Filo 2. ebaluaketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,36 KB

BERPIZKUNDEA, HUMANISMOA ETA ZIENTZIA IRAULTZA
Berpizkunde aroa XV. eta XVI. mendeetan kokatzen da. Italian hasi eta hezi zen Berpizkundea, Erdi Aroko pentsamoldearen aurkako mugimendu gisa (Venezia, Florentzia, Napoli…). Erdi Aroko instituzioei (Eliza, feudalak) aurre eginez, gizakiaren aldeko aldarrikapena egin zen. Horretarako, Greziako eta Erromako paganismoan arakatu zuten. Filosofiari dagokionez, Berpizkundean Erdia Aroaren eta filosofia modernoaren arteko zubi lana egin zen. Batetik, inprentaren sorrerak Platon, Aristoteles… bezalako filosofoen lanak ezagunago bihurtu zituen, ideia berriak zabalduz. Bigarrenik, lurralde berrien aurkikuntzak eragina izan zuen, kultura berriak aurkitu zirelako. Bestalde, zientzia iraultza eman zen./ HUMANISMOA/ Eredu teozentrikotik antropozentrikora pasatzen da, eta Berpizkundeak Jainkoaren ordez gizakia jartzen du oinarritzat. Gizakiari, bizitzako arlo guztietako jakin-mina pizten zaio, eta lurra ikertzen eta ezagutzen dute. Gainera, Aristoteles, Platon… eredu bilakatu ziren filosofian (Nikolas Cusakoa)./ METODO ZIENTIFIKOAREN ETORRERA/ Zientziaren eta metodo zientifikoaren etorrera XVI. eta XVII. mendeetan gauzatu zen, lau zientzialarien esku: Koperniko, Kepler, Galileo eta Newton. Kopernikok teoria heliozentrikoa argitaratu zuen (Elizaren aurka zihoan). Keplerrek lege matematikoen bidez azaldu zuen planeten mugimendua, eta garrantzia eman zien bilaketei.Galileorekin, fisika, fisika-matematika bihurtu zen, eta natura mekanismo bat. Newtonek metodo zientifikoa eredu bihurtu zuen. Honekin, baieztatu zen arrazoimena eta gizakiaren handitasuna gauzak ulertzeko. Beraz, behatutako gertakariak bilakatuko dira teoria baten indarraren epaile. Azkenik, zientziak ez du bilatzen naturaren jokabidearen kausa, baizik eta deskribatzen du naturak nola jokatzen duen./ RAZIONALISMO ETA ENPIRISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK/ Razionalismoak eta enpirismoak ezagutzaren gaineko gatazka filosofikoa izan zuten. Beraz, sailkapen ofizialaren arabera, garai hartako filosofo bakoitza edo razionalistatzat edo enpiristatzat hartzen zen./Sailkapen ofiziala Kant-ek proposatutakoa da. Kanten arabera, razionalistek eta enpiristek “egiaren” alderdi bat baino ez dute ezagutzen, eta Kant-ek bien “egia” partzialak elkartu zituen, “egia” borobila osatuz./Razionalistak arrazoiak dituen sortzetiko kontzeptuak eta “egiak” hartzen ditu ezagutzaren oinarritzat. Esperientziatik abiatu gabe eta indukzioz baliatu gabeko egia orokorrik badela diote (jatorrizko egiak). Gainera, hauek eman diezagukete errealitateari buruzko informazioa. Razionalistentzat matematika da ezagutzaren eredua, esperientziatik independenteak diren kontzeptuak baitaude ezagutza matematikoaren oinarrian. “Mundua dudagarria eta subjektua duda-ezina da”./Enpiristek jatorrizko egiak ukatzen dituzte eta zentzumenen bidez (esperientzia) jasotzen duguna dute ezagutzatzat. Esperientzia honetatik eta behaketatik harantzago ez dago joaterik. Badira proposizio ziurretara helarazten dituzten arrazonamenduak, baina hauek ideien arteko harremanak bakarrik enuntziatzen dituzte. Informazioa nahi bada, esperientziara jo behar da, baina honek ematen duen ezagutza partikularra da./Baina hala ere, razionalistek badakite behaketaren garrantziaz, eta enpiristek badakite teoriak ez direla eraikitzen esperientzietatik./ KANT: DATU BIOGRAFIKOAK ETA TESTUINGURU HISTORIKOA/ Immanuel Kant 1724an jaio zen Prusiako Königsberg hiriburuan. Bere familia erdi-mailako burgesiakoa zenez gero, lehen ikaskuntzak luteranismoaren adar pietistaren espirituaren barruan burutu zituen. Bere irakurketa eta inspirazioen artean, garrantzitsuenak hauek izan ziren: Newtonen fisika, garaiko filosofo razionalista (Leibniz) eta enpiristak (Hume), eta baita filosofiako ilustratuak (Rousseau)./ 1740 eta 1746 artean, Logika eta Metafisika ikasi zituen Königsbergeko unibertsitatean. Hala ere, 1770 arte ez zuen Metafisika eta Logikari buruzko katedraren bidez lanposturik lortu./ Kantek Königsbergeko unibertsitatean irakatsi zuen 40 urtetan, Logika, Metafisika, Geografia, Matematika, Natur zientziak… Ilustrazioko Jakintzen bildumak bultzaturik, hasi filosofiatik eta zientzia moraleraino iritsi ziren bere interesak. Gainera, Frantziako Iraultzaren eta Estatu Batuen independentziaren alde agertu zen./ Gainera, Kanten bizitzan zehar, oso garrantzitsua izan zen Ilustrazioa XVIII. mendeetan eman zena. Kant ilustrazioaren alde agertu zen, arrazoiaren erabilera autonomoaren alde. Korronte hau Britainia Handian hasi zen arren, Alemaniara ere heldu zen, eta Prusiako Federiko II.a Handiak bultzatutako mugimendua izan zen Kant, gainera XVIII. mendeko pentsalari nagusia da Humerekin batera: filosofia, kritika bezala. /ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK/ ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRIAK/ XVIII. mendeari argien mendea esaten zaio. Mende honetan, arrazoiak eta zientziak gizakia argitzen dutela sinesten hasten da. Arrazoiaren laguntzaz, filosofo ilustratuek Erdi Arotik datorren iluntasuna desegin nahi dute (argia ematea): aurreiritziak, eztabaidaezinezko dogmak… suntsitzearen esperantzan daude. Gizakia, dagokion lekuan kokatzea erabaki nahi dute, hau da, eredu teozentrikotik antropozentrikora igaroz. /Argia egia, ezagutza, arrazoi, orden eta ontasunaren sinbolotzat har daiteke. Iluntasuna, berriz, ignorantziaren, nahaskeriaren eta kaosaren sinboloak dira. Ilustrazioak, autoritateari, dogmei… espiritu kritiko arrazionalista kontrajarri zion. Zientzia berriarekiko konfiantza izan zuten ilustratuek, arrazoi autonomoa defendatu zuten eta gizakiaren aurrerapena defendatu. /ILUSTRAZIOAREN BILAKAERA /Ilustrazioak Britainia Handian du hasiera, XVII eta XVIII. mendeetan. Enpirismoa nagusi zen, baita Newtonek sortutako zientziaren eredua. Zientzian duen esperientziaren garrantzia pentsamendu arloan enpirismo ingelesean gauzatu zen. /Frantzian, Entziklopedismoa eta Teoria Soziopolitikoak izan ziren pentsalarien interes nagusiak (Voltaire, Rousseau…). Alemanian, ilustrazioa Prusiako Federiko II.a Handiak bultzatu zuen. Baina ilustratu alemanak ez dira frantsesak bezain erradikalak. Kant, Humerekin batera, Filosofia Garaikidearen aita: filosofia, kritika bezala. Euskal Herrian, Espiritu Zientifikoak eta ikasketetan jarritako atentzioak zuen garrantzia, eta irakaskuntza indartu eta berritu zuten. /ILUSTRAZIOAREN IDEIAK /Ilustrazioak tradizioak utzitako kontzeptu eta balore guztiak kritikatzen ditu. Arlo eta eremu guztiak kolokan jartzen dira ( erlijioa, besteak beste). Hainbat mendetan, erlijioak gizakiei koherentzia eman bazien ere, erlijioaren papera filosofiari dagokio orain. Honek ikuskera modernista eraiki behar du. Aurrerakuntzaren ideiak eta aurrerapen zientifikoak mundu ikuskera baikorra mean zuen, gizakiaren perfekziorantz zeramana. Honekin, zibilizazio terminoa sartzen da (herri aurreratuena). Baina herri guztiak eraman behar dira ilustraziora (kolonialismoa justifikatu). Natura kontzeptua indarberritu zen: Natura izango da arrazoiaren erreferentzia berria. Beraz, arrazoi autonomoa, autoritateen gidaritza errefuxatuz, gizakiaren gida bihurtuko da. Ilustratuentzat, askatasunak arrazoi autonomoaren erabilpena bermatzen du. /KANT ETA ILUSTRAZIOA: SAPHERE AUDE/ Ilustrazioa, gizateria erruzko adingabetasunetik irtetea da; tutoretza eta inposaketa arrotzetatik askaturiko arrazoimen autonomoa erabiltzean datza. Horregatik, “ausart zaitez pentsatzen” edo “saphere aude” da gizadiaren hain zati handi bat adingabe bizitza osoan, eta horregatik beste batzuentzat erraza da tutore bilakatzea. Ordaindu ahal dudanez gero, ez dut pentsatu beharrik./ Baina tutoreek, adin nagusitasunerako urratsa, neketsua eta arriskutsua dela diote, eta beraz ez irteteko. Baina arrisku hau ez da larria, huts egitez lortzen direlako helburuak. Beraz, zaila izaten da gizabanakoak berezko bihurtu zaion adingabetasun horretatik burua ateratzea. Hura maitatzera ere irits daiteke. Printzipio eta formulak (tutoreek inposatutakoak) adingabetasun iraunkorrerako grilleteak besterik ez dira. Eta inor arrazoia erabiltzera saiatuko balitz, ez luke ezer lortuko, ez dagoelako horretara ohituta. Horregatik dira hain gutxi arrazoia erabiliz adingabetasunetik irten eta tinko dabilenak. /Baina litekeena da norbaitek (publikoa) bere burua ilustratzea, askatasuna uzten bazaio. Beti aurkituko baitira pentsalari autonomo batzuk, baita tutore izandakoen artean ere, adingabetasunetik askatu eta gero, gizaki guztiek bere kabuz pentsatzeko duten eskubidea hedatuko dituztenak. Tutore batzuk ilustratzen direnean, kontuan eduki behar dute beraien publikoak ez direla gai hain erraz ilustratzeko, eta hau pixkanaka egin behar da. Beraz, iraultza ez da bidea, berehalako aldako dakarrelako./ KANT ETA ILUSTRAZIOA: ARRAZOIMENAREN ERABILERA PUBLIKOA ETA PRIBATUA/ Ilustraziorako, askatasuna behar da, nork bere adimenaz oso-osorik erabilera publikoa egitekoa (autonomoa), hau da, guztietan kaltegabeena. Hala ere, askatasunaren murriztapena dugu nonbait apaiza, ofiziala… Federiko II.ak ilustrazioa bultzatzen du: nahi adina arrazoitu, baina obeditu. Arrazoimenaren erabilera publikoak askea izan behar duen arren, erabilera pribatu murrizturik gera daiteke, baina honek ez du ilustrazioa gelarazten. Erabilera publikoa, norbaitek, aditu bezala (askatasunarekin), publiko guztiaren aurrean egiten duena da. Erabilera pribatua, postu edo kargu jakin batean betetzen da. Gainera, guztien intereseko jarduera asko daudenez, adostasun edo akordio bat beharrezkoa da eta gobernuak ordena mantendu behar du, akordio hauek suntsi ez daitezen. Kasu honetan, pertsona batek karguan dagoenean, ezin du arrazoitu, obeditu baizik. Hala ere, publiko bezala, geroago, arrazoitu edo kritika dezake hobetzeko asmoz (arrazoi publikoa). Adibidez, apaiza karguan dagoenean, zerbitzatzen duen elizaren sinesbidearen arabera irakatsi behar du, baldintza hauek onartu zituelako. Aditu bezala, ostera, askatasun osoa du, asmo oneko bere ideiak, edo erlijio eta elizaren hobekuntzazko proposamenak publikoari ezagutarazteko. Kargudun maisuak elizartean egiten duena arrazoimena idazkien bidez publikoari zuzentzen zaionean, mugagabeko askatasunaz gozatzen du arrazoimenaz baliatu eta bere izenean hitz egiteko. /RAZIONALISMOA ETA ENPIRISMOA KANT-ENGAN/ Kant-en obra filosofikoan hiru korronte hauek bateratzen dira, razionalismoa, enpirismoa eta Ilustrazioa. Kant-en kritizismoaren saiakera razionalismoaren eta enpirismoaren mugak gainditzeko ahalegina izango da. Kant-en arabera, razionalistek eta enpiristek “egiaren” edo benetako ezagutzaren alderdi bat baino ez dute ezagutzen. Hau da, ezagutza lortu nahi bada, razionalismoaren eta enpirismoaren egi partzialak elkartu behar dira. Horregatik, Kant-en filosofiak, giza arrazoimenaren azterketa sakona egiteko premia aurkitzen du, bereziki. Arrazoi teorikoa eta praktikoa bereizi zituen, lehenengoan arrazoiaren alde ezagutzailera zuzenduta (erabilpen zientifiko eta metafisikoa), eta bigarrena, askatasunak parte hartzen duen ekintzetara bideratuta (Historia, Gizartea, Erlijioa, Morala…). Beraz, Kant-ek arrazoiaren inguruko kritika egiterako orduan, Razionalismo eta Enpirismoaren teoriak erabiltzen ditu. Beraz, Kant-entzat, ezagutza arrazoi teorikoaren bidez lortzen da. Eta berarentzat, arazoa arrazoia eta esperientzia lortzea da, hau da, razionalismoa eta enpirismoa lotzea. Batetik, arrazoia mugagabea dela dioen arrazionalismo dogmatikotik askatu behar da, eta bestetik, gero eta indar gehiago hartzen ari den enpirismo inozotik sortzen den eszeptizismoa gainditu behar da. Laburbilduz, Kant-entzat ezagutza zientifikoak honako sintesi aktiboa izan behar du: subjektua eta objektua egotea (Razionalismo + Enpirismo). Subjektuak aktiboa izan behar du, eta bere egitura formalak izango dira ezagutza zientifikoaren beharrezkotasuna (espazio/denbora+kategoria) = Razionalismoa. Objektuak, berriz, esperientziatik datu sentikorrak ematen ditu, eta subjektua baldintzatzen da= Enpirismoa. /KANT-EN KRITIZISMOA: ZER EZAGUT DEZAKET? ZER EGIN BEHAR DUT?/ Kant-en obra filosofikoan hiru korronte hauek bateratzen dira: razionalismoa, enpirismoa eta Ilustrazioa. Kant-en kritizismoa razionalismoaren eta enpirismoaren mugak gainditzeko ahalegina izango da. Ilustrazioaren proiektua bereganatu eta arrazoiaren autonomia ezartzen du, eta Kant-entzat, arrazoia da gizakiaren gida bakarra. Beraz, ilustrazioan, kanpoko tutoreek zapalduta dauden gizakiek ausartu egin behar dute beren kabuz pentsatzen, arrazoia askatasun osoz erabiltzen./ Kant-en kritizismoak giza ahalmenen azterketa sakona egiteko premia aldarrikatzen du, giza arrazoiarena bereziki. Arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa bereizi zituen: lehenengoa arrazoiaren alde ezagutzailera zuzenduta (ezagutza zientifiko eta metafisikoa), eta bigarrena askatasunak parte hartzen duen ekintza eta gertaeretara bideratuta (Moral, Gizarte eta Historia). Arrazoi teorikoak “zer ezagut dezaket?2 galdera erantzuten du, eta arrazoi praktikoak, “zer egin behar dut?” edo “zer itxaron dezaket?”. /ARRAZOI TEORIKOAREN KRITIKA /Kant-entzat, Enpirismoaren eta Arrazionalismoaren teorien arteko antagonismoak agertzen du arrazoiaren kritika egiteko premia. Beraz, ezagutzaren arazoa hau da: ezagutzaren balio unibertsala eta beharrezkoa ezartzean, esperientziari bere protagonismoa kendu gabe, arrazoia eta esperientzia elkar lotzea. Hau da, arrazoia mugagabeko askatasuna dela dioen arrazionalismo dogmatikotik askatzea, eta gero eta indar gehiago hartzen ari zen zientziaren enpirismotik sortzen den esziptizismoa gainditzea aldi berean. /Beraz, Kant-entzat, ezagutza zientifikoak, subjektuak emanaren eta objektua ipiniaren arteko sintesia bete behar du. Ezaguzta subjektu aktiboaren ekintza da, eta honek datu sentigarriak antolatu, ordenatu eta subjektuaren a priorizko formetara moldatzen ditu (espazio, denbora eta kategoriak). Egitura formal hauek dira ezagutza zientifikoari unibertsaltasuna ematen diotenak. Orduan, guk gauzak garen moduan ikusten ditugu, eta objektua eraikitzen dugu, a priorizko formak (espazio/denbora) eta kategoriak ezartzen dizkion neurrian (baldintzatuak). Beraz, objektua subjektuari moldatzen zaio (iraultza kopernikarra). Subjektuaren baldintzan bakarrik sartzen diren objektuak ezagut ditzaket-> metodo transzendentala. Azkenik, metafisikak ez du zientzia maila lortu, ezagutzaren elementu enpirikoa falta zaiolako-> esperientzian dagoen objektua, datu sentikorrak ematen dituena.

Entradas relacionadas: