Pertsiarren manifestua: absolutismoaren defentsa Fernando VII.aren garaian

HistoriaActualizado el 10,89 KB

Resumen

Testu honek 1814an Fernando VII.ari Valentzian aurkeztutako Pertsiarren manifestua aztertzen du, Cadizko Gorteetako 69 diputatu absolutistek idatzia. Dokumentuak Erregimen Zaharraren berrezarpena eskatzen du, Independentzia Gerraren hondamendiak salatzen ditu eta monarkia absolutua goraipatzen du. Ikasleak testuaren egitura, argudio nagusiak eta ideologia ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Manifestua 1814an idatzi zen, Fernando VII. Espainiara itzuli zenean, eta Valentzian eman zioten.
  • Izena Pertsian erregea hil ondoren bost egunez gobernurik gabe egoteko ohitura zaharretik dator.
  • Independentzia Gerraren hondamendiak Espainiako erregearen faltagatik gertatu zirela esaten dute.
  • Monarkia absolutua justifikatzeko, erregearen mugak (foruak eta usadioak) eta herritarren interesen babesa aipatzen dituzte.
  • Eskaera nagusia: Gorte estamentalak deitzea eta Cadizko Gorteen legegintza deuseztatzea.
  • Testuaren ideologia absolutismoaren eta Erregimen Zaharreko gizartearen defentsa da.

Ponte a prueba

Pertsiarren Manifestua

TESTUAREN SAILKAPENA

Aztergai dugun testuan, Pertsiarren agiriaren zenbait puntu agertzen dira.

Testu mota

- Lehen mailako informazio-iturri zuzena da, gertaeraren garaiko testua baita. Egileak testuan adierazten den egoeraren protagonistak izan ziren.

- Testu historiko zirkunstantziala da.

- Edukinaren aldetik testu politikoa da.

Egileak:

Fernando VII.Ari, atzerritik itzuli zenean, Cadizko Gorteetan parte hartu zuten 69 diputatu “morroi”k (absolutistak) aurkeztu zioten testua da.

Hartzailea:

Fernando VII.Ari idatzitako eskutitza izan arren (dokumentu pribatua), egileek publikoki argitaratu zuten, herritar guztiek jakin zezaten (beraz, egitan, publikoa da).

Helburua:

Erabakia hartu behar zuen erregeari Erregimen Zaharraren berrezarpena eskatzea.

Kokapena: tokia

Testua MADRILen argitaratu zen. Fernando VII.Ari VALENTZIAn eman zioten, han bildu zelako Cadizko Gorteetako diputatu absolutistekin.

Kokapena: garaia

Testua Erregimen Zaharraren krisiaren garaian kokatzen da. Zehazki 1814an, Independentzia Gerraren ondoren Fernando VII.A Espainiara itzuli zenean.

AZTERKETA

Lehenengo paragrafoan

Diputatu absolutistek Independentzia Gerraren etapa eta Cadizko gorteen lana Pertsiarren garaiko ohitura zaharrarekin alderatzen dute... Hau da, Pertsian erregea hil ondoren bost egunez gobernurik gabe egoteko ohitura zuten lapurketak, hilketak, desorekak gerta zitezen; ondorioz, herritarrek errege berriari harrera ona egiten zioten, ordena eta oreka ekartzen baitzuen. Hortik dator manifestuaren izena.

- ”Sei urteko gatibotasuna” esaldiarekin Independentzia Gerran

gertatutako hondamendiak salatzen dituzte, Espainiako errege

faltagatik gertatu direla azpimarratzen dute.

- Testuaren egileek aurkezpena egiten dute, Cadizko Gorteetan parte

hartu zuten ordezkariak direla argi uzteko.

Sarrera grazioso horren ondoren demokrazia kritikatu eta Erregimen Zaharreko monarkia absolutoa goratzen dute. Bukatzeko erregeari eskatzen zaio monarkia absolutua ezarri dezan (ideia nagusia)
.

Bigarren paragrafoan absolutismoa goraipatzen dute. Monarkia absolutua justifikatzeko ohiko argumentuak erabiltzen dituzte:

- Monarkia absolutua ez da arbitrarioa. Erregeak bere mugak ditu: foruak –Euskal Herriko foruen kasu- eta usadioak.

- Botere absolutua ezinbestekoa da herritar guztien interesak zaintzeko. Horregatik herritarrek “borondatezko menpekotasun” hori onartu zuten.

- Boterearen jatorria jainkotik dator, interes partikularren artean ordena jar dezan.


Azkenik testuaren IDEIA NAGUSIA dator:

Gorte estamentalak deitzeko eskatzen dute, eta Cadizko lan legegilea deuseztatzea, lege arrotzak baitziren, erregeak ez zituelako onartu.

- “Antzinako Gorteak” estamenduka biltzen ziren gorteak, pribilegiatuen eskubideak errespetatzeko.

- “Gorte berriak” Cadizko Gorteei buruz ari da. Legearen aurkakoak ziren, ez zutelako erregearen onespenik.

Testuaren ideologia

Absolutismoa eta Errregimen Zaharreko gizartea defendatzen du argi eta garbi.


Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz eta non argitaratu zen Pertsiarren manifestua?

Testua 1814an Espainiara itzuli zen Fernando VII.aren garaian idatzi zen eta Madrilen argitaratu zen. Fernando VII.ari Valentzian eman zioten, han bildu zirelako diputatu absolutistak.

Zergatik dute manifestuak izen hori?

Izena Pertsian erregea hil ondoren bost egunez gobernurik gabe egoten ziren ohitura zaharretik dator. Ohitura horretan lapurketak eta desorekak gertatzen ziren, eta errege berriak ordena ekartzen zuen.

Zein da manifestuaren ideia nagusia?

Erregeari monarkia absolutua ezartzeko eskatzen dio, Gorte estamentalak deitu eta Cadizko Gorteen legeak deuseztatuz. Lege horiek arrotzak zirela esaten dute, erregeak onartu ez zituelako.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz idatzi zen Pertsiarren manifestua?
2. Nork idatzi zuen manifestua?
3. Zein da manifestuaren eskaera nagusia?
4. Zergatik deitzen zaio testuari Pertsiarren manifestua?
5. Zein argudio erabiltzen dute monarkia absolutua justifikatzeko?
6. Zer dira 'Antzinako Gorteak' testuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.