Altxortegia ratioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,97 KB
RATIOAK
1.- E/LA KAUDIMEN RATIOAK:
EPE LABURREKO KAUDIMEN-RATIOA=LIKIDEZIA RATIOA =Aktibo korrontea / Pasibo korrontea * 100
Maniobra-funtsarenratioa ere esaten zaio.
Ratio honek aztertzen du zer erraztasun duen enpresak epe laburreko betebeharrei aurre egiteko, aktibo korronteak ematen duen likidezia erabilita. Ratioaren balio optimoak 1,5 eta 1,8 artean (1,5 < r < 1,8) egon behar du.
DIRUZAINTZA-RATIOA = ACID TEST RATIOA= Altxoretgi ratioa= Bihurgarria + Erabilgarria / Pasibo korrontea*
100
Ratio honek aztertzen du zenbat likidezia duen enpresak epe laburrean. Likidezia nahikoa izateko, ratioaren balioak >1 izan beharko du.
ERABILGARRITASUN-RATIOA= Erabilgarria / Pasibo korrontea * 100
Ratio honek adierazten digu epe laburreko zenbat zor likidatu dezakegun baliabide likidoekin. Ratioaren balio optimoa oso erlatiboa da, enpresa motaren edo sektore motaren araberakoa da eta. Hainbat ekonomialarik 0,3 eta 0,4 artean (0,3 < r < 0,4) kokatzen dute balio optimoa, honako arrazoi hauengatik:
2.- E/LU KAUDIMEN RATIOAK:
BERME-RATIOA = Guztizko aktiboa / (Pasibo ez-korrontea + Pasibo korrontea) * 100
Guztizko kaudimen-ratioa edo epe luzeko kaudimen-ratioa ere esaten zaio. Ratio honek neurtzen du zorrak kobratzeko zenbaterainoko bermea duten hartzekodunek.
Ratioaren balio optimoa 1,7 eta 2 artean dago (1,7 < r <2).
3.-FINANTZA EGITURAZKO RATIOAK:
AUTONOMIA-RATIOA = Ondare garbia / Pasibo ez-korrontea + Pasibo korrontea * 100
Ratio honek neurtzen du zenbaterainokoa den enpresak kanpoko baliabideekiko duen menpekotasuna. Ratioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta finantza-autonomia handiagoa izango du enpresak, eta, ondorioz, menpekotasun txikia izango du kanpoko baliabideekiko.
Balio optimoa ez dago oso definituta, baina balia 0.8-1.5 da.
IBILGETU-RATIOA = Aktibo ez-korrontea / Ondare garbia + Pasibo ez-korrontea * 100
Ratio honek neurtzen du zenbat kapital iraunkor aplikatu den aktibo ez-korrontean; hau da, epe luzeko zenbat inbertsio finantzatzen ditugun baliabide propioekin eta epe luzeko baliabide ekonomikoekin.
Ratio honek 1 baino txikiagoa izan beharko du (r < 1), maniobra-funtsa positiboa dela ondorioztatzen delako horrela.
4.-ZORPETZE RATIOA:
ZORPETZE-RATIOA = Pasibo ez-korrontea + Pasibo korrontea / Ondare garbia * 100
Kanpo-finantzazioaren ratioa ere deitzen da. Ratio hau erabiltzen da kanpoko finantzazioak norberaren baliabideekiko zer proportzio duen adierazteko. Beraz, neurtzen du zer zorpetze-maila duen enpresak.
Ratioa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta finantza-egoera hobea izango du enpresak, inbertsio gehienak baliabide propioekin ateratzen dituelako aurrera.
Ratioaren balio optimoa, normalean 0,5-1 bitartekoa izatea gomendatzen da.