Nekazaritza kontzeptuak eta ustiaketa motak: landa espazioa, lursailak eta nekazaritza estentsiboa eta intentsiboa

GeografíaActualizado el 2,82 KB

Resumen

Dokumentu honek landa espazioaren ezaugarriak azaltzen ditu, bai eta lursail, minifundio, jabe, arantzel eta nekazaritza-ustiategi kontzeptuak ere. Era berean, nekazaritza estentsiboaren eta intentsiboaren ezaugarriak alderatzen ditu, ekoizpen-moduak, teknologia eta merkatuak barne. Ikasleak nekazaritza-espazioaren antolaketa eta mota nagusiak ulertuko dituzte.

Puntos clave

  • Landa espazioa populazio dentsitate baxuko espazio heterogeneo eta konplexua da, nekazaritza, abeltzaintza, baso-jarduerak eta beste jarduera batzuk hartzen dituena.
  • Lursailak tamainaren arabera sailkatzen dira: handiak (100 ha baino gehiago), ertainak (10-100 ha) eta txikiak (10 ha baino gutxiago).
  • Minifundioa 10 ha baino txikiagoa den ustiategi txikia da; tradizionalki denbora partzialean lantzen da eta diru-sarrera txikiak sortzen ditu.
  • Latifundioak ustiategi handiak dira, eta Andaluzia, Extremadura, Gaztela-Mantxa eta Aragoin dira gehien dituzten erkidegoak.
  • Nekazaritza estentsiboak eskulan ugari, lur-hedadura handiak, teknologia atzeratua eta inbertsio txikia ditu, eta ekoizpena autokontsumora eta barne-merkatura bideratzen da.
  • Nekazaritza intentsiboak langile gutxi, inbertsio handiak eta teknika aurreratuak erabiltzen ditu; produktuak merkatu globalizatu eta liberalizatuan saltzen dira.

Ponte a prueba

Landa Espazioa

Tradizioz, lurrazalean urbanizatuta ez dagoen lurraldea izan da, eta modu esklusiboan nekazaritza-espazioa izan da (nekazaritza, abeltzaintza eta baso-jarduerak). Baina azkeneko hamarkadetan beste jarduera batzuk gehitu dira: egoitzak, industria, zerbitzuak, aisiari eta paisaiaren kontserbazioarekin lotutakoak. Beraz, populazio dentsitate baxuko espazio heterogeneo eta konplexua da.

Lursaila

Jabe baten muga zehatzak dituzten lurrak dira. Mugei erreparatuz, itxiak edo irekiak izan daitezke; formaren arabera, erregularrak edo irregularrak; eta tamainari erreparatuta, txikiak, ertainak edo handiak.

  • Handiak: 100 ha baino gehiago.
  • Ertainak: 10-100 ha bitartean.
  • Txikiak: 10 ha baino gutxiago.

Minifundioa

Ustiategi txikia da (10 ha baino txikiagoa). Tradizioz, denbora partzialean landutakoa izan da, eta diru-sarrera txikiak eragiten ditu; baina beste kasu batzuetan, ustiategi modernoak dira.

Jabea

Ondasun bat erabili eta horretaz gozatzeko eskubide absolutua duen pertsona da.

Arantzela

Atzerritik estatu batean sartzen diren produktuek ordaintzen duten tarifa ofiziala da. Europar Batasuneko produktuek Espainian sartzeagatik ez dute ordaindu behar, baina bai hirugarren lurralde batetik etorritakoek.

Nekazaritza-ustiategia

Nekazaritza-espazioa lursailetan eta nekazaritza-ustiategietan antolatzen da. Nekazaritza-ustiategiak ekoizle batek landutako lursailen multzoak dira, bata bestetik bananduta egon zein ez, eta bere jabetzakoak izan zein ez. Ustiategi txikiari minifundio eta handiari latifundio deitzen zaie. Latifundio gehiago dauden erkidegoak Andaluzia, Extremadura, Gaztela-Mantxa eta Aragoi dira.

Nekazaritza Estentsiboa

Nekazaritza-egitura tradizionala da. Eskulan ugari aritzen da, orokorrean, lur-hedadura handiak lantzen, teknologia atzeratuarekin, teknika tradizionalak erabiliz eta inbertsio gutxi eginez. Horren ondorioz, etekina txikia da eta ekoizpena autokontsumorako eta barne-merkatura bideratzen da. Kanpoko produktuen lehiatik arantzelen bidez babesten da.

Ohiko Produktuak:

  • Zerealak
  • Mahatsondoa
  • Olibondoa

Nekazaritza Intentsiboa

Gaur egungo nekazaritza-egitura da. Langile gutxi tamaina txikiko nekazaritza-ustiategietan aritzen dira. Lan-arloan edo teknika aurreratuen erabileran inbertsio handiak egin dira (ongarriak, intsektizidak, tresneria, ureztatze-sistemak, berotegiak, etab.), eta horren ondorioz, etekinek gora egin dute, eta ekoizpena espezializatu egin da. Produktuak merkatu globalizatu eta liberalizatuan saltzen dira.

Ohiko Produktuak:

  • Loreak
  • Fruta eta barazkiak
  • Bazka-uztak (abereak elikatzeko)

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da minifundioa?

Minifundioa 10 ha baino txikiagoa den nekazaritza-ustiategi txikia da. Tradizionalki denbora partzialean lantzen da eta diru-sarrera txikiak eragiten ditu, baina beste kasu batzuetan ustiategi modernoak dira.

Zein da nekazaritza estentsiboaren eta intentsiboaren arteko ezberdintasun nagusia?

Nekazaritza estentsiboak lur-hedadura handiak lantzen ditu, teknologia atzeratuarekin eta inbertsio txikiarekin, eta ekoizpena autokontsumorako bideratzen du. Intentsiboak, berriz, langile gutxirekin eta inbertsio handiekin ustiategi txikietan lan egiten du, eta produktuak merkatu globalizatuan saltzen ditu.

Zer da arantzela?

Arantzela estatu batean atzerritik sartzen diren produktuek ordaintzen duten tarifa ofiziala da. Europar Batasuneko produktuek ez dute ordaindu behar Espainian sartzeagatik, baina hirugarren lurraldeetatik etorritakoek bai.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da lursail handi baten tamaina?
2. Zein erkidegotan dira latifundio gehien?
3. Zein da nekazaritza estentsiboaren ezaugarri bat?
4. Nola babesten da nekazaritza estentsiboa kanpoko lehiatik?
5. Zein produktu dira nekazaritza intentsiboaren ohiko produktuak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.