Platon, Aristoteles eta Sofistak: Greziako Filosofia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,87 KB

Platon eta Aristoteles: Errealitatearen Ikuspegiak

Aristoteles Estagiran jaio zen K.a. 384. urtean. K.a. 367. urtean Platonen Akademian sartu zen eta 20 urtez bertan osatu zuen bere heziketa. Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute; hori dela eta, biek esaten dute errealitatea adigarria dela.

Hala ere, bi planteamenduak desberdinak dira: Platonek adierazi zuen mundu sentikorra ez dela benetako errealitatea. Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen.

Aristoteles eta Hilemorfismoaren Teoria

Aldaketa azaltzeko, Aristoteles bere teoria hilemorfikoan oinarritu zen. Bere ustez, hiru elementu sartzen dira aldaketa-prozesuan:

  • Orain dena.
  • Aldatzen den gaia.
  • Ez-izate erlatiboa.

Ezagutza eta Arimaren Kontzeptua

Aristotelesen ustez, ezagutza esperientziarekin hasten da eta, ondorioz, esperientzia ezin da baztertu, bertan ezagutza amaitzen ez den arren. Arima bizi-printzipioa da, gorputzari lotuta eta hilkorra. Aristotelesek zalantzan jartzen ditu arimaren hilezkortasuna eta Platonen erreminiszentziaren teoria.

Mitoen Sailkapena eta Egitura

Mitoak hiru atal nagusitan sailka daitezke:

  • Mito kosmogonikoak: munduaren sorrera adierazten dutenak.
  • Lantze, hiltze eta ekoizpenari dagozkienak.
  • Antolakuntza sozialarekin zerikusia dutenak.

Mitoek, orokorrean, honako egitura hau izaten dute:

  • In illo tempore: denbora berezi eta ez-historiko batean gertatzen da.
  • Arketipo edo eredu imitagarri batek eginak dira.
  • Anonimoak dira.
  • Ez dituzte sakratua eta profanoa bereizten.

Sofistak: Erretorika eta Erlatibismoa

Sofisten agerpena Pertsiarren garaipenaren garai berean gertatu zen. Pertsiarren kontrako gerran irabazi ahal izateko, grekoek elkartu behar izan zuten. Garai hartan, Atenasko Demokrazia eta Periklesen gobernua nagusitu ziren.

Sofistak erretorika maisuak ziren. Haien ustez, lege guztiak erlatiboak ziren eta ez ziren naturaz (physis) arduratzen.

Protagoras eta Gorgias: Pentsamendu Sofista

Sofista garrantzitsuena Protagoras izan zen. Haren pentsamenduaren oinarriak hauek dira:

  • Erlatibismo epistemologikoa: ezin da ezer ziurtasunez jakin.
  • Agnostizismoa: ezin da jakin jainkorik dagoen.
  • Erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna: legeak konbentzionalak dira, eta talde bakoitzak bere erabakiak ditu.

Beste sofista garrantzitsu bat Gorgias izan zen. Sofisten garrantzia ezagutza, lege eta ohiturei buruzko lehenbiziko hausnarketan datza.