Euskal Herriko eta Espainiako geografia: klima, demografia eta erliebea
Resumen
Dokumentu honek Euskal Herriko eta Espainiako geografia laburbiltzen du: klima ozeanikoa eta klimograma, biztanleriaren banaketa eta trantsizio demografikoa, Iberiar Penintsulako erliebe unitateak eta EAEko erliebea. Halaber, barne eta kanpo migrazioak eta Espainiako hiri sistema eta hiri ardatzak azaltzen ditu.
Puntos clave
- EAEko urteko prezipitazioa 1111 mm-koa da, klima ozeanikoaren isla, eta negua da urtaro euritsuena.
- Trantsizio demografikoak jaiotza eta heriotza tasen jaitsiera eta bizitzeko itxaropenaren luzapena dakar.
- Iberiar Penintsulako erliebe nagusiak Iberiar Mendikatea, Sierra Morena, Ebroren eta Guadalquivirreko sakonuneak eta Pirinioak dira.
- EAE 1979an sortu zen Gernikako Estatutuaren ondoren, eta hiru probintziek osatzen dute: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
- Nekazaritza exodoak 1950-1975 tartean izan zuen goraldi nagusia, industria eta hirietara migratuz.
- Espainiako hiri sistema Erdi Arotik heredatua da, Madrilek eta Bartzelonak 3 milioi biztanle gainditzen dituzte.
- Hiri ardatzek (Galiziako Atlantikoa, Bizkaiko Golkoa, Mediterraneoa, Andaluzia) periferiako hiriak lotzen dituzte.
Klimaren Iruzkina
Urte osoko prezipitazio kopurua ugaria dela esan daiteke (1111 mm egiten baitu urtean), ondorioz, klima ozeanikoaren isla dela esan daiteke. Lurralde honetan urteko urtaro euritsuena negua da, eta hilabete euritsuenak abendua eta azaroa. Hilabete lehorrena uztaila da.
Marra gorria prezipitazioen gainetik ez badago, erregularra izango da. Bi hilabete baino gehiago ez badira, nahiko erregularra izango da, eta bi baino gehiago badira, irregularra. Erregularra bada, prezipitazioak urtean zehar modu orekatuan jausten direlako da.
Tenperaturak, berriz, nahiko epelak dira. Urteko batez besteko tenperatura 15 gradukoa da, eta alde termikoa 11 gradukoa. Beraz, klimograma honek Mediterraneoko kostaldeko edo Hego Atlantikoko leku bat adierazten digu. Udako tenperaturari begiratuz, nahiko beroa dela esan dezakegu, eta negua, berriz, epela, hilabete hotzena abendua izanik. Idortasunari, hau da, tenperaturaren eta prezipitazioen arteko erlazioari erreparatuz, gune hezea dela esan dezakegu.
Euskal Probintzietako Biztanleriaren Banaketa Demografikoa
1. Etapa: 1900-1950
XX. mendearen erdialdean kontraste nabarmena egon zen kostaldeko probintzien eta Arabaren artean. Kostaldeko probintziak hazi egin ziren, baina Arabakoek, berriz, populazioa galdu zuten. Hazkunde tasa handienak Bizkaian gertatu ziren, Bilbon eta bere inguruko herrietan. Hazkunde hau immigrazioagatik gertatu zen, Bilboko industria handietan eskari handia zegoelako.
Gipuzkoan, ordea, industrializazioa bailara gehienetan zabaldu zen, eta populazioa eskualde guztietan hazi zen. Arabako eskualde gehienetan populazioa galdu zuten, Gasteizen izan ezik, hazkunde tasak positiboak izan zirelako.
2. Etapa: 1950-1975
Urte hauetan populazioaren banaketan sekulako kontrasteak egon ziren: eskualde batzuek populazioa galdu zuten, eta beste batzuek, ordea, gehikuntzak izan zituzten, batez ere Gasteiz, Amurrio eta Laudio asko hazi ziren. Hala ere, hiru probintzietan hazkunde tasa handiak izan ziren. Tarte honetan eskualde gehienek immigranteak jaso zituzten. Bizkaiko eskualde guztietan izan zen hazkunde positiboa, tasa altuenak Durangon eta Bilbon izan ziren. Gipuzkoan, berriz, tasa altuenak Irunek, Donostiak eta Hondarribiak izan zituzten.
3. Etapa: 1975-2005
Azken etapa honetan bilakaera demografikoan aldaketa handiak izan ziren; eskualde batzuek biztanleria irabazi zuten, eta beste batzuek galdu. Etapa honetan Arabak biztanleria irabazi zuen, batez ere Gasteizen, eta kostaldeko probintziek, berriz, galdu. Gipuzkoan kostaldeko herriek populazio gehiago dute, eta barruko eskualdeek gutxiago. Azken urte hauetan, populazioa galtzen zutenak populazioa irabazten hasi ziren, horrela herri txikietan etxe berriak eraikitzen hasi ziren eta populazioa irabaziko zuten.
Trantsizio Demografikoa (1886-1975)
Trantsizio demografikoa eredu demografiko zaharretik eredu demografiko berrira egindako aldaketari deritzo. Urte hauetan jaiotza tasak jaitsi egin ziren XX. mendearen hasieratik, eta tasen jaitsiera poliki-poliki joan zen. Momentu batean gora egin zuen, baina jaisteko joera bat nabarmentzen da.
- 1930-1956 bitartean: Jaiotza tasak berriro ere jaisten hasi ziren, krisi ekonomikoa egon zelako. Gerra Zibila egon zen, horregatik ere jende asko hil egin zen, eta umeak izateko adina zuten jendeak alde egin zuen.
- 1956-1965 urteetan: Jaiotza tasak berreskuratu egin ziren, osasun egoerak ere hobetu ziren eta “Baby Boom”-a gertatu zen. Urte hauetan ume pilo bat jaio ziren.
- 1965-1975ean: Jaiotza tasak jaitsi ziren, familiek nahiago zuten ume kopurua gutxitzea.
Urte hauetan heriotza tasak jaitsi egin ziren, bizitzeko itxaropena luzatzen hasi zen, osasun eta mediku zerbitzuak agertzen hasi zirelako. Medikuntzan aurrerapenak gertatu ziren, eta txertoei eta antibiotikoei esker infekzioak gutxitu egin ziren.
Iberiar Penintsulako Erliebe Unitateak
Erliebe unitateak material sedimentarioz osatuta daude, zehazki.
Iberiar Mendikatea
Mesetaren ipar-ekialdean aurki dezakegu altuera erdiko mendikate hau. Esan daiteke kareharria dela nagusi bertan, nahiz eta leku batzuetan material paleozoikoak ere aurki ditzakegun.
Sierra Morena
Mendikatea Mesetaren hegoaldean kokatzen da. Ez da mendikate bat, faila bat baizik.
Mesetaren Kanpoko Sakonuneak
Ebroren Sakonunea
Ebro, Pirinioen eta Iberiar Mendikatearen artean dago. Mendikate hauek eratzean, eremu hau ondoratu egin zen. Hasieran itsasoa zegoen, baina Kataluniako kostaldeko mendiak altxatzerakoan laku bat azaldu zen, poliki-poliki materialez betetzen joan dena. Ondorioz, gaur egungo erliebea laua dela esan daiteke.
Guadalquivirreko Sakonunea
Sakonune hau Sierra Morena eta Sistema Betikoaren artean kokatzen da, eta Atlantikora zabaltzen da. Antzina itsasoak tarte handia okupatzen zuen, baina hainbat higaduren ondorioz kostaldean aintzirak sortu ziren. Sakonune honetan erliebe nagusia landazabal uhinduak dira, nahiz eta leku batzuetan muino lekukoak topa ditzakegun.
Penintsularen Inguruko Mendikateak
Pirinioak
Tertziarioko orogenia alpetarrean sortu ziren, eta indar bortitzengatik zokalo paleozoikoko material zaharrak Pirinioetako gailur altuenetan aurkitzen dira.
Euskal Mendiak
Pirinioaren luzapenak dira, eta altuera erdiko kareharria da nagusi.
Kataluniako Kostaldeko Mendiak
Pirinioekin batera sortu ziren. Iparraldean material bolkanikoa da nagusi.
Sistema Betikoa
Iberiar plakak eta Afrikako plakak talka egiterakoan sortu ziren, eta bertan hiru zati bereizten dira:
- Mendikate Penibetikoa: Gaztetutako mendigune zaharra da, eta material paleozoikoak ditu.
- Sakonune Intrabertikoa: Aro tertziarioan hondoratu zirenak eta material bigunez bete zirenak.
- Mendikate Subbetikoa: Aro sekundarioko materialez osatuta daudenak, hau da, kareharria eta margak.
Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE): Sorkuntza eta Erliebea
EAE 1979an sortu zen, Gernikako Estatutua Espainiako Gorteetan onartu ondoren. Erkidego hau sortzeko negoziazioak egon ziren politikoen artean. Azkenean, EAJko lehendakariak eta Espainiako presidenteak testu bateratu bat adostu zuten, hiru probintzien autonomia maila zehazteko. Madrilgo Gorte Nagusietan onartu ondoren, Estatutua martxan jarri zen eta EAE sortu zen País Vasco eta Euskadi izen ofizialekin. EAE hiru probintziek osatzen dute: Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia.
Lurraldeak menditsuak dira, mutur batean Pirinioak eta bestean Kantabriar mendilerroa. EAEko mendiek Pirinioaren ardatza jarraitzen dute. EAEko erliebea aztertzeko ondorengo multzo eta unitateak aztertuko ditugu:
EAEko Erliebe Unitateak
- Kostaldeko Mendikatea: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiek osatzen dute, eta Gipuzkoako kostalde banda estu bat osatzen dute (Jaizkibel 549 m). Mendikate hauek Tertziarioko materialez osatuta daude eta altuera gutxikoak dira.
- Itsasbaster Aurreko Mendikatea: Kostaldetik urrutiago dauden mendizerrek osatzen dute. Mendikate hau Gipuzkoan eta Bizkaian hedatzen da. Eremu honetan mendiak garaiagoak bihurtzen dira, aldapa handiagoak dituzte, eta bertan kareharria da nagusi, karstifikazioa fenomeno arrunta izanik. Bertan haran itsuak sortu dira: Lastur Deban, Olatz Mutrikun.
- Bortzirietako Mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean dago, eta material paleozoikoz osatutako mendia altxatzen da, Bortzirietako Mendigunea deritzona. Altuerak ozta-ozta 1000 m gainditzen ditu orokorrean.
- Erdiko Ibaibideetako Mendi eta Haranak: Itsasbaster eta ibai nagusien sorburuen artean kokatzen dira. Gipuzkoa aldean erliebe erregularragoak eta bortitzagoak dira, eta ibaiek eratutako haranak estuagoak (Oria, Urola...). Bizkaian erliebeak leunagoak eta haranak zabalagoak (Asua, Ibaizabal...). Bi zatitan banatzen da: Bizkaiko Sinklinorioa Iparraldean eta Bizkaiko Antiklinorioa Hegoaldean. Material nagusiak kareharria eta margak dira (Murumendi, Urko...).
- Kantabriar-Mediterranear Mendikate Banatzailea: Atlantikoko eta Mediterraneoko uren mugalerroa banatzen duen mendikatea da (100 km). EAEko lurraldea erditik banatzen du. Mendikate hau ekialdean Aralarko mendigunetik hasten da (Irumugarrieta 1400 m), Gipuzkoa eta Nafarroa artean; Aratz mendizerra eta Aizkorri (Aitxuri 1151 m) eta Urkila eta Elgea mendizerrak Gipuzkoa eta Araba artean. Kareharria da nagusi, morfologia karstikoa eratuz: Arantzazuko arroilak, desnibel handiak, gailurrak landaretza gutxirekin. Beste mendietan arreharria dago eta mendiak leunagoak dira (Gorbeia).
- Lautada: Zadorra ibaiak drainatzen duen eta horla menditsuek mugatzen duten haran zabala da. Bere altuera 500-600 metrokoa da, eta material ugarienak margak dira.
- Araba Erdiguneko Mendizerrak: Lautada eta Trebiño arroaren artean hedatzen dira, eta Arabako erdialdea bi zatitan banatzen dute. Ez dira altuera handikoak, baina etenik gabekoak.
- Mendebaldeko Haran eta Mendizerrak: Hau ere Araban kokatutako multzo bat da. Alde batetik mendizerrak daude, kareharrizkoak batez ere (Arkamo, Arrasto), eta bestetik Kuartango, Omecillo eta Valdegobia mendizerren artean dauden haranak, buztinezkoak.
- Trebiño Arroa: Haran zabala da eta mendiz inguratuta dago, sinklinar luzeago batean dago, Tertziarioko arro sedimentarioz osatuta.
- Hego-ekialdeko Haran eta Mendizerrak: Arabar Mendia deituriko eskualdearekin bat dator, eta 1000 metrotik gorako gailurrez osaturiko eremua da (Arboro 1084 m).
- Toloño-Kantabriar-Joar Mendizerra: Arabako erdiguneko eskualdeak banatzen ditu. Ekialdetik mendebaldera doan kareharrizko lerrokadura da. Palomares (1461 m) gailurrean bukatzen da.
- Arabako Errioxa: Toloño-Kantabriar-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean kokatzen da. Ebro zokogune zabalaren zati bat da. Desnibel handiak ditu. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatuta (buztinak, kareharriak).
Barne Migrazio Mugimenduak Espainian eta EAEn
Barruko migrazioak estatuko mugen barruan egindako biztanleriaren mugimenduak dira, eta barruko migrazio garrantzitsuena nekazaritza exodoa da. Emigranteak landa eremuetatik ateratzen ziren eta hirietara joaten ziren.
XX. Mendearen Lehen Herena
Nekazarien exodoa motela izan zen, eta nekazaritzan esku lan handia zegoen. Baina gari soroetan lana mekanizatzen hasi ziren, eta nekazariak industria gune berrituetara abiatu ziren: Bartzelonara, Bizkaira, Gipuzkoara...
Gerra Zibila eta Gerra Ostea
Gerra Zibilaren garaian migrazio mugimendu handiak gertatu ziren, baina ondoren jende gehiena berriro itzuli zen bizi ziren lekuetara. Gerra ostean nekazaritza exodoak etenaldi bat izan zuen, krisi ekonomiko gogorra izan zelako, eta industria lanpostuak asko gutxitu ziren. Bestalde, gose urteak izan ziren, jendeak gosea pasatzen zuen.
1950-1975: Exodoaren Goraldi Nagusia
Nekazari exodoak bere kopuru handiena izan zuen. Nekazaritza tradizionalak krisi handi bat ezagutu zuen, eta hirietan eta industrietan lanpostu asko sortu ziren. Frankismoak biztanleriaren mugimenduak eragin zituen, eta eskualde berriak industrializatu ziren immigranteak jasotzen zituztenak: Madril, Bartzelona, Nafarroa, Valladolid... Turismoak ere garapen handia izan zuen, eta turistak jasotzen zituzten eremuetan lan eskaintzak egon ziren.
1975etik Aurrera: Krisia eta Birmoldaketa
Nekazaritza exodoak etenaldi bat izan zuen, krisi ekonomikoa etorri zen eta kasu batzuetan immigranteak beraien herrietara itzuli ziren. Azkenik, birmoldaketa industrialarekin lanpostu asko galdu ziren, eta Bizkaiak, Gipuzkoak, Kataluniak eta Madrilek populazioa galdu zuten. Gaur egun nekazaritza exodoa kopuru txikietan egiten da, eta herri txikietan populazioa galtzen ari da, jendea hiri handietara doalako ikastera.
Kanpoko Migrazioa Espainian eta EAEn
Itsasoz Bestaldeko Emigrazioa (Hego Amerika)
XIX. mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara arte, Espainia nahiko herrialde pobrea zen, nekazarien mundua krisian zegoelako eta leku askotan gainpopulazioa zegoelako. Hego Amerikako estatu askotan jendea behar zuten lurraldeak populatzeko eta azpiegitura handietan lan egiteko. Ondoren, krisialdi edo beheraldi bat egon zen. Momentu horretan emigrazioak jarraitu zuen, baina kopuru txikiagoetan. Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, Hego Amerikako estatuen egoera ekonomikoa ez zen hain ona. Espainian Gerra Zibila egon zenean, populazioak alde egin zuen Hego Ameriketara. Beranduago, Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean, Espainiak, frankisten nazioarteko blokea gainditu zuenean, emigrazioan bigarren loraldi bat izan zuen.
Europako Emigrazioa
XIX. mendearen erdialdera arte, gehienbat Mediterraneoko probintzietako nekazariak ziren Frantziara joaten zirenak nekazal lanetan aritzeko.
- 1950-1973: Emigrazioaren goraldia egon zen, eta emigrazio honen arrazoi nagusia Mendebaldeko Europako estatuetan lanpostuen eskaintza handia zegoela izan zen.
- 1973tik aurrera: Krisi ekonomikoaren ondorioz Europako emigrazio iraunkorra asko gutxitu zen, eta bi emigrazio mota egin ziren: urte sasoikoa edo aldi baterako emigrazioa, eta goi mailako teknikariek egiten dutena.
Espainiako Hiri Hierarkia eta Hiri Sistemak
Espainiako hiri sistema Erdi Arotik heredatutakoa da. Penintsularen erdialdean Madril kokatzen da, eta estatuko hiri aglomerazio handiena du.
Hirien Eragina Espazioan
Hiri baten eragina espazioan neurtzeko kontuan hartzen den lehen osagaia hiriaren tamaina izaten da. Hiriaren tamaina biztanle kopuruaren arabera neurtzen da. Hiriaren tamaina neurtzerakoan eta bere eragina espazioan aztertzeko, hiria bere osotasunean hartzen da. Espainian 15 hiri aglomerazio daude 500.000 biztanletik pasatzen direnak. Horietatik Madrilek eta Bartzelonak 3 milioi biztanle kopurua gainditzen dute.
Beste kontzeptu bat hiriaren eginkizunak edo funtzioak dira. Hirien eginkizunak hiriak kanporantz begira egindako jarduera ekonomikoak dira. Hiri batzuk lehen sektoreko jarduerei zerbitzuak eskaintzen espezializatu dira; gehienak nekazaritza hiriak dira. Beste hiri batzuk industrialagoak dira. Horrelakoak dira Iraultza Industrialaren garaian garatutako hiriak.
Metropoli Motak
Espainiar estatuko hirietan mailaketa bat antzeman daiteke:
- Metropoliak: Hiri sistemaren tontorrean dauden hiriak sartzen dira, eta hainbat motatakoak daude:
- Nazio Metropoliak: Madril eta Bartzelona sartzen dira. Hauek biztanleria asko daukate eta bere funtzioak ere mota askotakoak dira. Zerbitzu espezializatuak eta aireportuak dituzte. Enpresa handien egoitzak ere bertan daude.
- Erregioko Metropoliak: Valentzia, Sevilla, Bilbo... Tamainaz milioi erdi biztanletik pasatzen dira, eta bere eginkizunak dibertsifikatuak dira.
- Erregioko Bigarren Mailako Metropoliak: Iruñea, Palma, Valladolid... Bere eragin esparrua probintziakoa da, baina zerbitzu espezializaturen bat dutenez probintziako mugak gainditzen dituzte.
- Hiri Ertainak: 200.000 biztanletik beherakoak. Bertan eginkizun administratiboak gailentzen dira. Autobus geltokia izaten dute probintziako beste herriekin komunikatzeko, institutua ere badago...
- Hiri Txikiak: 10.000-50.000 biztanle bitartekoak (Astorga, Almazan...). Hauek eginkizun urriak dituzte, eta bere eragin esparrua inguruko eskualdera mugatzen da.
Hiri Ardatzak
Estatuko hiriek harremanak dituzte elkarrekin, eta harreman horietan oinarrituta sistema batzuk sortzen dira. Espainian kontrastea nahiko handia da periferia eta barrualdearen artean; barrualdean landa espazioak dira nagusi, periferian ordea hiri gehiago daude eta euren arteko distantziak txikiagoak dira, eta hortik sortzen da hiri ardatzaren kontzeptua.
- Galiziako Ardatz Atlantikoa: Galiziako kostaldean hedatzen da. Hiri garrantzitsuak Santiago eta A Coruña dira. Merkataritzan eta industrian espezializatuta dago.
- Bizkaiko Golkoko Ardatza: Asturiastik Frantziar estatuko mugaraino hedatzen da. Bertan eskualde zabalek landa izaera gordetzen dute. Bertako eginkizun nabarmenak industria eta zerbitzuak dira.
- Mediterraneoko Ardatza: Gironatik Cartagenara luzatzen da. Bere eginkizun nagusiak zerbitzuak eta industria dira. Turismoaren eraginez hiri espazioa asko hedatu da, batez ere eraikuntzaren boomarekin.
- Andaluziako Ardatza: Ardatz bikoitza da: kostaldeko ardatza Almeria eta Huelva bitartean, eta Guadalquivirreko ardatza Cadiz eta Jaen bitartean.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da trantsizio demografikoa?
Eredu demografiko zaharretik eredu demografiko berrira egindako aldaketa da. Jaiotza tasak eta heriotza tasak jaitsi egin ziren XX. mendearen hasieratik, eta bizitzeko itxaropena luzatu zen.
Noiz sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoa?
EAE 1979an sortu zen, Gernikako Estatutua Espainiako Gorteetan onartu ondoren. Izen ofizialak País Vasco eta Euskadi dira.
Zein dira Espainiako hiri ardatz nagusiak?
Galiziako Ardatz Atlantikoa, Bizkaiko Golkoko Ardatza, Mediterraneoko Ardatza eta Andaluziako Ardatza dira. Hiri ardatzek hiriak elkartzen dituzte periferian.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.