Zelula Biologiaren Gida: Teoria, Organuluak eta Zatiketa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,92 KB
Teoria Zelularra
- Izaki bizidun guztiak zelulabakarrak edo zelulanitzak dira, zelula batez edo gehiagoz osatuta.
- Zelulak bizirik irauteko beharrezkoak diren prozesu guztiak egin ditzake (elikatu, ingurumenarekin erlazionatu eta ugaldu).
- Zelula bat ugalketa egitean, hau da, zatitzean, zelula ama desagertzen da.
- Zelula bakoitzak bere funtzionamendurako eta ondorengoei eman beharreko informazio genetiko guztia gordetzen du.
Eukariotoen Organuluak
Organulu Komunak
- Mitokondrioak: Arnasketa zelularra burutzen dute. Elikagaiak erretzen dituzte (O₂ + materia organikoa), horrela energia lortuz.
- Erribosomak: Zelularen proteinak osatzen dituzte.
- Golgi aparatua: Substantziak bildu, zaku batetik bestera pasatu eta besikulen bidez zelularen leku guztietara banatzen ditu.
- Erretikulu endoplasmatikoa: Mintzarekin loturiko erribosomen bidez proteinak sortzen ditu.
- Lisozomak: Zelula digestioa egiten dute, substantziak zati txikiagotan deskonposatuz.
Organulu Espezifikoak
- Bakuoloak: Bere likidoak presioa egiten du zelularen barruan, eta horrek zelulari zurruntasuna ematen dio.
- Kloroplastoak: Fotosintesia burutzen dute.
- Zentrioloak: Ugalketan kromosoma bereizketa zuzentzen dute.
- Flageloak: Zelula mugitzen laguntzen dute.
- Zelula horma: Zelula babestu eta zurruntasuna ematen dio.
Nukleoaren Osagaiak
- Kanpo mintza eta barne mintza: Bi mintzez osatuta dago.
- Nukleo poroak: Honen bidez nukleoak eta zitoplasmak substantziak trukatzen dituzte.
- Nukleoplasma: Nukleoaren ADNa hemen errepikatzen da.
- Nukleoloa: Erribosomak eratzen ditu.
- Kromatina: Kromosoma izeneko egitura lodiagoak eratzen ditu.
Zelula Zikloa: Interfasea eta Zatiketa
Interfasea
- Etaparik luzeena da.
- Zelula hazten da eta organulu kopurua handitzen da.
- Nukleoan dagoen kromatina errepikatzen da (baita zentrioloak ere).
Zatiketa Fasea (Mitosia eta Zitozinesia)
Nukleoaren Zatiketa (Mitosia)
- ADNa bikoiztu eta bi zelula alaben artean banatzen da.
- Kromatina zuntza kondentsatu eta biribilkatu egiten da kromosomak sortzeko.
Zitoplasmaren Zatiketa (Zitozinesia)
- Zitoplasma zatitu eta bi zelula alaba eratzen dira.
- Zelula amak zituen kromosoma kopuru eta informazio genetiko berdina dute.
Zitozinesiaren Xehetasunak
Animalia Zeluletan
- Estugune bat sortzen da ekuatorean.
- Eraztun proteikoa gero eta laburragoa egiten da, zelula mintza elkartu arte estutuz.
Landare Zeluletan
- Fragmoplastoa sortzen da.
- Egiturak eratzen dira, Golgiren aparatuak eratzen dituen besikula berezien bidez.
Kariotipoa eta Kromosomak
Kariotipoa espezie baten kromosoma multzoa da.
Kromosoma Multzoa
- Organismo haploideak (n): Kromosomak banaka daude (adibidez, n=13). Ezaugarri bakoitzeko informazio bakarra dute.
- Organismo diploideak (2n): Kromosomak bikoteka taldekatzen dira (adibidez, 2n=46). Bikote bakoitzeko kromosomak homologoak dira.
Kromosoma Motak
- Autosomak: Sexu bietan berdinak dira.
- Heterokromosomak (sexu-kromosomak): Sexuaren arabera desberdinak diren kromosomak dira.
Kromatida eta Kromosoma
Kromatida: Kromosoma osatzen duten ADNa-ren bi kopia berdinak dira.
Kromosoma: Zelularen zatiketa gertatzean, nukleoko kromatina kopiatu eta biribilkatzen da, kromosomak eratuz.