Platonen Filosofia eta Mendebaldeko Pentsamenduaren Bilakaera
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,79 KB
Platonen Agintaritza Motak eta Justizia
Platonen justizia kontzeptua ez da berdintasunean oinarritzen. Sistema onena aristokrazia zen, poliseko onenak agintean egonik. Balio pertsonala azaldu nahian, timokrazia ezarriko da, gerrazalea izango dena. Jabego pribatua zabaltzean oligarkia ezarriko da; aberastea bihurtuko da agintarien helburu nagusia eta herri xehea geroz eta pobreago geratuko da. Oligarkiaren kontra irauliko da demokrazia ezarriz, eta berdintasuna zabalduko da. Liderren arteko konpetentzian garaile bat irtengo da tirania ezarriz.
Platonen Lanak
Platonen obren garrantzia ez da filosofikoa soilik; balio literario handia ere badu. Ia lan guztiak dialogo moduan idatzi zituen. Sokrates beste solaskide batekin edo batzuekin hizketan aritzen da, eta Platonek oso gutxi jartzen du bere izenean.
Platonen Errealitatearen Konplexutasuna (Ontologia)
Errepublikaren 6. atalean, lerro baten bidez azaltzen du errealitatearen konplexutasuna, bi zatitan banatuta:
- Mundu sentigarria.
- Ideia edo Formen Mundua.
Ezkerreko zatiak irudiak adierazten ditu eta objektu matematikoak; eskubikoak, berriz, gauza berak (ideiak) adierazten ditu.
Ulermena
Ulermena gizakiak esentzietara iristeko tresna edo organoa dugu.
Erdi Aroko Filosofia (V-XV. mendeak)
Monasterioetako Funtzioa
Monasterioetako monjeek liburuak jaso eta ilustratzen zituzten.
XII. Mendea
Jakintza bera ere monasterioetatik hirietara igaro zen, katedralen inguruko eskoletara.
XIII. Mendea: Eskolastika
Eskolastikoaren gairik garrantzitsuena garatu zen.
XIV. Mendea: Krisia
Filosofia eskolastikoa krisian sartu zen. Krisi horren ondorioz, filosofiaren eta teologiaren oreka hautsi egin zen, eta pentsalariek arrazoimenaren eta sinesmenaren arteko adostasuna bilatu zuten.
Arazo Nagusia
Arrazoimenaren eta sinesmenaren arteko erlazioak garapen handia izan zuen.
San Tomas Akinokoa (XIII. mendea)
Eskolastika handian, San Tomas Akinok (1224-1274) arrazoimenak dioena onartzen du, baina teologiak liburu sakratuak (Biblia) ditu abiapuntu.
XIV. Mendeko Banaketa
XIV. mendean filosofiak ezagutza sentigarrira jo behar izan zuen, esperientzia aztertzeko. Filosofia eta teologia banandutako bi mundu bilakatu ziren.
Aro Modernoko Filosofia
René Descartes (1596-1650)
Frantziarra, benetako pentsamendu modernoaren hasiera markatu zuen.
Immanuel Kant eta Etika
Kanten moralaz edo etikaz duen ideia azaltzen du. Kontzientzia moralaren existentzia eztabaidaezina da; eredu ideal batzuen arabera baloratzen ditugu gure ekintzak (ondo-gaizki).
Inperatibo Kategorikoa
Inperatiboak deitzen die hauei. Inperatiboaren formulazioa hau da: "Joka ezazu zure jokabidea gidatzen duen araua, arau unibertsala bihurtzea nahi bazenu bezala."
XIX-XX. Mendetako Filosofia: Susmoaren Filosofoak
Marxek, Nietzscherek eta Freudek (susmoaren filosofoak) eragin handia izan zuten.
Karl Marx (Ekonomilari Pentsalaria)
Historiak giza bizitzaren ekoizpen materialean oinarritzen zela sumatu zuen. Erlijioa herriaren opioa zen.
Sigmund Freud (Psikoanalista)
Moral eta kultura burgesak zentsuratutako libidoa inkontzientean zegoela sumatzen zuen. Bere lana inkontzientziaren hipotesia egitean zetzan.
Friedrich Nietzsche
Ohiko moralean, erlijioan eta filosofian oinarrituriko ziurtasun burges guztiak suntsitzera dator. Bera geroztik nihilismoaz eta arrazoi bitalaz mintzatzen hasten da mendebaldeko filosofian.