. Handik aurrera, autonomia Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira mugatu zen. Proiektu hau Konstituzioaren barnean zegoen, baina autonomia murriztuagoa zen.

Biurteko Eskuindarra (1933-1935)

Biurteko eskuindarra 1933tik 1935era izan zen. 1933ko hauteskundeak eskuindarrek irabazi zituzten, eta prozesua eten egin zen. Gobernu aldaketaren eta Arabak proiektu autonomistan parte hartzeari uko egitearen ondorioz, Gorteetan estatutuaren onarpena atzeratu egin zen. Euskal autonomiaren onarpena Gerra Zibila hasi arte ez zen berretsi.

Errepublikaren aurka zeuden eskuindarrek koalizio bat osatu zuten CEDA erakundearekin eta monarkiaren aldekoekin batera, eta Konstituzioa berrikusteko eta nekazaritzaren erreforma deuseztatzeko programa bat proposatu zuten. Azaroaren 19ko hauteskundeetan eskuindarrek irabazi zuten. Ondorengo gobernuek Azañaren gobernuen berrikuntzak berriz aztertu eta baliogabetu zituzten. 1934ko Urriko Gertaeren ondoren, gobernuak Kataluniako estatutua onartzeko prozesua bertan behera uztea erabaki zuen.

1933ko hauteskundeetan euskal nazionalistek arrakasta handia lortu zuten Gipuzkoan eta Bizkaian. Araban eta Nafarroan, berriz, karlistek eta nazionalistek. Giroa erradikalizatzen zihoan, eta EAJk eskuineko gobernuari oposizioa egin eta ezkerretara gerturatu zen. Gobernuan Errepublika desagertzeko eta faxismoa ezartzeko arriskua sortu zenean, UGTk greba orokorra deitu zuen. 1934ko Urriko Iraultza Errepublika garaiko gertaera larriena izan zen.

Euskal Herrian, sozialistek eta UGTk, DOVk, CNTk eta PCEk lagunduta, Urriko greba orokorrean parte hartu zuten. Gil Roblesek iraultzaileen kontrako errepresio gogorra agindu ondoren, langile euskaldunen oposizioa areagotu zen. Matxinadak porrot egin zuen, eta ondorioz eskuinarekiko zubiak hautsi ziren; ezkerra, berriz, euskal jarrera nazionalistetara hurbiltzen hasi zen.

Fronte Popularra eta Gerra Zibilaren Atarikoa

1936an Fronte Popularra sortu zen, bertan alderdi sozialistak eta komunistak, baita faxismoaren aurkako burgesak ere bilduz. 1936ko otsailean, sozialistek eta errepublikarrek hauteskunde aliantza egin zuten Fronte Popularrean. Eskuineko indarrek ez zuten halako batasunik lortu hauteskundeetara joateko.

1936ko otsaileko hauteskundeetan, alderdi errepublikar ezkertiarrak batu eta koalizio gisa aurkeztu ziren, eta Fronte Popularrak gobernatzeko behar zuen gehiengoa lortu zuen. Euskal Herrian, EAJ bakarka aurkeztu zen. Hauteskundeak EAJk eta errepublikar ezkertiarrek irabazi zituzten Gipuzkoan eta Bizkaian; Araban eta Nafarroan, berriz, eskuin tradizionalistak eta karlistek.

1936ko maiatzean, Fronte Popularreko kideen, errepublikar kontserbadoreen, kataluniarren, euskal nazionalisten eta erradikalen aldeko botoekin, Manuel Azaña Errepublikako presidente izendatu zuten. Fronte Popularrak irabazi ondoren, autonomia estatutuaren lorpena haien esku geratu zen. Hauek jarrera positiboa hartu zuten, prozesua bizkortu eta ekaineko estatutua prestatu zuten.

Apiriletik ekainera, herriak iraultzatik oso gertu zeuden: grebak, okupazioak... Langileek boterea hartzeko eskatzen zutenean, ezkerreko erradikalen ekintzak herrialde osora zabaltzen ziren. Bitartean, eskuindarrak altxamendua prestatzen ari ziren. Konplot militarrak laster eztanda egingo zuela susmoa zabaldu zen. Nafarroa izan zen konspirazioaren gune garrantzitsu bat, eta Mola jeneralak Iruñean karlismoaren indar armatuaren laguntza eskatu zuen.

1936ko uztailaren 17an, Melillako soldaduak altxatu eta gerra egoera aldarrikatu zuten Marokoko lurretan. Gero, penintsulan altxatu ziren militarrak, eta Gerra Zibila hasi zen.

Eusko Jaurlaritza eta Gerra Zibilaren Ondorioak

Gerrak eztanda egin zuenean, euskal lurraldea bitan banatua gelditu zen: Nafarroa eta Araba, alde batetik; Gipuzkoa eta Bizkaia, bestetik. 1936ko urriaren 1ean, Gorteek euskal autonomia estatutua onartu zuten. EAJ Fronte Popularreko gobernuan sartu zen, estatutuaren onarpen azkar baten truke.

Urriaren hasierarako, autonomia estatutua onartu zen eta Euskadiko behin-behineko gobernua osatu zen. Ondoren, Eusko Jaurlaritza osatu eta lehendakaria izendatu zen 1936ko urriaren 7an: Jose Antonio Agirre.

Bilbo erreketeen esku erori ondoren, eta Bizkaia osoa nazionalen esku gelditu zenean, gudari gehienak Santoñan errenditu ziren, eta Agirreren gobernuak Kataluniara ihes egin zuen. Gerraren amaieran, Francoren diktadurak autonomia estatutuarekin eta Bizkaia eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoekin amaitu zuen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer prozedura zuen Konstituzioak autonomia estatutua lortzeko?

Lehenik estatutu proiektua idatzi behar zen, ondoren udalerriek eta herritarrek onartu, eta azkenik Gorteetan aurkeztu onespena lortzeko. Katalunian prozesua azkar egin zen, eta euskal lurraldeetan, berriz, luzeagoa izan zen.

Zergatik ez zen onartu Lizarrako estatutu proiektua?

1931ko irailean Gorteen aurrean aurkeztu zen, baina erlijioaren gaian Konstituzioarekin bat ez zetorrenez ez zen onartu.

Noiz onartu zen euskal autonomia estatutua?

1936ko urriaren 1ean Gorteek onartu zuten, EAJ Fronte Popularreko gobernuan sartu zen onarpen azkar baten truke.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan lortu zuen Katalunia autonomia estatutua?
2. Zein izan zen Lizarrako estatutu proiektuaren porrotaren arrazoia?
3. Zein gertaerak apurtu zituen eskuindarren eta ezkerraren arteko zubiak?
4. Nor izendatu zuten Eusko Jaurlaritzako lehendakari 1936an?
5. Zein erakundek bultzatu zuen euskal estatutuaren ideia 1918an?
6. Zein urtetan hasi zen Gerra Zibila?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.