Platon eta Aristoteles: Pentsamendu Politikoa eta Ontologia

Filosofía y ética7,83 KB

Platon eta Aristotelesen Pentsamendu Politikoa

Aristotelesen Ikuspegia: Gizakia Animalia Politikoa

Aristotelesen ustez, gizakia animalia politikoa da. Bizirik irauteko ezinbestekoa zaio gizartean bizitzea, eta perfekzioa ondo antolatutako gizartean bakarrik lor dezake. Gizakiak familia sortzen du, eta familia horiek elkartzean gizarte politikoa sortzen da.

Platonen Hiri Ideala eta Familiaren Debekua

Platonen iritziz, familia oztopo bat da gizartea antolatzeko. Horregatik, bere hiri idealean, zaindariei eta gobernariei debekatzen die familia bat eratzea. Estatuaren helburua herritarren zoriontasuna eta perfekzio morala lortzea da, lege zuzenak ezarriz eta hezkuntzaz arduratuz.

Hezkuntza eta Bertutea Platonen Teorian

Haien aburuz, zoriontsu izateko, lege zuzenak dituen hiri bat eratu behar da. Hezkuntzak herritarrei morala irakatsi behar die, bi arrazoi nagusirengatik:

  1. Hiri ideal batean herritarrak bertutedunak izan behar dira, hortaz, estatuak bertuteak irakatsi behar dizkie hezkuntzaren bitartez.
  2. Haurrak eta gazteak bertutezko ohituretan hezi behar dira.

Hala ere, Platonen arabera, ez haur guztiak, emakumeak, esklaboak, eskulangileak eta merkatariak ez dute bizitza bertutetsuko aukerarik, lana egin behar dutelako. Hau Platonen iritziaren kontrakoa zen, Platonen ustez emakumeek ikasteko aukera ere bazuten eta batzuk ideiak ulertzera iritsiko ziren gobernari bihurtuz.

Bertutera Bidea: Ezagutza vs. Ekintza

Herritarrak bertutedun bihurtzeko, Platonen iritziz ideiak ulertzean bihurtuko dira. Aristotelesek, ordea, herritarrak bertutedun bihurtzeko ekintza bertutesu asko praktikatu behar dituztela defendatzen du.

Justiziaren Bi Ikuspegiak

  • Platon: Justizia da herritar bakoitzak bere eginkizuna ondo betetzen duenean.
  • Aristoteles: Justiziak legearekin eta merituarekin du harremana; herritar bakoitzak legeak dioenaren arabera bizi beharko du eta merezi duena jasoko du (dirua, gauza baliozkoak).

Platonek jabetza pribatua abolitu nahi zuen gobernari eta zaindarientzat, baina Aristotelesen iritziz hau ezinezkoa zen.

Sokrates eta Sofisten Kontrako Iritziak

Sokratesen Funtsezko Ideiak

Sokrates: Antierlatibismo morala, definizio unibertsalak, maieutika eta intelektualismo morala.

Sofistak jakintsu gisa agertzen ziren atenastarren aurrean, emandako irakaspenengatik dirutzak kobratuz. Honek Sokrates deuseztu zuen.

Sokratesen Kritika Sofistei

Sokratesek sofistak laster gaitzetsi zituen:

  • Sofisten filosofiak ez zuelako egia bilatzen, eztabaidak irabaztea baizik.
  • Demokraziaren degradazioa bizkortzen ari zela.

Sokratesen Metodoa: Elkarrizketa

Sokratesek elkarrizketa asmatu zuen jendearekin egia bilatzeko metodo gisa:

  1. Ironia: Ez-jakintsu bezala galdetzen zuen, besteen erantzunei akatsak aurkitzen zizkien erantzun horiek desegokiak zirela azalduz. Besteek erantzun egokiak asma ez zitzaketenez, besteen arima harrokeriaz biluzik gelditzen zen.
  2. Maieutika: Ez zituen besteengan ezagupenak sartzen. Galdera egokien bidez besteei ezagupenak erditzen laguntzen zien.

Aipatu behar da gehienetan Sokrates ez zela ironia fasetik maieutikara pasatzen.

Intelektualismo Moralaren Defentsa

Sokratesek bere intelektualismo morala defendatu zuen Sofisten erlatibismo moralaren aurka:

  • Justizia, ongia eta bertutea zer diren jakin daitekeela aldarrikatuz.
  • Bestela gizakien arteko komunikazioa ezinezkoa izango litzateke.
  • Zuzenak eta onak izateko kontzeptu hauek definitzea lortu behar dugu.
  • Jakituria duena bertutearen jabea da.

Legeen Konbentzionaltasuna eta Erlatibismo Etikoa

Sofisten Ikuspegia Legeei Buruz

Legeen konbentzionaltasuna: Sofisten ustez legeak eta arau sozialak giza asmakizunak dira, ez naturalak. Legedia gizakien arteko adostasun batean funtsatzen da, eta akordio hori interesean dauka oinarria. Legeak ez dira berez baliozkoak, komenigarriak dira onura bat ematen digutelako. Sofisten iritziz legediak gure alde naturala erreprimitzen du. Ondorioz, sofisten iritziz bidezkoa da herritarrek ahal dutenean legeei ez obeditzea.

Platonen Erantzuna Legeei

Platonen komunitatearen bizikidetzarako arrisku handia ikusi zuen sofisten legeekiko jarreran. Bere ustez gobernari-filosofoak gobernatu behar dute, haiek ideiak ulertu dituztenez lege egokiak erabaki ahal izango dituztelako, eta lege horiei beti obeditu behar zaie, bakoitzaren interesen gainetik komunitatearen onura baitago.

Erlatibismo Etikoa vs. Antierlatibismoa

Erlatibismo etikoa: Sofistek ez dituzte gauzak errealitatean nolakoak diren bilatzen. Gizakiarentzat nolakoak diren da axola zaiena. Haien aburuz, iritzi guztiak dira egiazkoak. Egia beraz ikuspuntuaren araberakoa da. Ondorioz egia unibertsalik ez dago sofisten iritziz, ez dago besteak baino jakintsuagoa den inor.

Honen kontra zegoen Platonen teoria antierlatibista. Hark egia absolutuen existentzia aldarrikatu zuen. Bere ustez ideiak dira filosofoak bilatzen dituen egia absolutuak: aldaezinak, eternoak eta definizio bakarrekoak. Erlatibisten iritziz ideia bakoitza definizio asko izan ditzake.

Hau guztia dela eta, atenastarrei hain arriskutsua iruditu zitzaien erlatibismoa. Izan ere, egia absolutuak ez baleude, pertsona jakintsurik ez legoke, elkarrizketa politikoa ezinezkoa izango litzateke, eta politikan iritziak inposatzeko indarkeria erabiltzearen tentazioa egongo litzateke.

Ontologia: Hilemorfismoa eta Aldaketa

Platonen Dualismoaren Kritika

HILEMORFISMOA: Platonen dualismo ontologikoaren arabera gauzen esentzia aldaezina da, berez ideiak baitira.

Aristotelesen ontologiak dualismoa kritikatu zuen:

  • Mundu bat azaldu ordez bi azaldu behar dira (era zentzugabea).
  • Partaidetzaren kontzeptua irudi poetiko hutsa da.
  • Ideiak estatikoak dira eta unibertsoaren aldaketa ezin da azaldu ideiekin.

Errealitatea: Esentzia eta Substantzia

Platon eta Aristoteles bat zetozen gauzen esentziak direla filosofoarentzat garrantzitsuena.

Platonek errealitatea ideien munduan kokatzen du. Aristotelesek ordea esentziak gauza materialen barnean daudela aldarrikatzen du, errealitate bakarra naturaren izakiak direla esanez, hau da, substantziak.

Substantzia existitzeko besteren beharrik ez duen zerbait da, materiaz eta formaz osatua. Pasatze bikoitz hori da hilemorfismoa.

Aristotelesen Aldaketaren Definizioa

Aristotelesek aldaketa definitu zuen: potentzialitatetik aktora pasatzea (potentzialki izatetik aktoan izatera). Potentzialitatea gaitasuna da eta aktoa gaitasun horren errealizazioa.

  • Materia: Aldaketa jasotzen duen elementua.
  • Forma: Materiari ematen zaion izaera.

Aldaketa Motak eta Lau Kausak

Aldaketa motak:

  • Aldaketa substantzialetan (sorkuntza eta usteldura).
  • Aldaketa akzidentaletan (ezaugarriren bat aldatzen da: kuantitatiboa, kualitatiboa, lekuzkoa).

LAU kausek hartzen dute parte:

  • Barnean: Materia eta Forma.
  • Kanpoan: Eragilea eta Helburuzkoa (Fina).

Descargar

PDF Word HTML