Erlazio funtzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,95 KB

BIZI-FUNTZIOAK


Izaki bizidun guztiek 3 bizi-funtzioak betetzen dituzte: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.

NUTRIZIO-FUNTZIOA

Izaki bizidunek kanpo-ingurunetik bizitzeko beharrezkoak dituzten substantziak eta energia hartzen dituzte eta ingurunera organismoaren barruan sortutako hondakinak kanporatzen dituzte.

Izaki bizidunek nutrizioaren bidez eskuratzen dute hazteko eta zaharkituta geratu diren egiturak berritzeko beharrezkoa duten materia, baita organismoak behar bezala funtzionatzeko behar duen energia ere. Energia behar beharrezkoa dute gainontzeko bizi funtzioak betetzeko; hau da, energiarik gabe izaki bizidunak ezin dira ugaldu eta ezin dute erlazio-funtzioa bete.

Oro har energia zeregin hauetarako erabiltzen dute:

  1. Hazkundea: elikaduraren bidez, bizidunek, energiaz gain materia ere eskuratzen dute. Bizitzan zehar izaki bizidunen itxura aldatu egiten da: hazi egiten dira, zelula berriak sortzen dituzte, zaharkitutako egiturak berritzen dituzte… Horretarako behar-beharrezkoa dute energia.

  2. Mugimendua: izaki bizidun guztiak, gehiago edo gutxiago mugitu egiten dira. Horretarako beharrekoa da energia.

  3. Beroa: hegaztiek eta ugaztunek, beren gorputz barruko tenperaturari eusteko gaitasuna dute. Bero hori mantentzeko ezinbestekoa da energia.

Bi motatako nutrizioa dago:

AUTOTROFOA: organismo autotrofoek ingurunetik materia ez-organikoa (ura, gatz mineralak eta CO2-a) hartu eta eguzki-argia erabiliz, materia organikoa sortzeko gaitasuna dute. Prozesu honi fotosintesia deritzo.

HETEROTROFOA: ez dira materia organikoa sortzeko gai eta kanpo ingurunetik (beste bizidun batzuk janez) eskuratzen dute materia organiko hau.

ERLAZIO-FUNTZIOA

Erlazio funtzioari esker, bizidunek kanpo-ingurunetik informazioa eta estimuluak hartu, hauek prozesatu eta erantzun bat bideratzen dute, hau da, funtzio honi esker, indibiduoa eta ingurunea erlazionaturik daude.

UGALKETA-FUNTZIOA

Gurasoen antzeko ezaugarriak dituzten ondorengoak sortzeko gaitasuna dute izaki-bizidunek. Ugalketa funtzioari esker lortzen dute organismoek espeziearen biziraupena.

Bi ugalketa mota daude:

SEXUALA: ugal zelulek (gametoek) parte hartzen dute ugalketa mota honetan. Gametoak bi sexutakoak izaten dira: arra eta emea. Gameto hauek elkartzean sortzen da organismo berria. Indibiduo honek bi gameto hauen material genetikoa izaten dute.

ASEXUALA: ugalketa mota honetan ez dago gametorik, eta sortzen den indibiduoa bere arbasoen berdin berdina da material genetikoa ez baita nahasten.

FOTOSINTESIA ETA ARNASKETA


FOTOSINTESIA: Landareetan, eguzki-argiaren energia erabiliz gertatzen diren erreakzio kimikoen multzoa da fotosintesia. Karbono dioxidoa (CO2) eta ura (H2O) dira fotosintesiko erreakzio kimikoaren oinarrizko erreaktiboak, eta, fotosintesiaren ondoren, konposatu organikoak (glukosa) eta oxigenoa sortzen dira. Fotosintesia kloroplastoetan gertatzen da. Kloroplastoak landare zeluletan soilik dauden organuluak dira.

ARNASKETA:
Arnasketa prozesua izaki bizidun guztiek burutzen dute, baita landareek ere. Airetik edo uretatik oxigenoa jaso eta karbono dioxidoa botatzen da prozesu honetan.  Arnasketaren zati garrantzitsuena ordea, zelula barnean ematen da, mitokondrietan. Bertan, glukosaren konbustioaren bidez energia lortzen da., baita karbono dioxidoa eta ura ere.


Entradas relacionadas: