Nerbio-sistema eta sistema endokrinoa: funtzioak eta atalak

BiologíaActualizado el 5,76 KB

Resumen

Dokumentuak nerbio-sistemaren funtzioak eta osagaiak azaltzen ditu: nerbio-sistema periferikoa, zentrala, entzefaloaren atalak eta arku erreflexuak. Gainera, sistema endokrinoa, hormonen motak eta guruin endokrinoen funtzioak deskribatzen ditu. Azkenik, neurotransmisoreak eta nerbioen egitura laburki aipatzen ditu.

Puntos clave

  • Nerbio-sistemak zentzumen-organoen estimuluak jaso, prozesatu eta erantzuna sortzen du.
  • Nerbio-sistema zentrala entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute; nerbio-sistema periferikoak nerbio motoreak eta sentsitiboak dira.
  • Entzefaloaren zerebroak informazioa aztertzen du, zerebeloak orekaren eta koordinazioa kontrolatzen du, eta entzefalo-enborrak arnasketa eta bihotz-taupadak erregulatzen ditu.
  • Arku erreflexuan informazioa bizkarrezur-muinera iristen da eta erantzuna nerbio motoreen bidez bidaltzen da.
  • Hormonak guruin endokrinoek odolera jariatzen dituzte eta beste zelulengan eragin espezifikoa dute.
  • Insulinak odoleko glukosa-maila erregulatzen du, eta adrenalinak larrialdietan gorputza alerta-egoerara prestatzen du.

Ponte a prueba

Nerbio Sistemaren Funtzioak

  • Zentzumen-organoek jasotako estimuluak jaso eta nerbio sentsitiboetatik korronte elektriko (nerbio-bulkada) gisa nerbio-sistema zentralera eraman.
  • Informazioa jaso eta prozesatu, erantzuna prestatuz.
  • Erantzun bat nerbio motoreetatik lokomozio-aparatura eta sistema endokrinora bidali, mugimendu bat eraginez edo substantzia bat jariaraziz.

Nerbio Sistema Periferikoa

Bi nerbio mota daude:

  • Motoreak: Informazioa Nerbio Sistema Zentraletik (NSZ) efektoreetara eramaten dute, erantzuna garraiatuz.
  • Sentsitiboak: Hartzaileetatik datorren informazioa NSZra eramaten dute.

Nerbio Sistema Zentrala (NSZ): bi zati ditu:

  • Entzefaloa: Zerebroa, zerebeloa eta entzefalo-enborra.
  • Bizkarrezur-muina.

Nerbio-sistema zentrala babesteko meningeak eta likido zefalorrakideoa daude.

Entzefaloaren Atalak eta Funtzioak

  • Zerebroa

    Informazioa jaso, aztertu eta erantzun egokia eman.

  • Zerebeloa

    Gorputzaren oreka mantendu eta mugimenduen koordinazioa kontrolatu.

  • Entzefalo-enborra

    Zenbait funtzio erregulatu (adibidez, arnasketa, bihotz-taupadak).

Arku Erreflexuak

  • Nerbio sentsitiboak informazioa hartu eta bizkarrezur-muinera eraman.
  • Bizkarrezur-muinean erantzuna sortu eta nerbio motoreen bidez efektoreari bidali.

GzS6nkl11TCRjXBqnNCeMzjqGP9w6mNqQ_rdYNDIzJUIjhpgGngALMEQf9PUmjbWrO8xuSxBRitWuf7d-zn89L9D5kqBIM9tCHSwHI3xD_3wlT5kpvSQyQNOYT28mvxWJGNoZ0Ze

Neurotransmisoreak

Neurotransmisoreak neuronen arteko espazio sinaptikoan dauden substantzia kimikoak dira. Substantzia hauen oreka galtzen denean, gaixotasun mentalak sor daitezke.

Sistema Endokrinoa

Sistema endokrinoa zirkulazio-sistemara askatzen diren hormonak sintetizatzeaz eta ehun eta organo desberdinen funtzioak koordinatu eta integratzeaz arduratzen da.

Hormonak

Hormonak zelula batek edo zelula-multzo batek odolera jariatzen dituen substantziak dira, eta beste zelula batzuetan eragin fisiologikoa dute.

Eragina jariatutako lekutik hurbil ematen duten hormonak autokrinoak dira; eragina urruti ematen dutenak, aldiz, parakrinoak.

Hormonak guruin endokrinoek jariatzen dituzte. Jariatu ondoren, zirkulazio-sistemaren bidez organismoko ehun guztietara heltzen dira, ehun bakoitzean eragin espezifiko bat burutuz.

Guruin Endokrinoak

c-2M8Ua8euthydgQwlD16miY5NFnDUaMkdeF6Mb4N7U3jV_fhcnayv6OYeS4jiIIS4Y4P6MPsvR2VDngQMtiXvOp3_OEVvdYuJT31AlqEuPbW_GtRlcty9fG962OhUvk83TUBwc7

Guruin EndokrinoaHormonaFuntzioa
PankreaInsulinaOdoleko glukosa-maila erregulatu.
TimoaTimosinaZirkulazio-aparatuan eta immunitate-sisteman parte hartu.
GiltzurrungainekoakAdrenalinaLarrialdietan gorputza alerta-egoerarako prestatu; nerbio-sistema aktibatu.
TiroideaTiroxinaHazkunde-garaian, arnasketa zelularra eta proteinen metabolismoa aktibatu.
BarrabilakAndrogenoakGizonezkoen sexu-ezaugarriak agerrarazi eta sexu-organoen garapena aktibatu.
ObulutegiaEstrogenoakEmakumeen sexu-ezaugarriak agerrarazi eta sexu-organoen garapena aktibatu.
HipofisiaOxitozinaErditzean umetokiaren uzkurdurak estimulatu.
HipofisiaHazkuntza-hormonaPubertaroan gorputzaren garapena eta hazkundea aktibatu.

Nerbioak

Nerbioak bi motatakoak izan daitezke kokapenaren arabera:

  • Kranealak
  • Espinalak

Nerbioak axoi multzoak dira.

Axoiak neuronaren luzapenak dira. Alde batetik neuronaren gorputzarekin lotzen dira, eta bestetik adarretan banatzen dira.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer funtzio du zerebeloak?

Zerebeloak gorputzaren oreka mantendu eta mugimenduen koordinazioa kontrolatzen du.

Zein da autokrinoen eta parakrinoen arteko bereizketa?

Autokrinoak jariatutako lekutik hurbil eragiten dute, eta parakrinoak urrutiago eragiten dute.

Zer hormona jariatzen du pankreak eta zertarako?

Pankreak insulina jariatzen du, odoleko glukosa-maila erregulatzeko.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein nerbio eramaten du informazioa hartzaileetatik NSZra?
2. Zein entzefalo-atalek arnasketa eta bihotz-taupadak erregulatzen ditu?
3. Zein hormonak erregulatzen du odoleko glukosa-maila?
4. Zer hormona jariatzen dute giltzurrungainek larrialdietan?
5. Zein da arku erreflexuaren bidearen ordena zuzena?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.