13. Testua clara campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan emandako hitzaldia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 30,97 KB

14. Testua. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)


1. Kokapena

Jatorriaren aldetik testu hau lehen mailako informazio iturria da, hain zuzen ere, ezkerreko alderdien arteko koalizioaren adierazpen politikoa, bertan Fronte Popularraren koalizioaren oinarriak finkatzen dira. 1936ko urtarrilaren 16ean idatzi zen, hurrengo hilabetean,otsailean,egin behar ziren hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkezteko asmoa baitzuten; beraz, Espainiako gizarte osoari zuzendutako testua da eta helburu publikoa du.ElSocialistaegunkari ezkertiarrean publikatu zen.

2. Azterketa

Testu honen ideia nagusiei dagokienez, garrantzitsuena dudarik gabe, ezkerreko alderdiek programa komuna adostu dutela adieraztea da, nahiz eta zenbait alderdik erreforma sakonagoakeginez urrutirago iritsi nahi izan, hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko adostasun batera iritsi ziren,horrela eskuineko indarren aurrean garaipena lortzeko. 

Hainbat erreforma egiteko konpromisoa hartzen dute, besteakbestekartzelan zeuden preso politiko andanarentzako amnistia zabala ezartzea, konstituzioa berriz ere martxan jartzera, nekazarien alde zenbait neurri hartzera eta banka sisteman berrikuntzak ezartzera.

Argi ikusten da lehen biurteko joera erreformista hartatik, neurri baten behintzat, urruntzen direla; izan ere, programa honetan azaldutakoaren harira, jarrera askoz ere apalagoa erakusten dute koalizioan doazen alderdiek. Sozialisten asmoak bestelakoak badira ere, amore ematen dute egitasmoa adosteko.

3. Testuingurua

Testu hau idatzi zen momentuan Espainiako egoera sozial eta ekonomikoa ez zen batere egonkorra. 1931 eta 1936 tartean iraun zuen Bigarren Errepublika garaian kokatu behar da, dagoeneko eskuinaren eta ezkerraren arteko gatazka oso handia zelarik. 

1931n herri askotan errepublika aldarrikatu ondoren, Alfontso XIII.Aerregeak erbestera alde egin zuen bere eskubideei uko egin gabe. Donostiako Itunaren sinatzaileak behin behineko gobernua eratu eta boterea hartu zuen,NicetoAlcalá Zamora gobernu burua zelarik.Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak egin ondoren, ezkerrak emaitza oso onak lortu zituen, eta 1931ko konstituzioa idatzi ondoren, Biurteko Erreformistan (1931-1933) testu horretan finkaturiko legeen araberako erreforma ugari jarri zituzten martxan: nekazal erreforma, militarra, lan legeei buruzkoa, hezkuntza arlokoa …

Gobernu honek arazo ugari izan zituen,Sanjurjoren estatu kolpea, krisi ekonomikoa eta nekazal munduan gatazka ugari, horietako gertakari batek, Casas Viejasen gertatutakoak, hain zuzen ere, gobernu erreformistaren dimisioa eragin zuen.

Gauzak horrela hurrengo hauteskundetan,1933koetan, galdu egingo du ezkerrak. CEDA, eskuineko alderdien koalizioa, aterako da garaile. Ondorengo bi urtetan, 1933-1936 urte tarteetan, eskuineko gobernuak kontra erreformak sustatuko ditu. Gobernu honek ere hainbat arazo izan zituen, garrantzitsuena 1934ko urriko Iraultza, eta Asturias eta Kataluniako gertakari larrien ondoren, eskuina eta ezkerraren arteko tentsioa areagotzenjoan zen. Lerrouxen gobernua ustelkeria kasu baten nahastuta aurkituko da eta dimisioa aurkeztuko du.

Testuinguru gatazkatsu honetan ospatuko dira 1936ko otsaileko hauteskundeak. Oraingoan ezkerra Fronte Popularra izeneko koalizioan aurkeztuko da lehiara eta irabazi egongo ditu hauteskundeak, baina oso alde txikiarekin, ezkerrak botoen %48a jaso zuen eta eskumak %46a. Beraz, hasiera hasieratik Fronte Popularraren gobernuaren ahuldadea nabarmena izango da eta arazo ugarirekin aurkituko da. Helburu hauek adostu zituzten: amnistia, 1931ko konstituzioa errespetatzea, zergen erreforma, moderatua, nekazari txiki eta merkatari txikien egoera hobetzea, Kataluniako Autonomia Estatutua berriz indarrean jartzea eta falangea legez kanpo uztea.

Tentsioak etengabe gora egiten jarraituko du. Uztailaren 12an Castillo teniente errepublikarra hil izanak beste hilketa bat ekarri zuen, CalvoSotelo eskuineko diputatuarena. Gobernuak horrela aginduta jeneral kolpistak kanpoan zeuden, Francoeta Godet Kanariar irletan;Sanjurjo Lisboan etaMola Iruñean. Jeneral hauekgobernuaren aurka konspiratzen jarraitu zuteneta estatu kolpea emateko prest zeudenean altxatuko dira errepublikaren aurka. 

4. Ondorioa

Gobernu errepublikarrak ez zuen azkar erantzun eta laster matxinatuek Espainiako hainbat lurralde mendean hartuko dituzte.Hiru urteko Gerra Zibila altxatuak irabaziko dute eta ondoren,Franco jeneralaren aginpidean ia 40 urte iraungo zituen diktadura bortitzaezarriko da.


13. TESTUA: Clara Campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931-09-01)
1. Kokapena
Jatorriaren aldetik testu hau lehen mailako informazio iturria da, Parlamentuan emandako hitzaldia da eta bertan gai sozial eta politikoa jorratzen da, emakumearen bozka eskubidea, hain zuzen ere. Egilea Bakarra da, Clara Campoamor (Madril, 1888 – Lausana, 1972), abokatua, espainiar politikaria eta militantzia feministariaren aitzindarietako bat. Hartzailea parlamentari taldea da eta helburu publikoa du. Madrilen Gorteetako Jauregian eman zen, 1931ko irailaren 1ean, Konstituzio berriaren inguruko eztabaida bete-betean zegoen garaian.
2. Analisia
Iruzkintzeko daukagun testua Clara Campoamor diputatuak Errepublikako Gorte Konstituziogileetan emandako diskurtsoaren atal bat da. Bertan emakumeak bizitza politikoan izan beharko lukeen paperaz hitz egiten du eta bereziki bozkatzeko eskubideaz, horretarako bere proposamenen zergatiak ematen ditu. Lehenengo paragrafoan emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasuna sostengatzeko erabiltzen den printzipioaren aurka argudiatzen du “printzipio aristoteliko zaharkitua”. Bere ustez, emakumeek, gizakia diren heinean, gizonezkoen eskubide berberak izan behar ditu; horregatik Konstituzioak berdintasun hori bermatu behar du. Paragrafoaren amaieran esaten du politikan parte hartzen eta ekinez ikasiko duela.
Bigarren paragrafoan parlamentariei gonbitea egiten die emakumeen sufragioa onartu eta Konstituzioan jaso dezaten. Horretarako, behin-behineko gobernuak hartutako erabakia goraipatzen du “monarkiako hogei mendek aitortu ez diotena aitortuko dio emakumeari, Errepublika ezarri eta berehala, hamabost egunetara hain zuzen ere” eta Konstituzioak izango dituen ezaugarriak “mundu zibilizatuan orain arteko konstituziorik onena” azaltzen ditu. Honetaz gain, bere kideak diren parlamentariak unkitzeko asmotan, esaten du, horrela onartuz gero, Espainia izango litzatekeela emakumearen sufragioa onartuko lukeen lehenenengo herrialde latindarra.


3. Testuingurua
1931ko apirilean izandako udal hauteskundeen ondoren, II. Errepublika aldarrikatu zen eta Alfontso XIII.A erregea erbestera joan zen bere eskubideei uko egin gabe, ondoren behin-behineko gobernua eratu zen. Gobernu honetan 1930ean Donostiako Ituna sinatu zuten alderdien buruek parte hartu zuten. Agintari talde honen zeregin nagusia Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak deitzea izan zen. Hauteskunde hauek ekainean egin ziren eta errepublikar eta sozialistek osatutako koalizioa atera zen garaile. Hauek idatzi zuten Konstituzio berriaren proiektua eta parlamentuan aurkeztu zuten eztabaidatzeko.
Konstituzioaren inguruko eztabaidak oso gogorrak izan ziren, emakume eta gizonezkoen arteko eskubide berdintasunaren inguruan ere horrela izan zen. Gorteetan 456 diputatu zeuden guztira, baina bakarrik bi ziren emakumeak: Clara Campoamor (Alderdi Errepublikar Erradikalekoa) eta Victoria Kent (Ezker Errepublikarrekoa). Urtearen amaieran Margarita Nelken (Alderdi Sozialista) batu zitzaien. Hiruretatik Clara Campoamor izan zen gai honetan inplikaziorik handiena erakutsi zuena eta paper garrantzitsua jokatu zuen emakumearen sufragioaren inguruko eztabaidan. Bere partaidetzari esker, Konstituzioko 25. Artikuluan, beste gauza batzuen artean, sexua ezin zitekeela pribilegio juridikoen oinarri izan ezarri zen, hau da, ezin zela pertsona bat bereizi sexuaren arabera. Emakumeen sufragioari dagokionez, Konstituzioaren aurreproiektuak bakarrik jasotzen zuen ezkongabe edo alargun zeuden emakumeen boto eskubidea. Hori argudiatzeko esaten zen, familiaren barnean eztabaida eta arazo iturri izan zitekela. Horrezaz gain, ezkerreko alderdietan kezka handia zegoen emakumearen erlijiotasuna zela eta eskuineko alderdi kontserbadoreei botoa emango ote zien. Parlamentuan era guztietako iritziak defendatu ziren: Clara Campoamorrek bozka eskubidea ematearen aldeko jarrera zeukan testuan ikusten den moduan, eta Victoria Kentek berriz kontrakoa, pentsatzen zuelako Errepublikarendako hobe zela momentuz horrela.
Azkenean, 34.Artikuluak jaso zuen gizon eta emakumeen berdintasuna hauteskundeen aurrean. 161 aldeko bozkak izan ziren eta 121 kontrakoak. Alderdi Sozialistaren gehiengoak (Indalecio Prietok kontra bozkatu zuen), eskumak (eskuma emakumearen botoaren alde zegoen, hauteskundeetan onura ekarriko ziela uste baitzuten) eta errepublikar batzuek emakumezkoen bozka eskubideraren alde bozkatu zuten. Kontra berriz (aurrez aipatutako arrazoiegatik) Ekintza Errepublikarra, radikal- sozialistak eta erradikalek, Campoamorren eta beste batzuen salbuespenarekin.
Emakumeek parte hartu zuten lehenengo hauteskundeak 1933koak izan ziren eta eskumaren garaipena beraiei leporatu zitzaien. Hala ere, nahiz eta emakume batzuk eskuinaren alde egin zuten eta horrek emaitzetan eragina izan, ezkerraren galeraren kausa nagusia bere estrategia eta batasun eza izan ziren, 1936ko hauteskundeetan berriz, ezkerra batuta aurkeztu zen eta Fronte Popularrak irabazi zuen.
Botoaren lorpenaz gain, II Errepublika garaian, ezkontza zibila eta dibortzio legea lorpen handiak izan ziren emakumeen liberazioarentzat.
4. Ondorioak
Konstituzioaren proiektua Gorteetan aurkeztu zen 1931ko abuztuaren 27an eta aldaketa batzuekin abenduaren 9an onartu zuten. Eztabaida parlamentarioaren puntuetariko bat hiritarren eskubideen berdintasunaren ingurukoa izan zen eta honen barruan emakumeen bozkatzeko eskubidea. Honen defentsan Clara Campoamorrek egindako lanak berebiziko garrantzia izan zuen. Emakumeendako sekulako aurrerapausoa izan zen, gizonekiko berdintasuna (behintzat juridikoa) lortu baitzuten.
Hala ere, denbora gutxirako izan zen; izan ere, Gerra Zibilaren ostean, Frankoren diktaduran aurrerapausu hauek bertan behera geratuko ziren, bozka eskubidea –emakume zein gizonena- eta beste hainbat eskubide galarazi egin baitziren, honetaz gain, emakumeak bizitzako aspektu ezberdinetan alboratuta edo menpekotasunean geratu ziren.


11. TESTUA: EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)

1. Kokapena

Jatorriaren aldetik testu hau lehen mailako informazio iturria da, formaren aldetik estatutua da (Elkartearen araudia) eta gaia sozio-kulturala. Egilea kolektiboa da, Arana anaiak, Sabino eta Luis, elkartearen sortzaileak. Hartzailea kolektiboa da eta helburu publikoa du. Bilbon publikatu zen 1894an, PNV alderdiaren fundazioa (1895) baino urte bat lehenago. 

2. Analisia

Testuan Euskaldun Batzokiaren estatutuak (arauak) agertzen zaizkigu, zortzi puntu hain zuzen ere. Batzokiak, izenak dioen bezala, batzeko tokiak dira eta, estatu hauen bitartez, elkartzeko toki hauetako elkarbizitza erregulatzea nahi da. Gerora batzokiak nazionalisten aisialdirako gune bilakatu ziren. 

1. Artikuluak batzokiak sortzeko helburua jasotzen du modu argian: nazionalisten arteko harremanak ezarri eta sendotzea, modu horretan EAJ (Eusko Alderdi Jeltzalea) alderdi sendo eta elkartua bihurtzea nahi da. Bere leloa Jaun Goikoa eta Lagi-Zaharra da, JEL, hortik dator JELtzale. 

2. Artikuluan esaten da batzoki guztiak Sabino Aranak idatzitako Bizkai-Batzarraren (Bizkaiko EAJko zuzendaritza) estatutuen menpe egongo direla. 

3. Artikuluan adierazten da Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango dela bizitzako esparru guztietan eta beste herriekiko harremanetan. Hau Sabino Aranaren pentsamenduaren oinarrietako bat da, baina pixkanaka indarra galtzen joango da, oinarri politiko-ideologikoetatik desagertzera arte. Elizarekiko lotura honek eramango du EAJ alderdia izan zuen lehenengo zatiketa garrantzitsuenera: EAE-ANV (Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca) alderdiaren sorrera. 

4. Artikuluak foruak berreskuratzeko nahia jasotzen da (Lagi-zarra), tradizionalismora itzulera eta euskara hizkuntza ofizialtzat kontsideratua izatea. Hau bakarrik independentziarekin lortuko dela adierazten da, ondoren balizko bazkideak zein izan daitezken ere zehazten du, euskal arrazako familiak gehien bat, horrekin muga garrantzitsua ezartzen du erdal hiztunentzat, nahiz Euskal Herrira lanera etorritako langileentzat. Arrazakeriatzat joko da artikulu hau, baina Sabino Aranak erdal hiztunak, maketoak, etsaitzat hartu zituen. 

5. Artikuluak nazionalismoaren oinarrizko printzipioak jasotzen ditu, Jaun Goikoa eta Lagi-Zaharra, hau da, euskal tradizionalismo erlijiosoa -Jaun Goikoa- eta tradizionalismo politikoa -Lagi-Zaharra- eta modu armonikoan lotzen ditu. 

6. Artikuluan, nazionalismoaren bi oinarriak ezberdintzen ditu, ordena politikoa eta erlijiosoa, instituzio erlijioso eta zibilak bereiziz. 

7. Artikuluan erlijiotasuna sistema politikoaren aurretik jartzen da eta Jaun Goikoa ezartzen da euskal gizarte tradizionalaren elementu nagusi gisa. 

Azkenik, 8. Artikuluan Euskal Herriaren eraketaz hitz egiten da, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Behe-Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa, Bizkaiaren senide bezala hartuz, baina beti ere azken honen autonomiari inolako murrizketarik eragin barik. 


3. Testuingurua

XIX. Mende bukaerako Europan nazioaren kontzeptuaren inguruko eztabaidak indarra hartzen joan ziren, frantziar eta alemaniar eskolak nagusitu ziren nazionalismoaren kontzeptuaren garapenean. Euskal Herrian industrializazio prozesuak aldaketa ekonomiko eta sozial izugarriak eragin zituen eta, hemen ere, izan ziren nazioaren kontzeptuaren bueltan teorizatu zutenak, hauen artean garrantzitsuena Sabino Arana izan zen. Sabino Aranak alemaniarren eskolaren teoriarekin bat egin zuen, hauentzat nazioa elementu komunetan oinarritzen zen, arraza, hizkuntza, ohiturak, historia, legeak, erakundeak... Euskal Herriak elementu hauek bazituela eta nazio izaera aitortzeko eskubidea bazuela aldarrikatu zuen Aranak. 

Euskal nazionalismoa XIX. Mendearen amaieran indartu zen bizkaitarrismoa deitzen zenarekin. Hasiera batean, Bizkaiarekin lotutako alderdia izan zen, baina gerora euskal biztanleria zeuken probintzia guztietara hedatu zen bere aldarrikapena. 

Nazionalismo honen sustatzailea eta EAJ-PNV alderdiaren fundatzailea Sabino Arana izan zen. Hasiera batean, Espainiarekin hautsi eta Euskal Herriko independentzia aldarrikatzearen aldekoa izan zen, baina geroago bere jarrera moderatzen joango zen. Bere ustez, independentziak euskal gizartea mundu modernoaren gaitzez babestuko zuen, hala nola, laizismoa, inmigrazioa, industrializazioa, kapitalismoa, etab. Arana ikuspegi foruzale tradizionaletik abiatuz, euskal gizartean hedatuta zeuden ideia guzti hauek jaso eta diskurtso koherente batean bildu zituen. 

1876ko foruen abolizioak bi erreakzio edo ikuspegi eragin zituen. Batzuk, galera horri etekina ateratzen jakin zioten, Madrilekin Kontzertu Ekonomikoak itundu zituzten eta beraien onurarako erabili zituzten. Beste batzuk berriz, Gerra Karlistan galtzaile atera zirenak hain zuzen ere, Foruak berrezartzea defendatu zuten eta hiritartze eta industrializazio prozesuaren aurka azaldu ziren. Hauen ustez industrializazioak berarekin zekarren inmigranteen etorrera masiboak euskal gizarte tradizionalaren nortasuna arriskuan jartzen zuen. 

Euskal nazionalismoaren leloa Jainkoa eta Lege Zaharra zen. Euskal nazionalistak erlijio katolikoaren defentsan bildu behar ziren, eta Foruak eta euskal tradizioak berreskuratu behar zituen. 

1895eko uztailaren 31n EAJ-PNV fundatu zen. Antiespainiarra zen eta ordena juridiko tradizionala berrezartzeko borondatea zuen. Aranaren lehen jarraitzaileak bilbotar burgesia tradizionalistako kideak izan ziren, baina alderdiak ez zuen arrakasta handirik izango burgesia moderno eta industrialeko kideak erakartzea lortu zuen arte. Momentu 

honetan barne tentsioak sortu ziren, batzuk Euskal Herriko erabateko independentzia defendatzen zuten eta beste batzuk espainiar estatuaren barnean jarraitzea nahi zuten nolabaiteko independentzia lortuz. Azken hauek uste zuten hau praktikoagoa izateaz gain, bideragarriagoa ere bazela. 

Euskalerria elkartetik irtendako kideak alderdian sartu ziren eta Sabino Aranaren nazionalismo etnizista eta ruralistari aurkaritza erakutsi zioten. Euskalherriakoak ez zetozen bat liberalismoa erasotzearekin eta maketoen aurkako jarrerarekin. Gauzak horrela, bi taldeen arteko barne tentsioak behin baino gehiagoatan azaleratu ziren. Horrela gertatu zen 1919ko hauteskundeak galdu zituztenean, krisiaren ondorioz, Comunión Nacionalista Vasca sortu zen. Dena den, 1930. Urtean alderdiko kide guztiak berriro elkartu ziren Bergaran EAJ birsortuz. Hala era guztiz ere, abertzale ezkertiar eta errepublikazaleak ez ziren ados azaldu eta beraien bidea jorratu zuten ANV (Acción Nacionalista Vasca) alderdiaren barruan. 

4. Ondorioak

Euskaldun Batzokiaren sorreraren helburua Sabino Aranaren abertzaletasunaren oinarriak onartzen zituen edonor erakartzea zen. Batzokia abertzeleen aisialdirako gunea zen. Horregatik sortzen dituzte testuan jasotzen diren arauak, euskal nazionalismoaren oinarri politikoekin bat datozenak eta Bizkai Batzarraren etorkizuneko estatutuen menpe daudenak. Beraien sorreratik, batzokiak euskal ideologoia abertzalearen parte izan dira. Aisia gune izateaz gain, Aranaren nazionalismoaren doktrinak ezagutzeko tokiak ere baziren. Batzokien sarea euskal geografiatik hedatu zen eta nazionalismoaren ezarrera ulertzeko elementu garrantzitsuak dira, batez ere nekazal munduan. 


12. TESTUA. LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23)

1. Kokapena

Jatorriaren aldetik testu hau lehen mailako informazio iturria da, formaren aldetik kazetaritza artikulua eta gaia sozio-politikoa. Egilea ezin da identifikatu, baina baliteke Tomás Meabe izatea; izan ere, astekariaren sortzaile izateaz gain, ohiko kolaboratzailea zen. Hartzailea kolektiboa da, bereziki Bizkaiko langileria eta helburua publikoa. Bilbon publikatu zen 1896ko maiatzaren 23an, urte bereko maiatzaren batean, izan ziren gertakizunen ondoren. Asmoa meategietako langileen bizi baldintzak azaldu eta kritikatzea da. 

2. Analisia

Bizkaiako meatzariek XIX. Mende bukaeran zeuzkaten bizi- eta lan-baldintzak salatzen dira testuan; izan ere, 1890eko grebaren ostean lan-jardunari dagokionez aurrerapenak lortu baziren ere, oraindik ere barrakoietan bizi eta kantinetan janaria erosteko derrigortasuna mantentzen dira. 

Testua paragrafo ezberdinetan dago zatituta, hasteko Gallartan maiatzaren batean izan ziren aldarrikapenei egiten zaie erreferentzia. Idatzian gogor kritikatu zen etxebizitza (kuartel) eta denden (kantina) egoera eta desagertaraztea eskatzeko batzordea eratu zen. 

Argudioa sendotzeko asmoz, 1890eko greba aipatzen da non lanaldia murriztea eta derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzea eskatu zen. Honen ostean, lan-jarduna hamar ordutara murriztu zela gogoratzen da, baina etxe eta dendei dagokionez, antzera jarraitzen zutela, aldaketa oso gutxirekin aurreko egoeratik oso hurbil. 

Laugarren paragrafoan labur deskribatzen du (Blasko Ibañezen El Intruso eleberrian zehaztasun handiagoarekin dago azalduta) etxebizitza hauen egoera. Lehenik eta behin, esaten du lanean onartua izateko beharrezkoa dela barrakoi hauetan ostatu hartu (etxe ez higienikoak) eta denda konkretuetan erosketak egitea. Produktu hauek gehienetan kalitate txarra eta prezio altuak izaten dituztela dio. 

Egoera hau arrazoi ezberdinengatik salatzen du. Derrigorrezkoak izatean, lan askatasunaren aurkako atentatua izatea; higiene faltagatik, aspektu horren inguruko legeei iraina dela, eta batez ere, esplotazioa anti-humanitarioa dela; horregatik dio inongo gobernu jantzik ez lukeela toleratu behar egoera hau denbora gehiagoz. 

Bukatzeko, gobernuari eta autoritateei dei egiten zaie egoera honi amaiera eman diezaioten; izan ere, kontzientziarik gabeko esplotatzaileen diru-goseari baino ez die mesede egiten. Horrela ez bada, langileek grebarako legezko eskubidea aldarrikatuko dute mehatxatzen amaitzen du. 


3. Testuingurua

Espainiako industrializazioa XIX. Mendearen bigarren erdialdean gertatu zen. Prozesu motela eta oztopoz betea izan zen, batez ere lehenagotik industrializatutako beste herrialdeen lehiakortasunari aurre egiteko zailtasunak izan zituztelako. Katalunian 

ehungintzari lotutako industria ezarri zen eta Bizkaian berriz lehenbizi meatzaritza eta gero siderurgia. Bizkaian burdin mea asko zegoen, eta kalitate onekoa izateaz gain, lur azalean zegoenez, erraz atera zitekeen, gainera meategia itsasotik gertu zegoenez, garraiatu eta esportatzeko baldintza ezin hobeak zituen. Guzti honek garapen ekonomikoaz gain, immigrazioa handia ekarri zuen Bizkaira. Meategian lana egiteko eskulangile ugari behar ziren eta jornalari uholdea etorri zen Espainia barnealdeko landa guneetatik, batez ere Gaztelatik. 

Inmigrante hauek etorkizun hobearen bila etorri baziren ere, bizi kalitate txar eta lan baldintza penagarriekin egin zuten topo. Meatzarien artean bizi itxaropena bereziki baxua zen garai honetan. Lan eta bizi baldintzak oso txarrak ziren, lanegunak ia amaiezinak eta gaizki ordainduak. Meategien jabeen barrakoietan lo egitera behartuta zeuden langileak eta kide askorekin konpartitu behar izaten zuten aterpea; hori gutxi balitz ugazabeen dendetan erosi behar zituzten elikagaiak. 

Testuinguru honetan, langileen-mugimenduak hasi eta garatu ziren, ondorioz, langile sindikatuak sortu ziren. Sozialismoaren lorpen handienetako bat 1879an gertatu zen espainiarentzat, PSOE (Partido Socialista Obrero Español) sortzen denean eta geroago, 1888an, UGT sindikatua (Unión General de Trabajadores) sortu zenean. UGT sindikatua burgesiarekin negoziatzen hasi zen langileen egoera hobetzeko, bere jarraitzaileak Espainian zabaltzen hasi ziren. Bizkaiko meatze inguruetara ere iritsi ziren. 

Bizkaiko meatzeetan protestak hasi ziren eta denborarekin, gauzak aldatzen joan ziren, bizi baldintzak pixkanaka hobetuz. Prozesu honetan, grebak beharrezkoak izan ziren eta oso ohikoak bihurtu ziren XIX. Mende amaieran, zein XX. Mende hasieran. Garai horretan langileen egoerak hobera egin zuen. Prozesu horretan, langile mugimenduez gain, garrantzia izan zuten metalurgia eta ontzigintzaren garapenak, Labe Garaien eraketak, bertako burgesiak industrializazioaz zeukan ikuspegiak eta euskal burgesiak meategien kontrola lortzeak. 

4. Ondorioak

Meatzariek eragindako manifestazioak industrializazioaren ondorioz sortutako langile borrokaren barnean kokatu behar dira. Kasu honetan langileek ugazaben aurka egiten dute beraien dendetan erosi eta barrakoietan bizitzera derrigortuta egotearen aurka. Greba garrantzitsuena 1890ekoa izan zen, baina beste hainbat ere egin zituzten XX. Mende hasieran (1903, 1906 eta 1910ean).
Greba batzuk ongi atera zirenez, sozialistek (PSOE) ospea lortu zuten langileen artean eta geroz eta indar gehiago lortzea lortu zuen. Protesten buruetako batzuk aski ezagunak ziren beraien ideia politikoengatik, ezagunena Facundo Perezagua Seisdedos izan zen Bizkaian, UGT sindikatuaren bultzatzaileetariko bat izan zen, geroago Euskadiko Alderdi Komunista (PCE) fundatuko zuena. Langile mugimenduak jarraitu beharreko bidea finkatu zuten.