Merkatuak eta Lehia: Kontzeptuak eta Motak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,67 KB

Merkatua eta Lehia: Sarrera

Merkatua eta lehia: Enpresek eta eskatzaileek produktu jakin baten inguruan egiten dituzten salerosketa-jarduera guztiak biltzen dituzte. Trukea errazten dute, eskaintzaren eta eskariaren funtzionamendu askeari esker. Baina batzuetan ez da guztiz askea; horregatik, lehia perfektuko merkatuak eta lehia inperfektuko merkatuak bereizten dira.

Lehia Perfektuko Merkatua

Lehia perfektuko merkatua (ez dute boterea prezioarekiko): Ondasunak eta zerbitzuak borondatez trukatzen dira merkatuak finkatutako prezioan, eta enpresa guztiak berdintasuneko lehian daude.

Lehia Inperfektuko Merkatua

Lehia inperfektuko merkatua (prezioan eragiteko ahalmena): Enpresen kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta ahalmen handiagoa dute prezioan eragiteko.

Lehia Inperfektuko Merkatu Motak

  • Monopolioa: Enpresa bakar batek ekoizten du ondasuna edo zerbitzua, eta ahalmen guztia du prezioan eragiteko eta ekoizteko kantitatea finkatzeko. (Adibidez: Altadis enpresa publikoak tabakoaren banaketa kontrolatzen du Espainian, eta berak finkatzen du prezioa).
  • Oligopolioa: Enpresa gutxi jarduten dira, baina nahiko tamaina dute prezioan eragiteko. (Adibidez: petrolioaren merkatua eta mugikorrena).
  • Lehia monopolista: Produktuek nolabaiteko bereizgarritasuna edukitzen saiatzen dira, bezeroak leialtzeko. (Adibidez: garbigarrien merkatuan, enpresa askok saltzen dute produktu bera, baina bakoitzak ezaugarri bat gehitzen dio besteengandik bereizteko).

Merkatuak Sailkatzeko Irizpideak

  • Kontzentrazio maila: Saltzaileen kopurua da. Kopurua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa da kontzentrazio maila eta prezioan duten eragina.
  • Homogeneotasun maila: Produktuek trukagarriak izan behar dute, hau da, edozein produktu beste batek ordezkatu dezake. (Adibidez: gasolinaren merkatua).
  • Lehiaren intentsitatea: Enpresek merkatuan aritzeko erabiltzen dituzten prezioen gerra. (Adibidez: mugikorren, ADSLren edo Jazztelen lehiak).
  • Gardentasun maila: Saltzaileek eta erosleek produktu jakin baten inguruan prezioari buruz duten informazio kantitatea da.
  • Sartzeko eta irteteko hesiak: Merkatu batean sartzea edo irtetea ez da erraza. Merkatu batean sartzeko edo irteteko izaten diren oztopoei hesi esaten zaie. Merkatu bateko hesiak sartzeko hesiak edo irteteko hesiak izan daitezke:

    Sartzeko Hesiak

    • Kostu abantailak: Enpresa bat merkeago ekoizteko gai bada, bere produktuak merkeago salduko ditu. Ondorioz, enpresa horren lehiakideek nekez irauten badute merkatuan merke saltzeko gai ez direlako, are zailagoa izango da merkatuan irautea enpresa berrientzat. Kostu abantaila bi modutan lor daiteke:
      1. Teknologia hobea erabiliz.
      2. Eskala-ekonomiak lortuz.
    • Produktu desberdintzea: Produktuek kalitatea, diseinua edo funtzioak aldatuz lortzen da. Produktua desberdintzea oso garrantzitsua da merkatu batean sartzeko edo posizionatzeko. Inbertsio handiak egin behar dira publizitatean, eta beharrezkoa da kontsumitzaileak berezitasun horretaz ohartzea, enpresa baten produktuak ohiko bezero edo erabiltzaile bihurtzeko. Prozesu horri leial bihurtzea deritzo.
    • Kapital inbertsioak: Zenbait merkatu motatan sartzeko, oso inbertsio handiak egin behar dira, eta inbertsio horiek ia gainditu ezinezko hesiak dira.

    Irteteko Hesiak

    • Enpresa batek jasan beharko lituzkeen kostuak dira, merkatu jakin batetik irteteari edo inbertitutakoaren zati bat ez berreskuratzeak sortutako galerengatik.

Lehia Perfektuko Merkatuaren Ezaugarriak

  • Sartzeko eta irteteko erraztasunak: Ez daude behartuta merkatu horretan egotera (adibidez, kruzeroak ez dira oinarrizkoak).
  • Enpresa asko: Sartzeko askatasuna dagoenez, ekoizle eta enpresa asko etekinak daudenean sartzen dira merkatuan, baina kuota txikia lortzen dute guztizkoarekiko, oso txikiak direlako.
  • Merkatu homogeneoa: Ekoizle batetik bestera ez dago alderik kalitatean, diseinuan edo produktuen prestazioan.
  • Enpresa prezio-onartzaileak: Enpresa txikiak direnez, haietako bakar batek ere ez du prezioan eragiteko ahalmen handirik.
  • Lehia handia: Produktuen desberdintasunik ez dagoenez, erraza da merkatuan sartu eta merkatu-kuota lortzea; horregatik ere erraza da kuota galtzea. Enpresek prezioan lehiatzen dute eta kostuak murrizten saiatzen dira.