Nietzscheren Filosofia: Botere Nahia, Betiereko Itzulera eta Bitalismoa

Filosofía y ética8,32 KB

Botere Nahia

Botere nahia: Nietzscheren ustez, gizakia uneoro bere burua hobetzeko ahaleginean dabil. Metaforaz baliatzen da gizaki berriaren aldartea nolakoa izan den eta nolakoa izan behar duen azaltzeko. Hirugarren fasean, gizakia haurrarekin parekatzen du, sortzaile, jolasean aritua eta adore handiz bizibide berriak asmatzeko gai delako. Askatasuna, bere horretan hartuz gero, bateraezina da Jainkoarekin. Etorkizunak gizatasuna garatzeko aukera berriak eskaintzen ditu.

Zaratustraren hizketaldiek berdintasuna aldarrikatzen dute, Jainkoaren aurrean gizabanakoak berdinak direla dioen doktrina. Zenbat eta kementsuagoa eta indartsuagoa izan botere nahimena, orduan eta handiagoa da desberdintasuna, eta zenbat eta ahulagoa, txikiagoa da desberdintasuna. Botere nahimena ez du gizakiak soilik, beste bizidunek ere badute bizi maila handiagoa eta hobea lortzeko nahia.

Bere ustez, gizakiaren jarduera egingarrien artean, ezagutza boterea lortzeko baliabidea ere bada. Jakin-mina boterearen menpe dago. Era horretan, bizidun batzuk jakintzaren bidez errealitatea menderatu nahi dute. Botere nahia nork bere buruan ustea izatean datza, bizitzaren ahalbidean sinistea, erronka handiei aurre egiteko gai izan behar da. Bere buruarenganako sentimendu ziurra izatea.

Betiereko Itzulera

Betiereko itzulera: Zaratustra, supergizakiaren asmatzailea izateaz gainera, betiereko itzuleraren sortzailea ere bada. Supergizakiak bere horretan onartzen du bizitza, eta honela esaten du: "Maita ezazu eta bizi ezazu bizitza infinituki errepikatzea desiratzeraino".

Nietzscheren itzuleraren teorian, behin eta berriro errepikatzen den errealitatea honako honi kontrajartzen zaio: oraingo honetatik atzerantz, iraganean denbora infinitua bada, gertagarri guztiak noizbait gertatu dira jada. Beraz, aurreratzean gertatuko dena ez da berria izango, iraganean gertatu behar zuelako. Kontraesan da iraganean denbora tarte osoa igarotzea eta geroan denbora tarte osoa berriro igarotzea, denbora bi aldiz igaroko litzatekeelako. Horretan datza Nietzscheren burutazioa. Edozein denbora tartetan gertatzen dena inoiz gertatua izan behar du. Ondorioz, alferrik da supergizakia gauzatzeko ahaleginetan aritzea. Hortaz, supergizakia eta betiereko itzulera kontrako kontzeptuak direla pentsa daiteke.

Supergizakiak itzuleraren teoriara moldatu behar du. Betiereko itzuleraren teoriak Jainkoaren hipotesia ukatzen du, gertakizun berriak errepikapenak direlako, beti helburu batera bideratuta daudela pentsatu beharko litzateke, eta Jainkoak lehentasunezko tokia izango luke historian. Bestetik, betiereko itzuleraren ikuspegitik mundu fisikoa ez dago beste mundura zabalik. Mundua bere baitan duena besterik ez da. Nietzscheren ustez, mundu hau onartu behar da, bizitzaren aukera guztiak mundu honetan bilatu eta burutu behar dira. Erronka honi, bizitzari, adorez eta poz handiz heldu behar dio gizakiak (dionisiakoak).

Bitalismoa

Bitalismoa: Filosofia bitalistaren ustez, funtsezko errealitatea den bizitza, sen, grina eta afektuen multzoa da, eta berez zerizan arrazionalik gabeko zerbait. Nietzscheren arabera, bizitzaren baitan, kontrakoen etengabeko borroka eta elkar lotura ere gertatzen da. Ondorioz, ezin daiteke kategoria arrazionalen bidez ezagutu, eta intuizioa eta irudimena adimena baino baliotsuagoak dira. Bitalismoak metafisikaren kontzeptuen kritika orokorra egiten du, eta arrazionalismoa bera ere zapuzten du, pentsamenduak, kontzeptuetan bildutakoak, errealitatea makurtu edo desitxuratu egiten duelako.

Bizitzaren benetako muina: jaiotza eta heriotza, loraldia eta hondamendia, bizitzaren osagaiak dira eta elkar nahasirik daude biziera guztietan. Sentipen hauek bizitzaren zentzu tragikoaren ikuspuntutik hartuz gero igarriko dira. Bizitzaren osotasunean, gizabanakoa une jakin eta zehatz batean azaleratzen den zatitxo bat da. Bizitzari erreparatzeko jarrera honen bestaldean arrazionalismoa dago, honek adimena eta jarrera logikoa jartzen dituelako gainetik, eta bizitza irrazionala da.

Apollineoa eta Dionisiakoa

Apollineoa eta dionisiakoa: Apolo eta Dionisos bizitza ulertzeko elkarren aurkako bi jarreren jainkoak dira. Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, eta formak eta ideiak erakusten ditu. Dionisos, aldiz, itxuragabearen eta neurrigabearen adierazgarria, sexu-grinaren eta gauaren jainkoa. Baina ezin dira bizi bata bestea gabe. Halaber, Europako filosofia tradizioan joera arrazionalistak dioen bezala, arrazoiak arimak mendean hartu behar ditu, suminezkoa, atseginak eta bestelako irrikak arimaren betebeharretan, sentipenen izaera gutxietsiz. Nietzscheren ustez, horixe leporatzen dio filosofiari. Ondorioz, aipatutako bi joeren arteko oreka berreskuratzeko aldarrikapen sutsua egiten du. Hori dela eta, ez dago ez arimarik, ez arrazoimenik, ezta argirik ere, eta horiek guztiek fikziozkoak dira, baliorik gabekoak.

Nihilismoa

Nihilismoa: Nihilismoa jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Une horretararte indarrean egon diren balioak bertan behera geldituko dira. Kristautasunak goiari eusteko gomendatzen die nahigabean eta itolarrian bizi direnei. Horregatik, mantsoasuna, apaltasuna bizi eredutzat hartzen den heinean, bizitzari eraso egiten zaio. Ondorioz, bizitza den bezalakoa ukatuz, nihilismoaren urratsak ezartzen dira.

Bizitzaren edo gorputzaren nahi eta gogoei uko egitea irtenbiderik gabeko egoera batera garamatza. Historiako gertakizunek halako helbururik ez dutela ikustean, etsipena sortzen da. Ondoren, sumina, eta azkenean, nihilismoaren sentipenak jota, munduak azalpenik ez duela ohartzen da gizakia. Gizakia mundura botata izan den ustea nihilismorantz bultzatzen duen beste alderdi bat da. Horrez gain, metafisikak mundu honen haraindian antzeman zuen benetako mundua ezerezean gelditu denez, aterperik gabe gelditu da gizadia.

Nihilismoa estu lotuta dago botere nahimenarekin, azken hau gutxitzen den moduan nihilismoa areagotu egiten baita. Gizakiak idealismoak bizitzarekiko sortzen duen itxurakeria faltsuan sinesten ez duelarik, baiezkoa eman behar dio bizitzari gogoz eta adore handiz. Nihilismoan harrapatuta dagoen gizadi egoera ezberdinetatik igaroko da: lehenengo, metafisikaren, erlijioaren eta moralaren hondamendiaz ohartuko da, baina balio zaharrei eusteko ahaleginak egiten ditu. Balio eraldaketa ondoren, garailearen morala eta erabaki ahalmena nagusituko dira.

Nietzschek proposatzen duen gizarte berrian, “Jainkoa hil da” aldarrikatzen duenez, gizakia garailea, indartsua eta balioen egilea da. Beraz, askatasun osoa eta indarrean dagoenari muzin egitea dira Nietzscheren proposamenak.

Marx eta Nietzsche

Marx: Nietzsche eta Marx ateoak dira, eta erlijioaren kontrakoak dira biak. Nietzscherentzat, erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada da, eta balio horiek goresten ditu, mezu hau dela izanik: goi mailako gizakiak ez baditu Jainkoaren aginduak betetzen, azken judizioan epaituak eta zigortuak izango dira.

Marxek aurkako bidetik jotzen du; honen ustez, erlijioa klase menperatzaile baten asmakizuna da. Alienazio kontzeptuaren bidez, bere baitatik zerbait galtzen duen gizakiaren egoera adierazten da. Norberaren buruarekiko arrotz bihurtzea. Marxen iritziz, lanarena da alienazio nagusia, eta hortik sortzen dira gainerakoak, sustrai ekonomikoa dutelako. Gizakia bere salgai dago, askatasuna galdu eta giza izatea kendu diotelako. Alienazio ekonomikoak beste alienazio mota batzuk eragiten ditu. Marxismoak aipatzen dituen batzuk honakoak dira: gizarte alienazioa, erlijio alienazioa eta alienazio filosofikoa.

Erlijio Alienazioa

Erlijio alienazioa: Marxen ustez, gizarte klase menperatzaileak erlijioa sortzen du klase menperatua uztarpean edukitzeko. Erlijioaren esanetan, giza zoriontasuna haraindiko munduan dago, eta gizakia mundu honetara sufritzera etorri dela dio, ondoren zerua, hau da, zoriontasuna lortzeko. Erlijioak geldiarazi egiten du langileek burgesen aurka egin dezaketen iraultza, eta Estatu burgesa legitimatzen du. Erlijioak injustiziak justifikatu egiten ditu, eta etsipena eta zuzengabekeria dira alienazio honen ezaugarri nagusiak. Hori dela eta, Marxek dioenez, "erlijioa herriaren opioa da", herria lokartzen duelako.

Descargar

PDF Word HTML