Sezesio gerra
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 15,08 KB
NAZIOAK ETA INPERIOAK:
1848. Urtean iraultza liberalen aldia bukatu zen. Lehen Mundu Gerraren artean, hiru prozesu nabarmendu ziren:
- Ideologia nazionalistak hedatu ondorioz, estatu berriak sortu ziren eta abertzaletasuna indartu zen.
- Liberalismoa sendotu demokraziarako lehen urratsak salbuespenak Errusiako Inperioa, Austria-Hungariako Inperioa eta Alemaniako Inperioa.
- Potentzia nagusiek lurralde-hedapenari ekin zioten. Inperio handiak sortu zituzten eta mundua beren artean banatu zuten.
Ekonomiaren modernizazioaren buru ziren, lur osoko lurraldeak mendean zituzten eta aitzindariak ziren kultura-aurrerapenetan. Potentzia berriak agertzeak, Alemania eta Estatu Batuak eta kolonietako borrokaldiek.
1. NAZIONALISMOAREN GARAIPENA EUROPAN
Estatu nazionalen sorrera-prozesua XIX. Mendeko iraultza liberaletan hasi zen. Nazionalismoa izan zen prozesu horren oinarria.
1.1 Nazionalismoaren sorrera
XIX. Mendean, nazio terminoak adierazi politikoa hartu zuen, arraza-mugekin, hizkuntza-mugekin, muga historikoekin, etab.
Bi ikusmolde:
- Alemaniako erromantikoek nazioaren kultura-ikusmoldea defendatzen zuten.
Nazio izaki biziduna zen. Kultura, hizkuntza eta historia komunak zituen, eta estatu subirano gisa antolatzeko eskubidea zuen. - Frantziako teorialariek politika-ikusmoldea proposatzen zuten. Lege, eskubide eta betebehar berak dituzte, ez kultura bera.
Bi prozesu sorrarazi zituzten. Estatuek politika nazionalizatzaileak jarri eta herri asko borrokatu ziren estatu bihurtzeko (mugimendu nazionalistak).
1.2 Estatuen politika nazionalizatzailea
Kohesioa garatzea nahi zuten, hezkuntzan hizkuntza nazionala erabiltzea ezarri zuten. Ohiturak, banderak, himnoak … sortu zituzten, eta herrialdeko sinbolo bihurtu ziren.
Beste herrialdeekiko gorrotoa sentiarazten zuen, eta bakearen eta ongizatearen mehatxutzat hartzen hasi ziren.
1.3 Mugimendu nazionalista sakabanatzaileak
Sakabanatze-prozesuak gertatu ziren. 1830ean Belgika, Herbehereetatik banandu eta estatu independente bihurtu zen.
Austria-Hungariako Inperioak XIX. Mende osoan eutsi zion. Turkiako Inperioa zatitu zen. Grezia independentzia lortu zuen 1829an. Ondoren, Serbiak, Errumaniak, Montenegrok, Bulgariak eta Albaniak lortu zuten.
Irlanda Britainia Handiarena zen, 1922an independentzia lortu zuen, baina iparraldeko zatia britainiarren menpe geratu zen.
1.4 Mugimendu bateratzaileak: Italia eta Alemania
Lurraldeen batasuna lortu zuten; Italian eta Alemanian.
- Italiako bateratze-prozesua.
Italiar penintsula hainbat estatutan zatituta zegoen, eta Lonbardia-Veneto erresuma Austriako Inperioarena zen.
Hizkuntza komuna, batasun-sentipena sortu zuen. Piemonte estatuak gidatu zuen, eta 1861ean bukatu zen prozesu hori. Piemonteko lehen ministroa Cavour-ek, Napoleon III.A Frantziako laguntza ematea lortu zuen.
Bateratze-prozesua militarra izan zen. 1859an, Frantzia eta Piemonteko armadak Austriakoa garaitu zuen Magenta eta Solferinoko guduetan, eta Austriak Lonbardia eman zion Piemonteri.
Alkandora gorriak boluntario-armadaren buruak Garibaldi errepublikarrak, hegoaldeko estatuak konkistatu zituen.
1861ean, Italiako erresuma aldarrikatu zen. Lehen erregea Viktor Emanuel II.A Piemonteko erregea, izan zen. Venezia eta Elizaren Estatuak geratu ziren erresumatik kanpo, eta 1866 eta 1870an batu ziren.
- Alemaniako bateratze-prozesua.
Prusiako estatuak bultzatu zuen bateratze-prozesua. Ekonomia-lankidetzako mekanismoak ezarri zituzten. Gilen I.A erregeak eta Bismarck-ek, lehen ministroak, batasuna bizkortu zuten ekintza militarren bidez.
1871n Alemaniako Inperioa II. Reicha, sortu zen eta potentzia handi bihurtu zen.
39 estatutan banatuta zegoen. Vienako Biltzarrak Germaniar Konfederazioan bildu zituen, eta Austria zen konfederazio horren buru.
Prusiak aduana-batasuna antolatu zuen, Austriak parte hartu gabe. Frankfurten bildutako parlamentu batek Alemania bateratuaren koroa eskaini zion Prusiako erregeari, baina erregeak ez zuen onartu.
Prusiak Austria garaitu zuen Sadowako Guduan, eta Ipar Alemaniako Konfederazioa sortu zuen. Sedango guduan Frantzia garaitu eta gero, hegoaldeko estatuak Konfederazioari batu zitzaizkion. 1871n, Alemaniako Inperioa sortu zen.
2. NAZIO BATEN SORRERA: ESTATU BATUAK
XIX. Mendean bi prozesu:
Mendebalderanzko hedapena eta Sezesio (Banaketa) Gerra. Herrialdea izugarri hazi, eta ekonomia-garapen geldiezina abiatu zen.
2.1 Mendebalderanzko hedapena
Etorkin asko joan ziren eta biztanleria izugarri hazi zen: Britainia Handikoak eta Alemaniakoak ziren batez ere.
Lurralde gehiago Frantziari Louisiana eta Espainiari Florida erosi zizkioten. Britainia Handiak Oregon eman zien, Texas anexionatu zuten. Mexikoren aurkako gerra Mexiko Berria eta Kalifornia Ozeano Bareraino azkar kolonizatu herriaren nortasuna indartu zen.
Hiru eskualde bereizten ziren.
- Ipar-ekialdea, industria eta hiri-garapen handia zuen.
- Hegoaldea, nekazaritzan oinarritzen zen, kotoi eta tabako ustiapen handiak zeuden, esklaboek landuak.
- Mendebaldea, basetxetar txiki independenteak zeuden, baserriak.
2.2 Esklabotzaren arazoa eta Sezesio (Banaketa) Gerra 1861-65
Konstituzioak estatu bakoitzaren esku uzten zuen esklabotza ezeztatzea. Iparraldekoetamendebaldekoestatuek, estatu abolizionisten eta estatu esklabisten arteko liskarra areagotu egin zen.
Abraham Lincoln, errepublikarra, presidente aukeratu zuten, eta esklabotza hedatzearen aurka zegoen. Hegoaldeko hamaika estatu berezi egin ziren etaKonfederaziobat sortu zuten. Lincolneta Kongresuak indarrez menperatzea erabaki zuten.
Sezesio gerrak lau urte iraun zuen (1861-1865), eta iparraldeak irabazi zuen. Gerra suntsitzailea izan zen, arma modernoak erabili zituzten. Gatazkaren ondorioz, milioi lagun hil ziren.
2.3 Berreraikuntza
Gerraosteko aldiari Berreraikuntza esaten zaio. Ekonomia oparotasuneko garaia izan zen. Munduko lehen potentzia industrial bihurtu ziren.
Gerraren ondoren, esklabotza ezeztatu zuten. Hegoaldeak biztanleria beltzaren aldeko legeak kendu zituen.
Bizitza politikoa bi alderdiren antolatzen zen: errepublikanoak eta demokratak. Gaur egun, berdin jarraitzen du.
Askatasunaren Estatua, Frédéric Auguste Bartholdi eskultorearen lan bat da.
3. LIBERALISMOA ETA AUTORITARISMOA EUROPAN
Europako estatuetako egoera aniztasun handikoa zen. Britainia Handian eta Frantzian demokraziarako lehen urratsak ematen zituzten, beste estatu batzuek politika-sistema autoritarioei eusten zieten.
3.1 Liberalismoa sendotzea Britainia Handian eta Frantzian
Britainia Handian eta Frantzian demokraziak egin zuen aurrera: gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zuten, erlijio eta adierazpen askatasuna garatu ziren, eta alderdi politiko modernoak sortu zituzten.
Gizon guztiei boto-eskubidea emateak aldaketa garrantzitsuak eragin zituen, alderdi sozialistak parlamentuan izaten hasi ziren, alderdiek politika-estrategia modernoak garatzeari ekin zioten.
Bi arrazoi:
- Emakumeek ez zituzten eskubide asko, gizonen mende zeuden. Emakumeen egoera hobetzeko borroka egiten zuten elkarteak agertu ziren. Elkarte horiei mugimendu sufragista esaten zaie, sufragioa baitzen haien eskaera nagusia.
- Boteretsuenek nonahi hauteskunde-azpikoak egiten zituzten, hauteskunde-emaitzak kontrolatu ahal izateko.
Demokraziak aurrera egin, gizarte-egoera ahuleko taldeak babesteko neurriak ezarri ziren. Estatu sozialaren oinarriak jarri zituzten. Lan gabezia-sorospenak eta erretiro-pentsioak sortu ziren.
3.2 Politika-sistema autoritarioei eustea
Beste herrialde batzuetan liberalismoak gutxi egin zuen aurrera.
- Errusian, tsarrak absolutismo eusten zion, 1861. Urtera arte, joputza izan zen. Nobleziak, Eliza ortodoxoak eta armadako ofizialek karguak monopolizatzen zituzten. Ekonomia oraindik nekazaritzan oinarritzen zen, eta industrializazioa oso mugatua zen.
- Alemanian, sortutako sistema ez zen guztiz liberala. Sufragio unibertsalaren bidez Parlamentu bat (Reichstag) sortu zen. Gizarte politika aurreratua garatu zuten.
- Austria-Hungariako Inperioan, enperadoreak botere osoa kontrolatzen zuen, Eliza katolikoaren, aristokraziaren eta armadaren laguntzaz.
Inperioa liberalismorantz irekitzen hasi zen, eta sufragio unibertsala onartu zuten.
4. EUROPAKO INPERIALISMOAREN JATORRIAK:
Europako potentziak Asiako, Afrikako eta Ozeaniako lurraldeak konkistatzen hasi ziren.
4.1 Zer da Inperialismoa?
Inperialismo terminoaren bidez adierazten da. Konkistatzen duen herrialdea metropolia da, eta konkistatutako lurraldeak, koloniak.
Ez zen fenomeno berria, ere inperio handiak izan ziren. Espainia eta Portugal izan ziren inperio garrantzitsuenak.
Inperialistak beste protagonista batzuk izan zituen: Britainia Handia eta Frantzia izan ziren potentzia kolonial garrantzitsuenak, eta Europaz kanpoko batzuek ere inperioak sortu zituzten. Espainiak Iberoamerikako eta Ozeano Bareko koloniak galdu zituen.
XIX. Mendeko hedapena azkarra izan zen: 1800. Urtean munduko lurraldeen % 35 Europaren eta Estatu Batuen menpe zeuden. 1914. Urtean portzentaje hori % 84koa zen. Europa munduaren jabe zela esan daiteke. Nagusitasun militarra zela-eta, konkista azkar egin zituzten.
4.2 Potentzia handiek hainbat motatako arrazoiak izan zituzten hedatzeko
A- Ekonomia-faktoreak
- Industria iraultzaren ondorioz, ekoizpena handitu zen, eta koloniak aduana-zergarik gabeko merkatu bihurtu ziren.
- Kapitalak inbertitzeko eremuak ziren. Herri-lanak eraikiz eta maileguz emanez inbertitzen zituzten kapitalak.
- Baliabide natural ugariko lurraldeak kolonizatzen zituzten, industrietarako lehengai merkeak baitzituzten.
B- Politika-faktoreak
- Itsasoko eta lehorreko ibilbide garrantzitsuak kontrolatzeko, potentziek zenbait toki estrategiko konkistatu zituzten. Britainia Handiarentzat funtsezkoa zen Egipto menderatzea, Indiarako ibilbideak kontrolatzeko.
- Lurralde-hedapenak munduko herrialde baten prestigioa handitzeko balio zuen.
- Hedapenak herritarren nazio-harrotasuna indartzeko balio zuen.
C- Demografia-faktoreak
- Mendebaldeko herrialdeetan biztanleria asko hazi zen, ondorioz milioika europarrek kolonietara emigratu zuten.
- Gobernu askok migrazio-lekualdatze horiek bultzatzen eta kontrolatzen zituzten, metropolietan langabezia eta ezinegona arintzeko.
D- Ideologia-faktoreak
- Ideologia arrazistek indar handia zuten. Beste herrialdeak menperatzeko.
- Mendebaldekoaren egitekoa beste herriak zibilizatzea zela, kristautasunera bihurtzeko.
- Jakin-min zientifikoak konkistak egitera bultzatu zituen.
- Geografia-elkarteak sortu zituzten; planeta osoan espedizio zientifikoak egiten hasi ziren.
Emigratzaileek, esploratzaileek eta misiolariek transmititu zutela, Eurozentrismoa indartzen.
5. INPERIO KOLONIAL HANDIAK
1870etik 1914ra inperio kolonial handiak eratu ziren. Britainiar inperioa zen handiena, eta Frantziako inperioa. Borrokak eta haserrealdiak eragin zituen.
5.1 Konkista prozesua
Ingalaterrak India konkistatu zuen, eta Frantzia Aljeria konkistatzen hasi zen.
1870etik aurrera , prozesua bizkortu egin zen. Potentziek kontinente osoak banatu zituzten, Berlingo Konferentzian, Afrika Europako estatu nagusien eskutan geratu zen.
XX. Mendearen hasieran, hedapen inperialista bukatu zen. Afrikan, bi estatu independente: Etiopia eta Liberia.
Latinoamerikan gauza bitxia gertatu zen. Espainiarekiko eta Portugalekiko independentzia politikoa lortu zuen.
5.2 Inperio handiak
- Britainiar inperioa izan zen handiena: Viktoria I.Aren erregealdian izan zen inperioaren goieneko aldia. Puntu estrategikoak izan zituen menpean (Gibraltar, Suez edo Hong Kong). India zen kolonia garrantzitsuena.
- Frantziako inperioa izan zen bigarren potentzia garrantzitsuena: Afrikaren iparraldeko lurrak okupatu zituen eta, Asian Indotxinakoak.
- Beste herrialde batzuek inperio txikiagoak zituzten. Adibidez, Belgikako Inperioak; Alemaniako inperioa, eta Italiako inperioak. Errusiaren kasua berezia izan zen: Siberia okupatu zuen eta mugak hegoalderantz hedatu zituen, Indiarekin muga egiteraino.
- Inperio batzuk ez ziren Europakoak. AEBek Espainia garaitu eta gero, Filipinak eta Puerto Rico okupatu, eta Kuba kontrolatu zuten. Japoniak Korea eta Formosa anexionatu, eta Mantxurian protekturatua ezarri zuen.
5.3 Inperialismoen arteko talka
Europako potentzien arteko tentsioak areagotu egin ziren, eta haien arteko bakea kolokan zegoen. Adibidez, Britainiar Inperioaren eta Frantziakoaren proiektuek talka egin zuten.
Potentzia batzuek ez zeuden pozik. Alemaniak uste zuen bere inperioa eta herrialdearen garrantzia ez zetozela bat. Beste lurralde batzuk kontrolatu ahal izatea eskatzen zuen etengabe; Maroko, Frantziak eta Espainiak administratzen zutena.
6. KOLONIETAKO ADMINISTRAZIOA ETA BIZIMODUA
Inperialismoaren ondorioak gogorrak izan ziren. Mendebaldarrek ekonomia administratzeko eta ustiatzeko beste modu batzuk sortu zituzten, eta modu horiek zeharo aldatu zuten.
6.1 Kolonietako administrazioa
Europako estatuek hiru motatako agindupeko lurrak ezarri zituzten:
- Koloniak subiranotasunaren menpean zeuden, eta hark administratzen zituen. Adibidez, Kongo Belgikarra.
- Protektoratuetan, kanpo-politika eta herrialdeko aberastasunen ustiaketa kontrolatzen zuten. Egipto Britainia Handiaren protektoratua izan zen, eta Maroko, Espainiarena eta Frantziarena.
- Kontzesioak herrialde independenteen lurrak ziren, Txina ez zuten konkistatu, baina portu batzuk eman zizkien kolonizatzaileei. Hong Kong britainiarrena zen eta Kanton portugaldarrena.
Europako administrazioa ezartzeak ondorio garrantzitsuak izan zituen. Kolonizatzaileek administrazio modernoaren oinarriak ezarri zituzten, lurraldeak mugatzean, ez zituzten haintzat hartu biztanleria autoktonoaren desberdintasun tribalak, linguistikoak eta erlijiosoak. Ondorioz, deskolonizazioan gatazka handiak izan ziren.