Ekosistemak: Biotopoa, Biozenosia eta Harremanak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,23 KB

Ekosistemak

Biosfera: Lurrean bizi diren izaki bizidun guztiek eta ingurune fisikoak eratzen duten multzoa da. Beraz, bizia dagoen planetako aldeak hartzen ditu.

Ekosistema: Biosferaren zati bat da, biozenosiaz, biotopoaz eta bien arteko erlazioek osatua. Lehenengo biak elkarren mende daude.

Ekosistema = Biotopoa + Biozenosia + Erlazioak

Biotopoa

Ekosistemaren espazio fisikoa da. Osagai ez-biziduna. Biotopoa = Ingurunea + Ingurumen-faktoreak

Ingurunea

Ekosistema bateko izaki bizidunak bizi diren eta mugitzen diren lekua da. Ingurunearen eta izaki bizidunen artean materia eta energia trukea etengabea da.

Uretako ingurunea

Urez eraturiko ingurunea. Urak, gasak eta hainbat nutriente disolbaturik ditu, organismo urtarrak haietaz baliatzeko. Urak izaki bizidunen gorputzak inguratzen ditu. Eguzkitik hartutako beroa gordetzen du. Aireak baino dentsitate handiagoa du.

Lehorreko ingurunea

Urak estali gabeko lurrazaleko ingurunea da. Kontaktuan dago organismoentzat beharrezkoak diren gasekin. Lurzoruan hainbat nutriente daude. Uraren, klimaren eta altitudearen arabera, ingurune lehortar mota desberdinak bereizten dira. Ur eskasia, tenperaturaren oszilazioak eta urak baino dentsitate txikiagoa ditu ezaugarri nagusi gisa.

Ingurumen-faktoreak (faktore abiotikoak)

Biotopoaren ezaugarri fisikoak eta kimikoak dira. Ezaugarri hauek biotopoa definitu eta biozenosia baldintzatzen dute. Ekosistema batean bizi diren espezie guztiek beren biotopora moldaturik egon behar dute.

  • Argia: Bereziki garrantzitsua organismo fotosintetikoentzako. Adibidez: fitoplanktona ur azalean bakarrik bizi da eta basoko lurrean argi gutxi dago.
  • Ura: Izaki bizidun guztiek behar dute. Izakiek urritasun/ugaritasunera moldatu behar dira. Adibidez: kaktusak.
  • Tenperatura: Gorputzeko tenperaturari aldatu gabe eusteko gai direnak homeotermoak dira. Aldiz, eusteko gai ez direnak, poikilotermoak dira.
  • Gazitasuna: Garrantzitsua uretako ingurunean. Orokorrean espezieak gazitasun baxura moldatuta daude. Batzuk ur gezetan bizi dira, beste batzuk gazietan.
  • pH-a: Organismo bizidunak, orokorrean, beren pH tarterako moldatuta daude, eta tarte horretan gara daitezke bakarrik. pH altuagoa (alkalinoa) edo baxuagoa (azidoa) izan daiteke.

Biozenosia

Ekosistema batean bizi diren izaki bizidunen multzoa da. Ekosistema bakoitzak bere biozenosia du, biotopoaren araberakoa.

  • Organismoa: Espezie bateko izaki biziduna.
  • Populazioa: Espezie bereko izaki bizidunek osatutako multzoa. Ezaugarriak: dentsitatea, jaiotza/heriotza-tasak eta inmigrazio/emigrazio tasak.
    • Fluktuazioak: Populazioko indibiduo kopuruaren aldaketak. Zergatik? Ingurumen aldaketengatik (suteak, lehorteak), migrazioak edota harrapakari-harrapakinen arteko desorekak.
  • Komunitatea: Espezie ezberdinetako izakiek osatutako multzoa.
  • Ekosistema: Biotopoa + Biozenosia + Erlazioak.
  • Habitata: Populazioa bizi den leku fisikoa da.
  • Txoko ekologikoa: Espezie bakoitzak ekosisteman betetzen duen funtzioa da. Adibidez: muskuiluarena iragaztea da.

Organismoen arteko erlazioak

Populazioen artean beti etengabeko elkarrekintza dago: intraespezifikoak nahiz interespezifikoak.

Harreman intraespezifikoak (espezie barnekoak)

  • Lehia: Janaria, bikotekidea, argia, lekua edo baliabideak lortzeko nahian sortzen da.
  • Familia: Ugaltzeko eta kumeak zaintzeko ezartzen da.
  • Koloniak: Guraso bakar beretik sortutako banakoen taldeak. Sortu ondoren, elkarrekin fisikoki lotuta bizitzen jarraitzen dute.
  • Talde elkarketak: Ehiza, migrazioak, elkar laguntza, defentsarako elkarketak.
  • Animalia sozialen asoziazioa: Lana hierarkikoki banatzean datza. Adibidez: erleak.

Harreman interespezifikoak (espezie ezberdinen artekoak)

  • Mutualismoa (+/-): Espezie desberdinetako bi banako edo gehiago elkartzen dira, bien onurarako.
  • Sinbiosia (+/+): Menpekotasun harremana oso estua da eta organismoek ezin dute elkarrengandik banatuta bizi.
  • Lehiaketa (-/-): Bi espezie desberdinak elkarren aurka borrokatzen dira zerbait lortzeko.
  • Harrapakaritza (+/-): Harrapariak harrapakina hiltzen du elikatzeko. Harrapakinek babes estrategiak garatzen dituzte.
  • Parasitismoa (+/-): Banako bat (parasitoa edo bizkarroia) beste baten lepotik (ostalaria) bizi da, kalte eginez.
  • Inklinismoa (+/0): Banako batek beste bizidun baten gorputza edo gorputz-hondarrak hartzen ditu babes gisa.
  • Komentsialismoa (+/0): Banako bat beste organismo batek utzitako janari hondakinaz elikatzen da eta bigarren horri ez dio axola.