Nerbio-sistema: Anatomia, Funtzioak eta Atal Nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,01 KB

Nerbio-sistema

Nerbio-sistemaren anatomia eta banaketa:

Nerbio-sistema bi atal nagusitan bana dezakegu:

  • Zentrala (NSZ): Entzefaloa eta bizkar-muina.
  • Periferikoa (NSP): Nerbio-sistema zentraletik sartu eta irteten diren nerbio-zuntzek, nerbio espinalek eta kranialek kontrolatzen dituzte.

Nerbio-sistemaren banaketa fisiologikoa

Bestalde, fisiologikoki beste bi atal nagusitan bana dezakegu:

  • Somatikoa: Nahitazko funtzioak kontrolatzen ditu.
  • Autonomoa (NSB): Nahigabeko funtzioak kontrolatzen ditu.

Nerbio-sistema zentrala (NSZ)

Entzefaloz eta bizkar-muinaz osatuta dago.

Entzefaloa hezurrez osatutako horma batez inguratuta dago, garezurraz. Bizkar-muina, bizkarrezurrak osatzen duen kanal errakideoan kokatzen da. Bi egitura hauek meningeek inguratzen dituzte, eta hauen geruzen artean likido zefalorrakideoa kokatzen da. Nerbio-sistema zentrala ingurune likido batez babestuta dagoela esan genezake.

Entzefaloaren egitura nagusiak

Egitura ezberdinek osatzen dute entzefaloa: Burmuinak, zerebeloak eta entzefaloaren enborrak.

Burmuina

Entzefaloaren atal nagusia da. Garezurraren barnean kokatzen da eta bi egitura nagusi ditu: Telentzefaloa eta Dientzefaloa.

Telentzefaloa bi hemisferio zerebralek eta barruko nukleo entzefalikoek osatzen dute. Hemisferio zerebralak zisura interhemisferikoaren bidez banatuta daude. Bestalde, hemisferio bakoitza lau lobulu nagusitan banatzen da:

  • Frontala
  • Parietala
  • Tenporala
  • Okzipitala

Burmuinaren kortexak (kanpoko geruza) itxura zimurra du. Tolestura hauei ildo deritze, eta ildoen artean zirkunboluzioak kokatzen dira. Ildo hauen artean aipatu behar dira:

  • Ildo zentrala: Lobulu frontalaren atzeko muga eratzen duena eta eremu motorra eremu sentsorialetik banatzen duena.
  • Alboko ildoa: Behean lobulu tenporala duena eta gainean lobulu frontala eta parietala.

Tolestura hauen bidez, burmuineko kortexaren azala handitzen da. Burmuineko kortexa osatzen duten neuronen somak kokatzen dira.

Dientzefaloa

Tarteko garuna dugu (bertan hipotalamoa eta hipofisia agertzen dira).

Entzefaloaren enborra

Hiru atal nagusitan banatzen da (mesentzefaloa, zubia eta erraboila). Nerbio-sistema periferikoaren barruan nerbio kranialak aipatzen dira.

Nerbioa ehun nerbiosozko zati luze bat da, nerbio-zuntzez eta glia-zelulez osaturik dagoena. Nerbio-zuntzak neuronen axoiez eraturik daude. Glia-zelulek neuronak babestu, elikatu eta eusten dituzte. Mielina-zorro batek inguratu eta babestu egiten ditu nerbioak.

Nerbio kranial horiek eratzen dituzten neuronen somak (nukleoak) entzefaloaren enborrean kokatzen dira. Nerbio kranialak entzefaloaren enborretik ateratzen direla esan dezakegu.

Zerebeloa

Enborraren atzealdean eta burmuinaren behealdean kokatzen da. Gorputzaren mugimendu zehatzen kontrolean eta tonu muskularraren erregulazioan parte hartzen duen zentroa dugu.

Bizkar-muina

Bizkarrezurreko kanal bertebralean kokatzen da. Bere luzeran, bi lodiune aurkezten ditu: bata alde zerbikalean eta bestea lunbarrean. Behealdean, bizkar-muina mehetu egiten da. Nerbio-zuntzak, bizkarrezurretik irten baino lehen batu egiten dira, nerbio espinalak osatuz. Garapenean zehar, bizkarrezurra bizkar-muina baino gehiago hazten da.

Bizkar-muinaren zeharkako ebaketa bat egitean, bi alde simetrikok osatzen dutela ikusten da. Erdialdean gai grisa dago, gai zuriaz inguratuta.

  • Gai grisa: Bizkar-muinaren erdiko aldea osatzen du, eta neuronen gorputzez osatuta dago. Bere itxura tximeleta baten hegoak gogorarazten ditu. Zelula ganglionar multipolarrez osatzen da. Zutabe egitura kanalatua dauka, eta zutabe horiei adarrak deitzen zaie.
  • Gai zuria: Bizkar-muinaren kanpoko aldea osatzen du, eta neuronen axoiez osaturik dago. Axoi hauek inguratuz mielinazko zorroa ageri da, eta horri esker kolore zuria du.

Meningeak eta likido zefalorrakideoa

Entzefaloa estalki batzuez inguratuta dago, meningeez. Kanpoaldean kokatzen dena duramaterra da, eta honen barnean araknoidea eta piamaterra agertzen dira. Azken bi meninge hauen artean likido zefalorrakideoa kokatzen da, eta honek moteltze-funtzioa betetzen du.

Nerbio-sistema zentralaren barnean barrunbe batzuk ageri dira. Barrunbe horien barnean likido zefalorrakideoa sortzen da. Bizkar-muinean ere agertzen dira estalki hauek, baita likido zefalorrakideoa ere. Likidoa birxurgatu beharra dago, odolera igaroz. Horretarako, araknoidean birkorkadura araknoideoak agertzen dira; hauek likidoa birxurgatu eta hustubide gisa funtzionatzen dute. Nerbio espinaletan ere hustubide-puntu batzuk agertzen dira, likidoa birxurgatzeko.

Hesi hematoentzefalikoa

Gai toxikoak eta beste zenbait substantzia NSZra sartzea eragozten du. Nerbio-sistemaren zenbait egituratan ez da agertzen, esaterako, hipotalamoan.

Nerbio-sistema periferikoa (NSP)

Sortzen den informazioa gorputz osoan zehar hedatu behar da, eta, bestalde, gorputzak NSZra informazioa bidaltzen du. Horretarako, NSZan kokatzen diren neuronen luzapenak (axoiak, zehazki, nerbioak eratzen) irten eta sartu egingo dira, NSP osatuz.

Nerbio kranialak

Entzefaloaren enborretik irteten diren nerbioei nerbio kranialak deritze.

Nerbio espinalak

31 nerbio espinal bikote daude, eta ornoarteko zuloetatik irteten dira.

Nerbio-sistema begetatiboa (NSB)

Barruko organoen eginkizunak eta funtzioak zuzendu eta gobernatzen ditu, zuntz leuneko muskulaturan, miokardioan eta guruinetan duen eraginagatik. Mekanismo begetatiboak NSZk dituen zentro begetatiboek kontrolatzen dituzte. Zentro hauek hipotalamoan integratzen dira.

NSB periferikoari buruz hitz egiterakoan, bi atal nagusitan banatu beharra dago. Bi atal hauek funtzio eta egitura aldetik guztiz ezberdinak dira:

  • Nerbio-sistema sinpatikoa
  • Nerbio-sistema parasinpatikoa

Funtzioak: Sinpatikoa eta Parasintpatikoa

  • Sinpatikoa: Irisaren dilatazioa eta bihotz-maiztasuna handiagotu.
  • Parasinpatikoa: Irisaren konstrikzioa eta bihotz-maiztasuna txikiagotu.

Nerbio-sistemaren irrigazioa

Entzefalotik eta meningeetatik datorren odola duramaterraren sinuetan jasotzen da. Hauek barneko zain batean batzen dira. Bizkar-muinaren irrigazioa aortatik irteten diren atzeko saihetsarteko arterietatik dator. Arteria hauetatik adar dortsalak irteten dira, eta adar hauetatik adar espinalak, bizkar-muina irrigatzeko.

Bizkar-muinaren zain-itzulera goranzko zain lunbarrean jasotzen da. Zain hau, azigo zainarekin lotu ondoren, goiko kaba zainean bukatzen da.