Mediterraneoko, mendiko eta Kanarietako nekazaritza paisaiak: laburpena

GeografíaActualizado el 3,05 KB

Resumen

Dokumentuak hiru nekazaritza paisaia aztertzen ditu: Mediterraneoko kostaldea, mendiko paisaia eta Kanariak. Bakoitzean ingurune fisikoa, nekazaritza egitura, populatzea, laborantza, abeltzaintza eta basogintza azaltzen dira. Ikasleak paisaia bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta haien arteko ezberdintasunak ikasiko ditu.

Puntos clave

  • Mediterraneoko paisaian udako prezipitazioak oso urriak dira, eta kostaldean erliebe gorabeheratsua dago.
  • Mediterraneoan ustiategi txikiak nagusi dira inguru ureztatuetan (minifundioa) eta handiak mendebaldeko Andaluzian.
  • Mendiko paisaian altitude eta malda handiak daude, klima hotza eta prezipitazio ugariak.
  • Mendiko paisaian populazioa sakabanatu zen haranetan, baina gaur egun herri handietan pilatuta dago.
  • Kanarietan erliebe bolkanikoa, klima beroa eta prezipitazio urri eta irregularrak daude.
  • Kanarietan nekazaritza kostako ureztatutako inguruetan monolaborantza da, eta barrualdean lehorreko nekazaritza.

Ponte a prueba

Nekazaritza Paisaia Mediterraneoa

Inguru Fisikoa

Kostaldea eta kostalde aurrea, Guadalquivir harana eta Balear Uharteak hartzen ditu. Inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du kostaldean eta laua kostatik hurbil, pixka bat menditsua kosta aurrean, landazabal leunen erliebea Guadalquivir haranean. Udan prezipitazio oso urriak izaten dira.

Nekazaritza Egitura

Biztanleria oso ugaria zen tradizioz, baina gaur egun murriztu egin da, nekazariak alde egitearen ondorioz. Populatze sakabanatua pilatzeko joera dago. Ustiategiak hainbat tamainakoak dira:

  • Inguru ureztatuetan minifundioa da nagusi.
  • Txikiak eta ertainak dira Valentzian eta Murtzian.
  • Ertainak dira Katalunian.
  • Handiak dira mendebaldeko Andaluzian.

Lurzorua nekazaritzarako oso erabilia dago.

Nekazaritza

Lehorreko laborantzak Guadalquivir haraneko landazabaletan eta kosta aurreko inguru menditsuetan egiten dira (olibondoak, arbendolondoak...). Laborantza ureztatuei hainbat faktorek mesede egiten diete.

Abeltzaintza

Behiak eta txerriak ugari dira Katalunian. Ardiak lur lehorretan aurkitzen dira.

Baso Ustiapenak

Garrantzi txikia dute, Huelvan izan ezik (eukaliptoa).

Mendiko Nekazaritza Paisaia

Inguru Fisikoa

Altitude eta malda handiak, klima hotza eta prezipitazio ugari ditu.

Nekazaritza Egiturak

Biztanleria dentsitate txikia du, eta emigrazioa igo egin da. Populatzea sakabanatuta zegoen haranetan, baina gaur egun herri handietan pilatuta dago. Ustiategiek kontraste handiak dituzte: lurzati txikiak eta bereizita daude. Udalaren baso eta larreak auzokoentzat dira. Baso publikoak ere badaude.

Lurzoruaren erabilerak klima aldaketen arabera mailakatuta daude:

  • Nekazaritza haranen beheko aldean.
  • Baso ustiapena maldetako basoetan.
  • Abeltzaintza tontorretako sastrakadietan eta larreetan.

Nekazaritza

Iberiar penintsularen iparraldeko mendietan, haranen beheko aldean egiten da (laborantzako baratzetan zentratuta).

Abeltzaintza

Estentsiboa da.

Baso Ustiapena

Iparraldeko mendietan handiagoa da.

Kanarietako Nekazaritza Paisaia

Ingurune Fisikoa

Erliebe bolkaniko gorabeheratsua da. Klima beroa da, prezipitazio urri eta irregularrekin.

Nekazaritza Egiturak

Populazioa

Atzera egiten ari da hirugarren sektoreko jarduerek erakarrita (TURISMOA).

Populatzea

Sakabanatua da eta herriak tamaina txikikoak dira.

Lurzoruaren Erabilera

Nekazaritza

Kostako inguru ureztatuetan monolaborantza da nagusi. Esportaziora bideratutako laborantzak hauek dira:

  • Laborantza plastiko azpian.
  • Laborantza tropikal berriak.

Barrualdeko goiko eta erdiko ingurunetan lehorreko nekazaritza da nagusi, eta batez ere barruko kontsumora dago bideratuta.

Abeltzaintza

Ardien eta ahuntzen abeltzaintza oso urria da.

Basogintza

Pinudien, txilardien eta laurisilvaren zura aprobetxatzen dute ikatza egiteko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein dira Mediterraneoko nekazaritza paisaiaren ezaugarri nagusiak?

Kostaldean eta Guadalquivir haranean hartzen du lekua, udan prezipitazio oso urriak dituen klima batekin. Laborantza nagusiak olibondoak eta arbendolondoak dira, eta ustiategi txikiak nagusi dira inguru ureztatuetan.

Zergatik murriztu da Mediterraneoko biztanleria?

Tradizioz biztanleria oso ugaria zen, baina nekazariak alde egin dutenez murriztu egin da.

Zein dira Kanarietako nekazaritzaren ezaugarriak?

Kostako inguru ureztatuetan monolaborantza da nagusi, eta barrualdean lehorreko nekazaritza. Ardi eta ahuntz abeltzaintza oso urria da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein paisaiatan dira klima hotza eta prezipitazio ugariak nagusi?
2. Zein da Mediterraneoko kostaldeko ustiategien tamaina nagusia inguru ureztatuetan?
3. Zein laborantza mota da nagusi Kanarietako kostako inguru ureztatuetan?
4. Zein abeltzaintza mota dago Kanarietan oso urria?
5. Zein eskualdetan dago eukaliptoaren basogintza garrantzitsua?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.