Oinarrizko Ekonomia Kontzeptuak eta Enpresa Zuzenbidea

Economía3,89 KB

Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak

1. BEHARRA: falta dugun zerbait asetzeko nahia da. 2. ONDASUNAK (ukigarriak) edo 3. ZERBITZUAK (ukiezinak) beharrak asetzen dituzten haiek dira. 4. AUKERA-KOSTUA: erabaki bat hartzen den bakoitzean uko egiten zaion horren balioa da. 5. ERABAKI-HARTZAILEA EDO EKONOMA-ERAGILEAK: hiru multzo bereiz ditzakegu: familiak, enpresak eta sektore publikoa.

Ekoizpen Baliabideak eta Sektoreak

6. EKOIZPEN-BALIABIDEAK EDO -FAKTOREAK: ondasunak and zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira:

  • Lurra: jatorrian naturan dutenak dira.
  • Lana: ekoizpen prozesuan parte hartzen duen ordaindutako giza jarduera fisiko nahiz intelektual oro da.
  • Kapital ondasunak: enpresaren titularitatea duten ondasunak dira.

Sektore Ekonomikoak eta Kanpo Faktoreak

Bigarren sektorea: lehengaiak landutako produktu bihurtzen ditu. Faktura energetikoa: inportatutako erregai fosilekiko mendekotasuna da gaur egungo ezaugarri nagusia. Deslokalizazioa: aurrezteko edo beste enpresekiko abantailak lortzeko. Errentak: ekoizpen-baliabide bat denbora-aldi jakin batean erabiltzearen truke ordaintzen den balioa edo prezioa adierazten du.

Enpresen Estrategiak eta Adierazleak

ETE: enpresa txikietarako erabiltzen den akronimoa. Esternalizazioa: beste enpresa batzuei azpikontratatzen dizkieten enpresak. Nazioartekotzea: merkatu proprioanez gain, atzerriko beste merkatu batzuetan ere arritzea esan nahi du. Birlokalizazioa: enpresak berriro bueltan etortzea aurrez utzi zuten herrialde horretara.

Makroekonomia Adierazleak

  • BPG: gizarte batek denbora-tarte jakin batean ekoiztutako ondasunen eta zerbitzuen balioa da.
  • Ekonomia-hazkundea: gizarte batean aldi jakin batean izandako ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenaren balio-handitzea da.
  • Produktibitatea: ekoiztutako ondasunen eta zerbitzuen eta ekoizteko erabilitako baliabideen arteko lotura.
  • Produkzioa: (ekoizpena) neurri absolutu bat da (km, m, €).

Efizientzia eta Kostuak

Efizientzia: teknologia bat da, ekoizpen-kantitate jakin bat lortzeko ahalik eta baliabide gutxien erabiltzen baditu. Ekonomia-efizientzia: efiziente diren teknologien artean, merkeena hautatzea da.

Enpresa Etekina eta Kostuak

  • Enpresa-etekinak (Ee): produktuen salmentarekin lortutako guztizko sarreren (SG) eta ekoiztu ahal izateko beharko diren guztizko kostuen (KG) arteko aldea da. (Ee = SG - KG)
  • Ekoizpen kostua: ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideen diru-balioa da.
  • Kostu finkoak: ekoiztutako kopurua aldatu arren berdin jarraitzen duten kostuak dira.
  • Kostu aldakorrak: ekoiztutako unitateekiko proportzionalak diren kostuak dira.
  • Sarrerak: enpresek beren ondasunen eta zerbitzuen salmentarekin lortzen duten diru-balioa dira.

Merkatua eta Eskaintza

Enpresa: ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena koordinatzen duen erakunde espezializatua da. Merkatua: saltzaileek eta erosleek ondasun edo zerbitzu jakin baten inguruan egiten dituzten salerosketa-jardueren multzoa da. Eskaria: eskatzaileak ondasun edo zerbitzu baten zer kantitate erosteko prest dauden prezioa. Eskaintza: enpresak ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden, prezioa. Errentaren fluxu zirkularra: enpresen eta familien arteko ondasunen eta errenten trukearen bereizgarri den erlazio-multzoa da.

Descargar

PDF Word HTML