Protekzionismoa eta 1893ko Bilboko mitinaren testuingurua
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,45 KB
Protekzionismoaren aldeko testua (Bilbo, 1893)
Protekzionismoaren aldeko testua
Testuaren kokapena
Lehen mailako testu politiko-ekonomikoa da. Hona hemen testuaren kokapena eta jatorria: Federiko Etxeberriaren hitzaldi baten zatia dela dirudi —industria garaiko Bilboko pertsona inportanteetako baten mitin baten zatia—. Hura Bilbon izan zen 1893an eta haren helburua Espainiako gobernua konbentzitzeko saiakera izan zen, hain zuzen ere, protekzionismoa ezartzeko.
Kontuan hartu behar da 1891. urtetik aurrera krisi handi batean sartuta zegoela Bilbo, batez ere industria-guneari dagokionez eta, are gehiago, burdingintzari dagokionez.
Testuaren analisia
Ideia nagusia da Alemaniaren eta Espainiaren arteko itun ekonomiko horren aurkako salaketa, eta itun hori gauzatzearen aurkako argumentuak erabiltzearen beharra. Federiko Etxeberriak azaltzen du nola, akordio hori sinatzekotan, Bilbo inguruko industria-guneetako asko itxi egingo ziren (denak burdinaren inguruan jarduten zutenak):
- labe-garaiak
- bagoi-lantegiak
- eraikuntza metalikoak
Lantegi horiek arriskuan egotea erraz azaltzen du: ezin dute Europa mailan dauden beste enpresa batzuekin lehiatu, izan ere, Espainiako industrializazioa oso berantiarra zen. Larritasuna azaltzeko hitz gogorrak eta dramatikoak erabiltzen ditu Etxeberriak: «zoritxarra», «hondamendia», eta antzekoak. Hori guztia direla eta, berak protekzionismoa aldarrikatzen du.
Testuingurua
XIX. mendean gaudela suposatuz, pare bat alderdi kontuan hartu behar dira. Alde batetik, Espainiako estatuak ahaleginak egin bazituen ere industrializazioa suspertzeko, gobernu-aldaketek eta ekonomia-ikuspegi desberdinek ez zuten lagundu.
Lehenik eta behin, estatuko industrializazio-prozesua berantiarra izan zen Europako gainerako herrialdeekin konparatuz; horixe izan zen oztopo nagusietako bat garapenerako.
Bigarrenik, Espainian bi alderdi politiko nabarmentzen ziren: Sagastaren alderdi liberalak eta Canovasen alderdi kontserbadoreak. Bipartidismoak eta haien etengabeko txandaketek desegonkortasuna eragin zezakeen zenbait arlotan; industriaren kasuan, liberalen gobernuek kasu askotan ez zuten lagundu.
Liberalismoa merkataritza librearen aldekoa zen: libre merkataritzarekin, herrialde bakoitzak nahi zuen prezioan eta inolako muga-zerga gabe produktuak saltzeko eskubidea zuen; beraz, atzerriko produktuen ekoizpena merkeagoa eta kalitate hobekoa bada, galerak eragin dakioke bertako langileei. Horixe zen batez ere industrializazio arloan gertatzen zena. Beraz, industria garatzeke zuten estatuei ez zitzaien komeni libre merkataritza; beren industria propioa garatu ahal izateko derrigorrezkoa zen zergen bidez babestea, batez ere industria-arloetako produktuei aplikatuta, bertakoei laguntzeko eta sustatzeko.
Industrializazioa lehenagotik abian zeukaten estatuek produktu merkeagoak eskaintzen zituzten hastapenekoek baino, besteak beste Espainiako estatua. 1893ko testuak dioen moduan, liberalak zeuden agintean une hartan, baina urte batzuk lehenago Canovasen gobernua zegoen (zehazki 1891ean) eta hauek ezarri zituzten lehen muga-zerga gogorrak: ikusi baitzuten nola Alemaniak garapena lortu zuen atzerriko merkatuetan bere produktuak babestuz, eta Espainiak antzeko estrategia jarri nahi izan zuen martxan.
Mitinaren arrazoi politiko eta sozialak
Mitineko gai nagusia da Bilbon sekulako diru-jokoa eta burdingintzarekin lotutako enpresen egoera. Aurrerapen handiak izan baziren ere, ez ziren guztiz arrakastatsuak; salmentak txikiak ziren, eta burdina ekoizteko makinak ikatzarekin hornitu behar izaten ziren —eta ikatza kanpotik inportatzea oso garestia zen—; horrek zenbait fabriken itxiera eta langileen kaleratzea eragin zuen, krisi soziala handituz. Horregatik egiten dira mitin, deialdi eta kanpaina gehiago Madrilgo gobernuaren aurrean muga-zerga gehiago eskatuz.
Testuaren garrantzia
Egindako saiakeren ondorioz lortu zen Espainiako eta Alemaniako herrien arteko ituna bertan behera uztea; beranduago ere lortu ziren beste neurri batzuk, testuari eta garaiko aldarrikapenenei esker. Testuak erakusten digu zenbateko gorabeherak izan zituen industrializazioak, batez ere hasieran besteekiko atzeratua zegoelako. Jakina da Lehen Mundu Gerra aurretik Bilboko industrializazioak aurrerapauso handia eman zuela, bere ekoizpenagatik (burdina) eta Euskal Herrian zeuden armagintzengatik.
Aramburu,