Bizkaiko langile mugimendua eta 1890eko Greba Handia
Resumen
Testuak Bizkaiko langile mugimenduaren eta 1890eko Greba Handiaren berri ematen du, Berrezarkuntza garaiko testuinguru politiko, ekonomiko eta sozialean kokatuta. Industrializazioak Bizkaian izan zuen garapena, langileen lan- eta bizi-baldintza gogorrak eta anarkismoaren eta sozialismoaren arteko ideologia desberdintasunak azaltzen ditu. Azkenik, grebaren ondorioak, hala nola barrakoiak eta kantinak desagerraraztea eta hamar orduko lanaldia ezartzea, aztertzen ditu.
Puntos clave
- 1890eko Greba Handian 30.000 langile inguru parte hartu zuten, sozialisten zuzendaritzapean.
- Greba hamar orduko lanaldia eta barrakoiak eta kantinak desagertzea eskatzeko egin zen.
- Bizkaiko industria garapena 1876tik aurrera indartu zen, burdinaren eta kapital handien eskutik.
- Altos Hornos de Vizcaya 1902an sortu zen, Espainiako siderurgia handiena izanik.
- Anarkistek greba orokorrak eta indarkeria erabili zituzten, sozialistek ordea hauteskundeetan parte hartzearen alde egin zuten.
- La Lucha de Clases astekaria sozialismo bizkaitarraren komunikabide nagusia izan zen, 1904an Tomas Meabek sortua.
Bizkaiko Langileei: Testuaren Azterketa
Iruzkintzen ari garen testua “Bizkaiko Langileei” izenekoa da. Lehen mailako testua da, historikoa, hau da, momentukoa. Iritzi publikoko artikulua da, testu publikoa, izan ere, maiatzaren 1ean gertatutakoaren inguruko azalpenak eta iritzia ematen ditu, eta astekarian, guztien eskura, argitaratu zen. La Lucha de Clases egunkari sozialistan azaltzen da; beraz, suposa dezakegu Meabe zuzendariak idatzi zuela, eta langile sozialistei zuzenduta dago. Berrezarkuntza garaian idatzita dago, Maria Kristina erreginaordearen azken urtean, krisialdi ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalaren erdian. Honen xedea informazioa helaraztea da, zer ibilbide eta zer mobilizazio egin dituzten kantinak eta barrakoiak desagerrarazteko eta greba eskubideak lortzeko.
Jatorrizko Testuaren Edukia eta Egitura
Jatorrizko testua sei paragrafotan banatuta dago eta kronika bat da:
- Lehenengo paragrafoan: 1901eko maiatzaren 1ean egin zen manifestazioan, batzorde bat egitea pentsatu zuten langileen egoera hobetzeko eta barrakoiak eta kantinak desagerrarazteko, botere publikoari haiek berehala desagerrarazteko eskatuz.
- Bigarren paragrafoan: 1890eko langileen grebari eta altxamenduari buruz hitz egiten du, bertan langileak mobilizatu egin ziren barrakoiak eta kantinak kentzeko eskatuz.
- Hirugarren paragrafoan: Manifestazioa egin eta sei urte beranduagoko egoerari buruz hitz egiten du. Lanaldia murriztu egin dute, baina barrakoiek eta kantinek bere horretan jarraitzen dute.
- Laugarren paragrafoan: Langileen egoera azaltzen du. Bizkaiko langileek ez zuten beste aukerarik lana egoera horietan onartzea baino, bestela ez zuten dirurik jateko eta bizirauteko, nahiz eta baldintza horiek legearen kontra egon.
- Bosgarren paragrafoan: Azaltzen du nola gobernu batek ere ez zituen egoera eta baldintza horiek onartuko, izan ere, inhumanoak ziren, osasunarentzako kaltegarriak.
- Seigarren eta azken paragrafoan: Azaltzen du nola langileek kantina eta barrakoi horietan esklabu gisa egotea desagertu nahi zutela eta greben bidez lortu nahi zuten grebarako eskubidea legalizatuz, baina gobernuak greba egitea ekintza kriminaltzat deklaratzen zuen.
Langileen Bizi- eta Lan-Baldintzak
Langileak barrakoietan bizi ziren. Barrakoiak lo egiteko instalazio ahulak ziren, erraz lekualdatzekoak. Gela bakar bat zen eta gehienetan komunik gabekoak. Bertan 100 ohe pilatzen ziren eta ohe bakoitzean hirunaka lagunek lo egiten zuten txanda desberdinetan egunero, eta maindireak ez ziren inoiz garbitzen; gainera, langileek derrigorrez bizi behar zuten bertan. Beste alde batetik, behartuta zeuden kantinetan janaria erostera, bestela ezin zuten jan. Kantinak janaria erosteko denda bezalakoak ziren. Bertan prezioak oso altuak ziren eta askotan elikagaiak ustelduta, iraungita edo egoera txarrean zeuden. Jarraitzeko, lan-baldintzak oso eskasak ziren.
Testuinguru Historikoa eta Industrializazioa
Bizkaiko Industria Garapena
Maria Kristinaren erregeordetzan, krisi egoeran, Berrezarkuntzaren aurkako langile mugimenduak sortu eta altxatu ziren, eta Bigarren Karlistaldiaren ondoren garapen industriala eman zen Espainian, baina batez ere Euskal Herrian. 1876tik (Foruen deuseztapena) aurrera, Bizkaiko industria-hazkundea indartu zen, Bizkaia mineral horren estatuko ekoizle nagusi bilakatuz, eta lortutako kapitalak siderurgiara eta ontzigintzara inbertitu zituzten. Siderurgia industrializazioaren motorra izan zen. 1902an Altos Hornos de Vizcaya sortu zen, Vizcaya, Altos Hornos de Bilbao eta Iberia biltzeko, eta Espainiako siderurgia handiena izan zen. Bizkaiko siderurgiak izan zuen hazkundea hainbat faktoreren ondorioz gertatu zen: burdinaren ugaritasuna, kapital handien pilatzea, ikatza lortzeko arazorik ez izatea eta politika protekzionista. 1898an, koloniak galtzean, ontzigintzaren hazkundea azkartu egin zen, eta bigarren maila batean metalurgia eta industria elektrikoa garatu ziren. Industria garapenak zenbait zerbitzuren garapena ekarri zuen: merkataritzarekin lotutakoak, finantzarioak, garraiobideak eta unibertsitateak.
Langile Mugimenduaren Bilakaera
Industrializazioaren Ondorioak eta Lehen Urratsak
Industrializazioaren ondorioz, langile klasearen baldintzak oso gogorrak ziren: soldata txikiak, hamar ordu baino gehiagoko lanegunak, gizarte babes eza... Langileen auzuneetako bizi-baldintzak ere oso gogorrak ziren. Ondorioz, langileak elkartzen eta egoera jasanezin hartatik ateratzeko ekimenak antolatzen hasi ziren, hau da, langile mugimendua. Espainian lehen langile ekimenak 1830eko hamarkadan hasi ziren. Langileek makinak apurtzen zituzten, beren lanpostuak mehatxatzen zituen arriskua ikusten baitzuten. 1840tik aurrera, langile elkarteak hasi ziren agertzen, elkarri laguntzeko asmoz. Greba langileen protesta-arma bihurtu zen, baina agintariek “ekintza kriminal”tzat zeukaten.
Ideologiak eta Antolakuntza
Seiurteko Iraultzailean langile mugimenduak bultzada handia izan zuen, langile elkarte asko legeztatu baitziren; horregatik, Europan Lehen Internazionala antolatu zen. Langileen mugimenduan bi ideologia zeuden: anarkismoa eta sozialismoa. Espainian anarkistak nagusitu ziren. Ideologia biek zuten jabetza pribatuaren eta klase gizartearen deuseztapena azken helburutzat, baina horra iristeko metodoa desberdina zen. Anarkistek hauteskundeetan parte hartzeari uko egin zioten eta greba orokorrak eta indarkeria erabili zituzten; sozialistek, aldiz, langileen iraultzaren bitartez botereaz jabetu nahi zuten, horretarako legearen barruan antolatzearen eta hauteskundeetan parte hartzearen aldekoak ziren.
Berrezarkuntzako Langile Mugimendua eta Greba Handia
Berrezarkuntzan, langile mugimendua berriz legez kanpo geratu zen Sagastaren gobernua iritsi zen arte. FTRE (anarkista) eta PSOE, Pablo Iglesias buru zutela, sortu ziren. Anarkistek beraien sindikatua sortu zuten, CNT; eta PSOEk berea, UGT. Alderdi Sozialistak hauteskunde-politikari ekin zion eta bi joera sortu ziren: moderatua, Indalecio Prieto buru zuela, eta erradikala, Largo Caballero buru zuela. Ondoren, PCE sortu zen. Primo de Riveraren diktadurak oso gogor zapaldu zuen anarkismoa, eta UGT Espainiako eta Euskal Herriko sindikatu indartsuena bihurtu zen. Eliza katolikoak lan-harremanari ekin zion, enpresaburuak eta langileak sindikatu katolikoetan elkartu zitezen bultzatuz. XIX. mendearen azken laurdenean, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean lan-esku ugari behar zen eta kanpotik etorritako jendea hartu zuten. Bizkaian industria-proletalgoa sortu zen, gehiengoa atzerritarra zela. Sozialismoa euskal sindikalismoaren indar nagusiena zen, baina XX. mendean sindikalismo katolikoa eta abertzalea sortu zen, EAJ. 1890ean Bizkaiko lehen greba garrantzitsua egin zen: Greba Handia. Sozialistek zuzendu zuten greba eta 30.000 langilek parte hartu zuten hamar orduko lanaldia eta barrakoiak eta kantinak ezabatzeko eskatuz. La Lucha de Clases astekaria izan zen sozialismo bizkaitarraren komunikabide nagusia, 1904an Tomas Meabek sortua.
Testuaren Garrantzia eta Ondorioak
Testu hau garrantzitsua da, izan ere, 1890eko Greba Handia oso garrantzitsua izan zen, 30.000 langile inguruk parte hartu baitzuten eta horren ondorioz barrakoiak eta kantinak betiko desagertzea eta 10 orduko lanaldia ezartzea lortu zen, eta hori oso aurrerapen garrantzitsua izan zen langileentzat. Gainera, industrializazioak garapen handia izan eta estatura diru asko ekarri arren, langileak esplotatuta zeuden eta langileen egoera penagarria salatu zen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer izan zen 1890eko Greba Handia?
Bizkaiko lehen greba garrantzitsua izan zen, sozialistek zuzendua. 30.000 langile inguruk parte hartu zuten hamar orduko lanaldia eta barrakoiak eta kantinak ezabatzeko eskatuz.
Zein zen anarkismoaren eta sozialismoaren arteko desberdintasuna langile mugimenduan?
Biek jabetza pribatuaren eta klase gizartearen desagerraraztea zuten helburu, baina anarkistek hauteskundeetan parte hartzeari uko egin zioten eta greba orokorrak eta indarkeria erabili zituzten. Sozialistek, aldiz, legearen barruan antolatzearen eta hauteskundeetan parte hartzearen alde egin zuten.
Zergatik sortu zen langile mugimendua Bizkaian?
Industrializazioaren ondorioz langileek soldata txikiak, lanaldi luzeak eta gizarte babes eza jasan zuten, eta horrek elkartzera eta antolatzera bultzatu zituen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.