Absolutismoa ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,6 KB

Aztergai dugun manifestu hau Cadizko Gorteetan bildutako absolutismo talde batek idatzi zuen 1814an , Independentzia Gerra bukatu eta Fernando VII.Aren erregealdiaren hasiera etortzear zegoen garai horretan. Aipatutako Fernando VII.Ari dago zuzenduta , absolutismoa berrezarri eta momentuan zegoen liberalismoa deuseztatzeko asmoarekin. Jatorriari dagokionean lehen mailakoa da , gertakizuna eman zen garaian bertan idatzita baitago. Forma erreparatuz gero , zirkunstantziala dela esan dezakegu , publiko egin zen eskutitz bat delako. Kokapenarekin bukatzeko , edukia kontutan hartuta , politika gaia jorratzen da idatzian zehar.


Dokumentu honen azterketarekin hasteko , ezinbestekoa dugu hitz batzuen azalpena egitea ondoren ideiak hobeto ulertzeko . Hitzen artean , Gorte Berriak , monarkia absolutua eta konstituzioa ditugu.

  • Gorte berriak:
    Hiru estamentutako ordezkariek osatutako batzarrari deritzo. Kasu honetan ez dira Cadizko Gorteak , berriak baizik.

  • Monarkia absolutua : Erregeak botere osoa daukanean ematen den sistema politikoa

  • Konstituzioa


    Estatu batek bere funtzionamendurako duen legedi gorena da , bertako bizitza politikoa arautzeko egina. Kasu honetan , Cadizko konstituzioari erreferentzia egiten dio.

Azterketarekin jarraituz, aipatu beharra daude testu honetan ageri diren ideia nagusiak. Testuaren hasieran , erregearekiko leialtasun adierazpena agertzen da , bere sei urtetako  presoaldian aipatutako anarkiaren beharrik sumatu ez zela adieraziz. Jarraian, monarkia absolutuaren justifikazioa egiten da, hau konkista edo aukeraketa bidez ezarri eta agintzeko beharrezkoa zela esanez. Azkenik , eskaera bat egiten da. Eskakizun honetan Gorte Berriak sortzea eta beraz Cadizko konstituzioa deuseztatzea eta absolutismoa berrezartzea eskatzen da , liberalismoari uko eginez.


Testuingurua : Independentzia gerra gainetik + Valencaiko ituna + Fernando VII etapak



Entradas relacionadas: