Enpresa Motak eta Sailkapena: Gida Osoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,25 KB
Enpresak hainbat irizpideren arabera sailka daitezke, beren ezaugarriak eta jarduera hobeto ulertzeko. Jarraian, sailkapen nagusiak aurkezten dira:
1. Ekonomia Jardueraren Araberako Sailkapena
Lehen Sektorea
Baliabide naturalak ustiatzen dituzten enpresak dira, hala nola nekazaritzakoak, basoen ustiapenekoak, meategietakoak eta arrantzakoak. Adibidez: nire osabak baratzetxotik jaso eta auzoan saldutako produktuak.
Bigarren Sektorea
Ondasunen eraldaketa eta jarduera industriala burutzen dituzten enpresak. Honen barruan sartzen dira energia ekoizleak, kimikoak, siderometalurgiakoak, eraikuntzakoak, aeronautikakoak, elikadurakoak, ehungintzakoak eta altzarigintzakoak. Adibidez: Galpasoro okindegia, Ford auto enpresa, Irizar konpainia.
Hirugarren Sektorea
Orokorrean ondasun fisikorik ekoizten ez duten eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak dira. Besteak beste, garraioa, administrazioa, ostalaritza, banka eta aseguruak, osasun arloa, irakaskuntza, kultura, saltzaileak eta komunikabideak. Adibidez: irakasle partikularra, STL ikastola, Dbus konpainia, Donostiako ospitalea, Hernaniko musika eskola publikoa.
2. Tamainaren Araberako Sailkapena
Enpresa Txikia
50 langile baino gutxiago dituen enpresa.
Enpresa Ertaina
50 eta 250 langile bitartean dituen enpresa.
Enpresa Handia
250 langile baino gehiago dituen enpresa.
3. Jarduera Eremu Geografikoaren Araberako Sailkapena
Enpresa Lokala
Bere jarduera nagusiki hiri edo herri batean burutzen duena.
Eskualdeko Enpresa
Eskualde bateko zenbait herri edo probintziatan jarduten duena.
Enpresa Nazionala
Herrialde batean jarduten duena.
Nazioarteko Enpresa
Herrialde batean jarduten duena eta ekoizpena atzerrian ere saltzen duena.
Enpresa Multinazionala
Herrialde batean baino gehiagotan ari den enpresa. Lantegiak eta bezeroak estatu ezberdinetan izateaz gain, kapitala ere jatorriko herrialdekoa zein herrialde gehiagokoa izan dezakete.
4. Jabearen Araberako Sailkapena
Enpresa Pribatua
Kapitalaren jabetza pertsona fisiko edo juridikoei dagokie.
Enpresa Publikoa
Kapitalaren jabetza Estatuari edo erakunde publikoei dagokie.
Enpresa Mistoa
Kapitalaren jabetza erakunde publiko eta pribatuen artean banatua dago.
5. Jabe Kopuruaren Araberako Sailkapena
Enpresa Indibiduala
Jabe bakarra du, eta jabetza pertsona fisiko baten esku dago. Jabe hori enpresaren ondare osoaren titularra da, arriskuak bere gain hartzen ditu eta jarduera gidatzen du. Adibidez: denda txikiak, irakasle partikularrak, nire osabak baratzetxotik jaso eta auzoan saldutakoa.
Sozietatea
Pertsona juridikoak dira eta izaera propioa dute. Honenbestez, eskubide eta betebehar propioak dituzten erakundeak dira, jabeengandik bereizita. Adibidez: Galpasoro Okindegia, Hernaniko musika eskola publikoa, STL ikastola, Irizar konpainia, Dbus konpainia, Ford auto enpresa, Donostiako ospitalea.