Giza Ugalketa: Prozesuak, Garapena eta Aparatuak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,35 KB
Ugalketa Osatzen duten Prozesuak
- Gametogenesia: Gametoak eratzeko prozesua da. Gonadetan gertatzen da.
- Ernalketa: Bi gametoak elkartzeko eta zigotoa eratzeko prozesua da. Barneko prozesua da: emakumezkoaren ugaltze aparatuan gertatzen da.
- Enbrioiaren garapena: Zelula zatitzeko eta zigotoaren zelula kopurua handitzeko prozesua da, eta haren ondorioz, enbrioia sortzen da. Gero hazi eta eraldatu, eta fetu bihurtzen da enbrioia. Prozesu hau emakumezkoaren gorputzaren barnean gertatzen da.
- Erditzea: Haurra jaiotzeko prozesua da.
- Garapena: Gorputza handitzeko prozesua da, zelula kopurua handitzearen eta zelulak heltzearen ondorioz gertatzen dena.
Heldutasun Sexualeranzko Aldaketak
- Karaktere sexual primarioak: Sexu organoak dira.
- Karaktere sexual sekundarioak: Sexu hormonek gorputzean eragiten dituzten aldaketak.
- Neskak: Bularrak eta kanpoko genitalak hazi, aldakak zabaldu, ileak atera pubisean eta galtzarbeetan.
- Mutilak: Hezurrak loditu, muskulu-masa handitu, ilea aurpegian, bularraldean, galtzarbeetan eta pubisean atera. Ahotsa loditu.
- Sexua: Organoen bidez determinatuta dago.
- Sexualitatea: Norberak sentitzen duena da.
- Pubertaroa: Pertsona bati ugaltzeko ahalmena ematen dioten gorputzeko aldaketak gertatzen diren aldia da, haurtzaroaren amaiera dakarrena. Gizonezkoetan lehen isurtzea markatzen du eta emakumezkoetan lehen hilekoa; horiekin batera, genitalen inguruan biloa hazten da, emakumezkoetan bularren handitzea eta gizonezkoetan ahotsa aldatzea. Nerabezaroaren hasiera da.
Gizonezkoen Ugaltze Aparatua
- Barrabilak: Gizonezkoen gonadak dira eta espermatozoideak sortzen dituzte. Eskrotoan daude.
- Zakila: Organo kopulatzailea da. Glandea da aurrealdea, eta prepuzio izeneko azal-tolestura batek estaltzen du.
- Ugaltze bideak: Espermatozoideak gorputzetik ateratzeko bidean ibiltzen dituzten hodiak dira: epididimoak, hodi deferenteak eta uretra.
- Guruin erantsiak: Substantziak jariatzen dituzte ugaltze aparatuaren barruan: semen-besikulak, prostata eta Cowper-en guruinak.
Espermatozoidearen Atalak
Akrosoma, nukleoa, isatsa, lepoa.
Emakumezkoen Ugaltze Aparatua
Kanpoko Organo Genitalak
- Baginako zuloak
- Ezpain handiak: Bi azal-tolestura iletsu dira. Kanpoko gainerako genitalak estaltzen dituzte.
- Ezpain txikiak: Ezpain handien barruan dauden bi azal-tolestura dira.
- Klitoria: Organo zutikor itxi bat da, oso sentikorra, nerbioak baititu.
Barneko Organo Genitalak
- Obulutegiak eta ugaltze bideak dira: Falopioren tronpak, umetokia eta bagina.
Ugatzak
Esnea sortzen dute haurra jaiotzen denean.
Obuluaren Atalak
Koroa erradiatua, mintz peluzidoa, mintz plasmatikoa, zitoplasma, nukleoa.
Emakumearen Zikloak
- Obulutegietako zikloa: Obulutegietan gertatzen diren aldaketak dira. Hipofisiko hormonek eragiten dituzte aldaketa horiek.
- Umetokiko zikloa: Umetokiko paretan gertatzen diren aldaketak dira, estrogenoekin eta progesteronarekin lotuta daudenak. Obulua ernaldutakoan, enbrioia barnean hartzeko prestatzen dute umetokia. Ziklo baten barruan ernalketarik ez badago, hilekoa sortzen da. Lehen hilekoari menarkia esaten diogu, eta ugaltze organoak beren funtzioa betetzeko prest dauden adierazgarria da.
Ernalketa
Espermatozoide bat eta obulu bat bat egitea da, eta obozelula edo zigoto bat sortzea da.
Haurdunaldiaren Garapena
Egitura Garrantzitsuak
Plazenta, zilbor-hesteak, amniosa.
Hiruhilekoak
- Lehen hiruhilekoa: Gorputz atalak eta barneko organoak formatzen dira, pixkanaka, eta bihotza taupaka hasten da. Bigarren hilabetea amaitzerako, aurpegia, hankak, besoak eta hatzak bereizten ditugu, eta fetu esaten diogu enbrioiari. 10 cm – 15 g ingurukoa.
- Bigarren hiruhilekoa: Fetuaren organoak garatuta daude, baina heltzeko daude oraindik. Nerbio bulkadak agertzen dira, eta fetuaren sexua bereizi dezakegu. Amak mugitzen nabaritzen du. 30 cm – 700 g ingurukoa da.
- Hirugarren hiruhilekoa: Hazkuntza oso azkarra da, organoak heldu egiten dira eta fetua handitzen da. Jaio aurretik ahoz behera jartzen da eta amaren pelbisean sartzen du burua. 50 cm – 3 kg ingurukoa.
Erditzea
Haurra jaiotzeko prozesua da.
- Dilatazioa: Umetokia uzkurtzen hasten da, umetoki-lepoa dilatatzeko. Lepoa laburtu egiten da eta diametroz handitzen da. Pelbiseko lotailuak lasaitu egiten dira. Umetoki-lepoa erabat dilatatzen denean, zorro amniotikoa apurtu egiten da eta barruko likidoa jariatzen da. Fetuaren burua erditzeko kanalerantz mugitzen da. 8 ordu eta 14 ordu bitartean iraun dezake fase honek.
- Egozpena: Umetokia indar handiagoz uzkurtzen da, amaren laguntzarekin eta diafragma uzkurtuarekin kanpora bultzatzen dute fetua. Lehenik burua ateratzen da. Gorputzetik ateratakoan, zilbor-hestea moztu, gero lehortu eta gero askatu. 1-30 minutu iraun dezake fase honek.
- Haurlaguna botatzea (Plazentaren irteera): Haurra jaio eta 10-45 minutura, umetokia uzkurtu egiten da, plazenta askatzeko eta amaren gorputzetik kanpora botatzeko. Erditu eta hurrengo 2 egunetan, amaren ugatzak oritza sortzen hasten dira, mantenugai eta antigorputz ugari dituen likido bat. Ondoren, esnea isurtzen hasten dira bularrak, amak jaioberria elikatzeko.
Laguntza Bidezko Ugalketako Teknikak
- Intseminazio artifiziala: Gizonaren semena artifizialki sartzen dute emakumezkoaren umetokian.
- In vitro ernalketa: Emakumeak hormona bidezko tratamendu bat egiten du, hainbat obulu sortzeko. Gero atera egiten dizkiote eta laborategian ernaltzen dituzte, gizonezkoen espermatozoideak erabiliz. Azkenik, horrela sortzen diren enbrioi batzuk emakumezkoaren umetokian sartzen dituzte.