Platonen Filosofiaren Oinarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,3 KB

Justizia

  • Simonides: "Justizia bakoitzari berea ematean datza." (Ikuspuntu pragmatikoa, erabilgarria: justua da lagunari laguntzea eta etsaia kaltetzea).
  • Trasimako: Justiziaren kontzeptua politikaren eremura eraman zuen: justizia indartsuenaren eskubidea da (Nietzsche). Gobernuari komeni zaiona da postura.
  • Sokrates: Oso ondo, baina berez zer da justizia? Definizio unibertsala bilatu zuen. Existitzen den guztia autoerrealizatzeko joera du (zaldiak zaldiak izateko, begiak ikusteko). Existitzen den guztiak arete (bikaintasuna) dauka. Beraz, justizia arete horren garapena da. Gizakiari dagokionez, justua da arimaren arete garatzea; hau da, gizakiaren arima behar bezala garatzen denean, orduan da justua. Justizia, beraz, ona da arimarentzat, eta injustizia txarra arimarentzat.
  • Polis (Hiria): Justizia benetako harmonia da. Alde batetik, poliseko klaseen arteko oreka edo harmonia, eta bestetik, arimaren zatien arteko oreka. Beraz, justizia edo zuzentasuna bilatzen da gobernariaren jakindurian, zaintzaileen sendotasunean eta ekoizleen neurritasunean.

Marraren Diagrama eta Ezagutza Mailak

Platonek bi ezagutza-maila bereizi zituen:

  1. Iritzia (Doxa): Ezjakintasunaren eta benetako ezagutzaren artean dago. Iritziaren ikergaiak mundu sentigarriaren izaki naturalak dira.
  2. Zientzia (Episteme): Benetako ezagutza, gizakiari jakituria ematen diona. Zientziaren ikergaiak mundu adigarriaren errealitate matematikoak eta Ideiak dira.

Objektu motak eta Gogo-ahalmenak

Objektu mota bakoitzari Platonek gogo-ahalmen jakin bat egotzi zion:

  • Errealitate naturalen irudiei: Hipotesia.
  • Izaki naturalei: Sinesmena. Hortik sorturiko jakintza Fisika da.
  • Errealitate matematikoei: Dianoia edo ezagutza diskurtsiboa. Hortik sorturiko jakintza Matematika da.
  • Ideiei: Noesis edo ezagutza intuitiboa. Hortik sorturiko jakintza Dialektika da.

Dialektika Platonen hezkuntza-sistemaren azken jakintza da.

Dialektika

Dialektikak bi pauso nagusi ditu:

  1. Lehenengo pausoan: Mundu sentigarriaren izaki naturalen aniztasunetik mundu adigarriaren Ideiaren batasunera igotzen da arima.
  2. Bigarren pausoan: Arimak Ideiaren espezieak bereizten ditu.

Erreminiszentzia (Anamnesis)

Nola ezagutzen du giza arimak? Platonen arabera, mundu sentigarrian erori aurretik, arima Ideien munduan bizi izan zen. Horren arabera, gizakiaren ezagutza-prozesua arimaren oroitzapen-prozesua besterik ez da.

Izaki naturalekin topo egiten duenean, gure arima aurretik ezagututako Ideiak gogoratzen hasten da. Arimaren aurre-existentziak, beraz, Ideiei buruzko ezagutza bermatzen du.

Ideien izaera

Ideiak ez dira, inolaz ere, gogo-kontzeptuak, berezko errealitateak baizik. Haien arteko erlazioa hierarkikoa da, hau da, kategorien arabera sailkatuta daude.

Demiurgoa

Demiurgoa unibertsoaren arkitekto bezala ageri da, baina ez munduaren sortzailea. Hasieran zegoen materiarik indeterminatua (Chora) hartu eta forma eman zion.