Errezesioa eta Politika Makroekonomikoak: Fiskala eta Moneta
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,24 KB
Hortaz, esan bezala, errezesioan gaude, epe motzeko oreka makroekonomikoa epe luzekoarena baino ezkerrerago dagoelarik. Horrek BPG maila jaitsarazten du eta, honen eraginez, produkzioa jaisten denez, desenplegu-maila igo egiten da. Egoera honetan, bi politika ezberdin erabil daitezke enplegu osorantz bideratzeko eta oreka makroekonomiko hori lortzeko, epe laburrean noski. Bi politika horiek politika fiskala eta moneta-politika dira.
Politika fiskala
Esan bezala, epe motzera erabili daitezkeen bi politiketako bat fiskala da, eta honi dagozkion neurriak estatuak hartuko ditu. Kasu honetan, politika fiskal espantsiboa erabili behar da, AD kurba eskuinerantz lerratzeko. Horretarako hartu beharreko neurriak honako hauek dira:
- Gastu publikoa handitzea.
- Transferentziak handitzea.
- Zergak txikitzea, inbertsioa eta kontsumoa igo daitezen.
Moneta-politika
Moneta-politikari eta honen neurriei dagokienez, aldiz, Banku Zentralari dagozkio. Kasu honetan, moneta-politika espantsiboa aplikatu beharko da, AD kurba eskuinerantz lerratzeko, moneta-eskaintza handituz. Hau bi modutan egin daiteke:
- Lehenik eta behin, kutxa-koefiziente legala (rr) txikituz, eta honek erreserba legalak txikitzera behartzen ditu banku txikiak.
- Bestalde, moneta-oinarria handitu dezake, zor publikoko tituluak erosiz, banku txikiei emandako maileguak handituz edo ekonomian moneta gehiago sartuz.
Baina neurri hauekin gauza gehiago izan behar dira kontuan. Izan ere, interes-tasa jaitsi egiten da eta, hasieran esan dugun bezala, kontuan hartuz ekonomia irekian gaudela, kanpoko interes-tasa erakargarriagoa izango da, € monetaren eskaria txikituz eta eskaintza handituz. Honen ondorioa truke-tasaren beherakada da, esportazioak handituz eta inportazioak txikitzen direlarik. Honek eskari agregatuaren kurban eragin handiagoa izango du eta gehiago lerratuko da oraindik ere eskuinera. Honekin ondorioztatzen duguna da moneta-politika bat aplikatzeak eragin handiagoa izango duela ekonomia ireki batean, itxi batean baino.