Euskal Autonomia Estatutua: lehen urratsak (1931-1933)
Resumen
Dokumentuak 1931tik 1933ra bitarteko euskal autonomiaren aldeko prozesua azaltzen du: Eusko Ikaskuntzaren, Lizarrako eta Batzar Kudeatzaileen proiektuak, eta horien ondorioz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak onartutako estatutua. Ikasleak prozesuaren urratsak eta alderdien jarrerak ulertuko dituzte.
Puntos clave
- 1931ko Konstituzioak hizkuntza, kultura eta historia bereziak zituzten lurraldeen autonomia aukera ematen zuen.
- Eusko Ikaskuntzaren proiektuak Euskal Estatu federala proposatzen zuen, elebitasuna eta kontzertu ekonomikoa barne.
- Lizarrako proiektua nazionalista-konfesionala zen eta foruak berrezartzea aldarrikatzen zuen.
- Batzar Kudeatzaileek Konstituzioak aurreikusitako prozedura errespetatzen zuen proiektu berria prestatu zuten.
- 1933ko abuztuaren 6an Gasteizko bilkuran Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak estatutua onartu zuten.
- Estatutua azaroaren 5eko erreferendumean herritarrek berretsi zuten.
Aurrekariak
1876an Cánovas del Castillok foruak ezabatu zituenetik, euskal lurraldeak etengabe ari ziren autogobernua berreskuratzeko ahaleginean, baina Espainiako Gobernuak ez zien euskaldunen eskaerei erantzun egokirik eman. 1931ko Konstituzioak hizkuntza, kultura eta historia berezia zuten lurraldeen autonomiarako bidea irekitzen zuen. Geroztik, Kataluniaren eredua jarraituz, Euskal Herriak Konstituzioaren arabera autonomia estatutua lortzeko urratsak eman zituen. Prozesuan, Euskal Herriak Kataluniak baino zailtasun askoz gehiago izan zituen.
Euskal Herriko Indar Politikoak
Euskal Herrian, 1931ko hauteskundeetan, eskuineko alderdiek eta Eusko Alderdi Jeltzaleak irabazi zuten. Baina hirietan eta herri nagusietan errepublikarrak, sozialistak eta Eusko Abertzale Ekintzak izan ziren bozkatuenak. Errepublikako buruzagiekin harremanei dagokienez, Euskal Herriko gehiengoak ez zituen Errepublikaren antiklerikalismoa eta berrikuntzak begi onez ikusten.
Lehen Autonomia Proiektuak
Errepublika aldarrikatu zutenetik, Jose Antonio Agirre Getxoko alkatearen buruzagitzapean, zinegotzi nazionalistek autonomiaren aldeko mugimenduari ekin zioten. Euskal Herriko udaletxeek Autonomia Estatutuaren proiektuaren ardura Eusko Ikaskuntzaren esku utzi zuten.
Eusko Ikaskuntzaren Proiektua
Proiektuen abiapuntua izan zen. Ez zen konstituzionala. Hona hemen ezaugarri nagusiak:
Errepublika federalaren barnean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroak Euskal Estatua osatzen zuten.
Autonomiaren ahalmen-esparrua oso zabala zen.
Barneko egitura konfederala zen. Autonomia maila oso handia zen, eta lurralde bakoitzak ordezkari kopuru berbera zuen.
Elebitasuna ezartzen zuen irakaskuntzan eta administrazioan.
Kontzertu ekonomikoak iraungo zuen finantza-sistema ezartzen zuen.
Euskaldunen seme-alabek urtebeteko erresidentzia behar zuten eskubide politikoen jabe izateko (Espainian, bi urte).
Bitariko batzordea eratzea proposatzen zen, Espainiako eta Euskal Herriko administrazioen artean suertaturiko liskarretan erabakitzeko.
Beste bi proiektu nagusi bereizi ziren:
Karlistek eta EAJk Eusko Ikaskuntzaren proiektua Elizaren interesen arabera moldatu zuten.
Ezkerreko errepublikarrek eta EAE-ANVk Eusko Ikaskuntzaren autonomia proiektua aldeztu zuten.
Lizarrako Proiektua
Aurreko proiektuaren ondorengo nazionalista-konfesionala izan zen. Hona hemen ezaugarri garrantzitsuenak:
Foruak berrezartzearen aldeko aipamena egiten zen.
Immigranteen eskubide politikoak mugatzen zituen.
Espainiarekiko harremanetan egitura konfederala ezartzen zuen.
Euskal Herriari Vatikanoarekin konkordatua sinatzeko ahalmena ematen zion.
Batzarrak hauteskunde-sistema tradizionalaz aukeratu behar ziren (emakumeak ez, eta jabedunak bakarrik).
Eusko Jaurlaritzak indar gutxi zuen, eta Diputazioak izugarri indartzen zituen.
Batzar Kudeatzaileen Proiektua
Espainiako Kongresuak eta Gobernuak Lizarrako proiektua baztertu zuten, eta Batzar Kudeatzaileei Euskal Herrirako Autonomia Estatutu proiektu berria idazteko ardura eman zien. Batzar Kudeatzaileak Diputazioen ordezkariek osatzen zutenez, eta erakunde horretan ezkerreko alderdiak nagusi zirenez, oso bestelako proiektua prestatu zuten. Proiektu haren ezaugarri nabarmena zen Konstituzioak aurreikusitako prozedura errespetatzen zuela.
Batzarrek bi testu prestatu zituzten, ikus ditzagun:
1932ko ekainaren 19an Iruñean eginiko bilkuran, Batzar Kudeatzaileek Estatutu berriaren proiektua aurkeztu zuten udaletxeetako ordezkariek bozka zezaten.
Baina Nafarroako udalen gehiengoak (karlistak) aurkako botoa eman ondoren, testu berria prestatu zuten Nafarroari egindako aipamenak kenduta.
1933ko abuztuaren 6an Gasteizko bilkuran, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalek estatutua onartu zuten, eta azaroaren 5ean ospatutako erreferendumean herritarrek berretsi zuten.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein lurraldeek onartu zuten Euskal Autonomia Estatutua 1933an?
Gasteizko bilkuran, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalek onartu zuten estatutua 1933ko abuztuaren 6an. Nafarroako udalen gehiengoak aurka bozkatu zuen.
Zergatik baztertu zuten Lizarrako proiektua?
Espainiako Kongresuak eta Gobernuak baztertu zuten. Ondoren Batzar Kudeatzaileei proiektu berria idazteko ardura eman zitzaien.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.