Primo de Riveraren estatu kolpea eta diktadura (Direktorio militarra)

HistoriaActualizado el 8,16 KB

Resumen

Testuak 1923ko Miguel Primo de Riveraren estatu kolpea azaltzen du, Direktorio militarraren sorrera eta Errestaurazioaren erregimenaren amaiera. Halaber, diktadurak barne arazoei eta Marokoko Gerrari nola heldu zien laburbiltzen du. Ikasleak diktaduraren helburu nagusiak eta ondorio batzuk ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Miguel Primo de Riverak "Alberria salbatzeko" manifestu bat argitaratu zuen Direktorio militarra proposatuz.
  • Alfontso XIII.ak Primo de Rivera Ministro Kontseiluko presidente izendatu zuen.
  • Direktorio militarra militarrez osatutako gobernua izan zen, Primo de Rivera buru zela.
  • Gerra egoera deklaratu zuen 1876ko konstituzioa etenez, eta Errestaurazioaren erregimena amaitu zen.
  • Barne arazoei dagokienez, sindikatuetako indarkeria eten zuen eta tokiko agintari guztiak kendu zituen.
  • Marokoko Gerra Alhucemasko lehorreratzeari esker amaitu zen, Frantziaren lankidetzarekin; Abd el Krimek bere burua frantziarren esku utzi zuen.

Ponte a prueba

2.PRIMO DE RIVERAREN DIKTADURA:
2.1 Estatu kolpea eta Direktorio militarra:
Kataluniako kapitain nagusi Miguel Primo

Riverak manifestu bat eman zuen argitara, zeinetan proposatu baitzuen Direktorio militarra
eratzea "Alberria salbatzeko" eta "politikaren profesionaletatik askatzeko". Alfontso XIll.Ari
egokia iruditu zitzaion eta Ministro Kontseiluko presidente izendatu zuen.

Direktorio militarra osatu zen horrela, militar soilez osatutako Gobernua, Primo de Rivera
zen haren buru.
1876ko konstituzioa etetean deklaratu zuen gerra egoera. Horrelaxe amaitu

zen Errestaurazioaren erregimena, eta ezarri, Primo de Riveraren diktadura. Itxuraz,
erregenerazionismoaren ildoko helburuak planteatzen zituen, Errestaurazioko "politika
zaharren" deuseztatzea proposatzen baitzuen.

Horrela lortu zuten sektore politiko askok Estatu kolpea begi onez hartzea, eta PSOEk eta
UGTk berak ere gaitz erditzat hartzea.

-Barne arazoak: Sindikatuetako pistoladunen eta ugazaba elkarteen zerbitzukoen
indarkeria eten zuen. Atentatuak eta ekintza biolentoak denbora gutxian desagertu
ziren. Jauntxokeriari dagokionez, agintetik kendu zituen tokiko agintari guztiak, eta
Udal Estatutuak eta probintzia Estatutuak landu ziren. Somatenak, talde militarrak,
zabaldu zituen Espainia osoan.

-Marokoko Gerraren amaiera: Alhucemasko badiako lehorreratzeari esker, gerra
amaiarazi zuen eta beharrezkoa izan zuen Frantziaren lankidetza. Abd el Krimek
Frantziako agintarien esku utzi zuen bere burua.




Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz eta nola iritsi zen Primo de Rivera agintera?

Miguel Primo de Riverak Direktorio militarra proposatzen zuen manifestu bat argitaratu zuen, eta Alfontso XIII.ak Ministro Kontseiluko presidente izendatu zuen. Horrela, estatu kolpearen bidez, Errestaurazioaren erregimena amaitu zen.

Zein izan ziren Primo de Riveraren diktaduraren barne neurri nagusiak?

Sindikatuetako pistoladunen indarkeria eten zuen eta tokiko agintari guztiak agintetik kendu zituen. Udal eta probintzia Estatutuak landu zituen, eta Somatena zabaldu zuen Espainia osoan.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein izan zen Primo de Riveraren manifestuaren helburu adierazia?
2. Nork izendatu zuen Primo de Rivera Ministro Kontseiluko presidente?
3. Zein konstituzio etetea ekarri zuen gerra egoera deklaratzeak?
4. Zer neurri hartu zuen Primo de Riverak tokiko agintariekin?
5. Zein izan zen Marokoko Gerra amaitzeko funtsezko urratsa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.