Espainiako Gerra Zibila: Garapena eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,7 KB
Espainiako Gerra Zibila
Bigarren Errepublikaren esperimentu demokratizatzaile laburrak amaiera tragikoa izan zuen Espainiako historiako gatazka zibil odoltsuenean. 1936tik 1939ra, nazioa guztiz kontrakoak ziren bi kontzepzio politiko eta ekonomikoren arteko gatazka luze batean odolustu zen.
Gerraren Garapena
Melillan unitate militar ugariren matxinadak eman zion hasiera Gerra Zibilari 1936ko uztailaren 17an. Hurrengo egunean, matxinada Kanarietara, Balearretara, Andaluziako mendebaldera eta penintsularen ipar-ekialdeko zati handienera zabaldu zen, Kantauri Itsasoko ertzaren salbuespenarekin.
Espainia gobernuaren aldeko edo errepublikazaleen, eta matxinatu edo nazionalen artean bananduta gelditu zen. Gatazkaren garapenean hurrengo faseak nabarmendu daitezke:
- 1936: Hasierako Operazioak: Afrikar tropek Gibraltarreko itsasartea zeharkatzen dute eta matxinatuek aurrera egiten dute Madrilerantz, baina hiriburua hartzearen saiakeran huts egiten dute. Hala ere, beren Iparraldeko eta Hegoaldeko lurraldeak elkar lotzen dituzte. Herrialde guztietako boluntarioak Errepublika laguntzeko iristen dira; Hitlerrek eta Mussolinik tropak eta armak bidaltzen dizkiete Francori laguntzeko.
- 1937: Iparraldeko Kanpaina: Matxinatuek Asturias, Santander eta Euskadi hartzen dituzte; Gernikako bonbardaketa. Porrot egindako saiakera berriak Madrilgo frontean; Brunete, Jarama eta Guadalajarako batailak.
- 1938: Aragoi eta Kataluniako Kanpainiak: Matxinatuek Mediterraneora iristen dira eta gune errepublikarra bitan zatitzen dute. Teruel eta Ebroko batailak.
- 1939: Errendizio Errepublikanoa: Kataluniaren okupazioa eta Francoren erregimenaren nazioarteko berrestea. Errepublikar tropak apirilaren 1ean desmobilizatzen dituzte.
Garapen Politikoa Gerran Zehar
Gerran zehar garapen politikoa oso desberdina izan zen alderdi bakoitzean:
- Gune Errepublikanoa: Kontzentrazio-gobernuen ezarketa, gudaroste eraginkor baten antolaketaz eta praktika iraultzaileek ekonomia desegin ez zezaten arduratzen ziren. Alderdi Komunistak irabazitako gailentasunak nazioarteko laguntza kendu zion Espainiari eta alderdi errepublikanoa bitan zatitu zuen.
- Gune Nazionala: Francisco Franco jeneralaren agintepean, gizartearen eta ekonomiaren militarizazioa eta sistema diktatorial baten ezarpena. Kolpea bermatu zuten joera kontserbadoreak (Falange eta erreketeak) alderdi bakarrean batzea. Erlijioan (nazional-katolizismoa) eta "gorrien" kontrako gurutzadan oinarrituriko gerra-doktrina baten sorrera.