Frankismoaren nazioarteko isolamendua eta kontsolidazioa
Resumen
Dokumentuak Frankismoak Bigarren Mundu Gerraren ostean izan zuen nazioarteko isolamendua azaltzen du, baita Vatikanoaren eta Estatu Batuen laguntzarekin nola apurtu zen ere. Gainera, 1950eko hamarkadan erregimena nola kontsolidatu zen ikasiko du irakurleak: NBEko sarrera, gorakada ekonomikoa eta 1967ko LOE.
Puntos clave
- Bigarren Mundu Gerraren ostean Francoren Espainia eta Salazarren Portugal ziren Europako diktadura faxista bakarrak, eta horrek nazioarteko isolamendua ekarri zuen.
- Frantziak Pirinioetako mugak itxi zituen (1946-48), eta Nazio Batuek blokeo diplomatiko eta ekonomikoa ezarri zuten.
- Vatikanoarekin Konkordatua sinatu zen, eta Vatikanoa frankismoa onartu zuen lehen estatua izan zen.
- 1953an Estatu Batuekin babes eta laguntza ekonomikorako hitzarmena sinatu zen, base militarrak jartzearen truke.
- 1955ean Espainia Nazio Batuen Erakundean (NBE) sartu zen, eta horrek nazioarteko kontsolidazioa ekarri zuen.
- Barne kontsolidazioa gorakada ekonomikoaren eta Egonkortze Plana eta Garapen Planen bidez lortu zen, eta 1967ko LOEk demokrazia organikoaren oinarriak jarri zituen.
C. Nazioarteko Isolamendua
II. Mundu Gerraren ostean, Francoren Espainia eta Salazarren Portugal ziren Europako diktadura faxistak ziren erregimen bakarrak. Horrek nazioarteko isolamendua ekarri zion. 1945ean, Juan Borboikoa diktaduraren aurka agertu zen Lausanneko Manifestuan. Frantziak Pirinioetako mugak itxi egin zituen (1946-48). Nazio Batuen Erakunde berriak ere ez zuen frankismoaren zilegitasunik onartu eta blokeo diplomatiko eta ekonomikoa ezarri zitzaion. Esku-hartze militarra ere planteatu zen, nahiz eta ez zen burutu. Hauek izan ziren frankismoaren unerik latzenak.
Baina, 50eko hamarkadaren erdialdera, nazioarteko isolamendua apurtzen hasi zen, Vatikanoa eta AEBak hurbildu zirenean. Vatikanorekin Konkordatua sinatu zen. Hitzarmen honetan, estatu frankistak Elizaren aldeko neurriak adostu zituen: estatuaren konfesionaltasuna, Elizaren finantzaketa publikoa, irakaskuntza eta moral soziala erlijioaren kontrolpean, besteak beste. Horren truke, Vatikano frankismoaren diktadura onartu zuen lehen estatua izan zen.
Estatu Batuen hurbilketa Gerra Hotzaren garaian gertatu zen, Ipar Amerikak bultzatutako komunismoaren aurkako politikaren bidetik (Truman). Komunismoaren hedapenari aurre egiteko, Estatu Batuek oraindik kontsolidatu gabe zeuden estatu antikomunistei laguntza eskaintzea erabaki zuten, Mendebalde kapitalista indartzeko. Horrela, Frankorekin babes eta laguntza ekonomikorako hitzarmena sinatu zuen (1953). Akordio honen bidez, iparramerikarrek Rota, Zaragoza, Morón eta Torrejónen base militarrak jartzeko baimena lortu zuten. Trukean, Frankoren erregimenak diru laguntza eta nazioarteko onespena lortu zituen. Horrela, 1955ean, Nazio Batuen Erakundean (NBE) onartua izan zen.
A. Kontsolidazioa
Hamarkada honetan, Frankoren erregimena kontsolidatu egin zen, bai nazioarte mailan, bai Espainia barruan. Kanpo kontsolidazioa, Vatikanoaren eta AEBen laguntzarekin, Nazio Batuen Erakundean (NBE) sartu ondoren (1955) hasi zen gauzatzen. NBEan sartzeak ateak ireki zizkion beste nazioarteko erakunde batzuetan eta, aldi berean, diktaduraren aurkako kanpo esku-hartze baten aldeko iritziak ere itzali egin zituen.
Barne kontsolidazioa urte hauetako gorakada ekonomikoari esker lortu zen. Gerra osteko autarkia urteetan bizitako estankamendu ekonomikoa eta teknologikoa gainditu egin zen, eta aurreratu ezinean zegoen 2. Industria Iraultzaren garapena burutu zen.
Berpizte ekonomikoaren oinarrietan, garai honetan onartutako bi neurri aipatu behar dira: Egonkortze Ekonomikorako Plana eta Garapen Planak.
B. Estatuaren Lege Organikoa (LOE)
Irekitze ekonomikoak (liberalismoa autarkiaren ordez) ez zuen sistema politikoaren aldaketarik ekarri, eta diktadurak luzaro iraun zuen. Hala ere, bere eragina izan zuen, eta egoera berrira egokitzeko, Mugimendu Nazionala osatzen zuten taldeen artean iritzi askatasuna eta ordezkaritza bideak ireki ziren, demokrazia organikoaren oinarriak jarriz. Barne irekitze hau LOEren onarpenarekin (Estatuaren Lege Organikoa, 1967) berretsi zen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zergatik isolatu zen Frankoren Espainia nazioarteko mailan?
Bigarren Mundu Gerraren ostean Espainia eta Portugal ziren Europako diktadura faxista bakarrak. Horrek nazioarteko isolamendua ekarri zion, eta Nazio Batuek blokeo diplomatiko eta ekonomikoa ezarri zioten.
Zein izan zen frankismoa nazioarteko mailan lehen onartu zuen estatua?
Vatikanoa izan zen. Konkordatua sinatu ondoren, Vatikanoa frankismoaren diktadura onartu zuen lehen estatua izan zen, Elizaren aldeko neurrien truke.
Noiz sartu zen Espainia Nazio Batuen Erakundean?
1955ean sartu zen Espainia Nazio Batuen Erakundean (NBE), Vatikanoaren eta Estatu Batuen laguntzarekin.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.