Porterren 5 Indarrak eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,09 KB

Porterren Lehia Indarrak

Enpresek beren negozio-ingurunean dauden lehia-indarrak aztertzeko egiten duten kanpo-azterketa garrantzitsua da.

1. Lehiakide berrien mehatxuak

Ba al dago lehiakide berriak sartzeko mehatxurik? Kontuan izan behar da sartzeko eta irteteko hesiak baldin badaude, lehiakide berria sartzeko mehatxua txikiagoa dela.

2. Ordezko produktuen mehatxuak

Enpresek, antzeko produktuak ekoizten dituzten enpresekin ez ezik, beste sektore batzuetako enpresekin ere lehian jarduten dute. Mehatxu hori murriztu daiteke:

  • Bezeroek produktuak ordezteko zailtasunak izatea.
  • Produktuaren desberdintze-maila altua izatea.

3. Bezeroen negoziazio-ahalmena

Bezeroek indarra egiteko eta salerosketa-eragiketen baldintzak jartzeko duten ahalmena da (adibidez, subkontratazioaren bidez).

4. Hornitzaileen negoziazio-ahalmena

Hornitzaileek salerosketa-eragiketako ezaugarriak ezartzeko edo erabakitzeko duten ahalmena da.

5. Lehiakideen norgehiagoka-maila

Lehia handiko edo lehiakide askoko merkatua izateak eragina du negozioaren arrakastan eta etorkizunerako espektatibetan. Merkatuaren barne-norgehiagokaren maila faktore hauen araberakoa da:

  • Lehiakideen egitura: Norgehiagoka biziagoa izango da lehiakideak asko eta txikiak badira.
  • Kostu finko altuak: Kostuak altuak badira, lehiakideek oldarkorrago jarduten dute elkarren kontra, prezioen bidez.

Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK)

Egiteko moduak:

  • Enpresaren barruko jokabide-kodea ezarriz.
  • Langileek familia-bizitza bateragarri egin ahal izateko neurriak hartuz.
  • Langileei prestakuntza emanez, ingurumen-alderdiei buruz.

Balantze Soziala

Enpresak gizartea aintzat hartuta egindako jarduerak modu eskematizatuan jasotzen dituen dokumentua da.

Etika Negozioetan

Etika zer den definitzea subjektiboa izan daiteke, enpresa eta filosofia mota ugari daudelako. Hala ere, oro har, zuzentasun moralean oinarritutako jarduteko arau batzuk onartzen dira.