Politika Ekonomikoak: Epe Laburra eta Luzera
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,24 KB
Epe Laburreko Politika Ekonomikoak
- Zerga Politika: Hazkunde ekonomikoa, enplegua eta prezioak egonkortzeko eta defizita kontrolatzeko, Estatuak gastu edo zergan gainean hartutako neurriak.
- Moneta Politika: Europako Banku Zentralak interes-tasa eta zirkulazioan dagoen dirua erabakitzen du. Honekin enplegua eta ekonomia handitzen du, prezioa egonkortzeko asmoz.
- Kanpo Politika: Inportazioak eta esportazioak.
- Errenta Politika: Prezioen eta soldaten politika.
- Prezioak kontrolatzeko (egonkortasuna eta inflazioa).
- Soldatak kontrolatzeko (funtzesko soldata kontrolatu eta enpresen gehieneko edo gutxieneko soldatari buruz informatu).
Epe Luzeko Politika Ekonomikoak
Ekoizpenaren, enpleguaren eta prezioen bilakaera sustatzeko baldintzak sortzea. Egiturazko neurriak epe luzekoak dira. Hiru neurri:
- Ekonomia sektore batzuk modernizatzea.
- Funtzionamendu aldaketa (pentsioetan, lan merkatuan eta finantzetan).
- Merkatua liberalizatzea: monopolio publikotik oligopolio pribatura.
Sektore Publikoaren Egitura
Administrazio Publikoak:
- Administrazio zentrala: Estatua erakunde autonomoak administratzen ditu (Euskadi Espainiaren barruan).
- Toki administrazioak: Autonomia bakoitzean dagoena.
Gizarte Segurantza: Langileek ordaintzen dute kotizazioekin. Gizartearen beharrei aurre egiteko dirua da (Zumarragako Osakidetza adibidez).
Enpresa Publikoak: Sektore publikoak enpresa publikoak sortzen ditu. Helburua herrialdearen ekonomia sektoreak kontrolatzea eta zonalde batzuetako garapena sustatzea.
Europako Administrazioak: Garrantzi handiagoa dute. Europako erakundeek sortzen dituzte eta Espainian eta Europako lurraldean dute eragina.
Administrazioaren Deszentralizazioa
Herrialde zentralizatua: Herrialde batean botere gehiena (Frantzia, Madril).
Herrialde deszentralizatua: Herrialdeetan boterea banatuta dago (Alemania).
Aurrekontu Publikoak
Sektore publikoak sarrerak eta gastuak adierazten ditu aurrekontu publikoan. Zenbat gastatu daitekeen, aurreikusitako sarrerak... Gorteek onartu behar ditu.
Sarrera gehiago eta gastu gutxiago = superabita.
Sarrera gutxiago eta gastu gehiago = defizita.
Zor Publikoa: Defizitaren ondorioz, estatuak ordaindu behar duen kantitatea da. Urtero defizita izateak arazoak sortzen ditu (zorra eta interesak handituz).
Gastu Publikoak
Sektore publikoak egindako gastuen multzoa.
- Zertarako? Funtzionala.
- Nola? Ekonomikoa.
- Nork? Organikoa.
Diru-Sarrera Publikoak
Baliabideetatik lortzen du dirua.
Fiskalak:
- Gizarte kotizazioak: Gizarte segurtasunari egindako ordainketak.
- Tributuak:
- Zergak: Sektore publikoak eskaintzen dituen ondasun eta zerbitzuen truke ordaintzen dira, errenta eta aberastasuna birbanatu berdintasun maila areagotzeko, edo osasunerako edo gizarterako kaltegarriak diren kontsumoak murrizteko.