EAEko industria-enplegu dentsitatea: lurralde kontrasteak eta joerak

GeografíaActualizado el 3,02 KB

Resumen

Dokumentuak EAEko industria-enplegu dentsitatea aztertzen du mapa baten bidez, eta sektore nagusiak (siderurgia, produktu metalikoak eta makineria) azaltzen ditu. Gainera, lurralde kontrasteak eta birmoldaketa-joerak azaltzen ditu Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, eta industria-politikarako proposamenak aurkezten ditu.

Puntos clave

  • Industria-jarduera nagusiak metalarekin lotutako enpresak dira: siderurgia, produktu metalikoak eta makineria.
  • EAEko industria bi jarduera ezberdinetan espezializatuta dago: jarduera tradizionala eta ondasun-ekipoak.
  • Goi-teknologiako sektoreak azkar hazten dira, baina ez daude ondo aprobetxatuta.
  • Bizkaiko eredua polarizatua da eta enpresa erraldoiak sortu ziren industrializazio goiztiarrean.
  • Arabak industrializazio berantiarra izan du eta Gasteizen makrozefalia nabarmena da.
  • Gipuzkoan industrializazioa XX. mendearen hasieran hasi zen, eta ETEek banaketa orekatuagoa sortu dute.

Ponte a prueba

EAEko Industria-Enplegu Dentsitate Maparen Iruzkina

Aurrean daukagun mapa EAEko industrian dagoen lanpostu dentsitatea agertzen du, eta koloredun zirkuluen bidez jakin dezakegu hiri edo herri ezberdinetan dauden lanpostuak milakoetan. Euskal industrian metalarekin zerikusia duten enpresak dira gehienak:

  • Siderurgia
  • Produktu metalikoak
  • Makineria

Horien atzetik eraikuntza, garraio-materiala, kautxua eta plastikoa, eta material elektrikoak datoz. Horregatik esan dezakegu bi jarduera ezberdinetan espezializatuta dagoela:

  1. Jarduera tradizionala: Hazteko gaitasun txikia du, eta bere lehiakortasuna prezio erdi-merkeei lotuta dute.
  2. Ondasun-ekipoak: Maila teknologiko eta eskaera ertainekoak dira.

Goi-teknologiako sektoreak, azkar hazten direnak, ez daude ondo aprobetxatuta. Hala ere, aukerak daude sektore tradizionaletan berritzeko eta lidergoa lortzeko.

EAEko Birmoldaketa eta Banaketa Joerak

Gaur egun EAEk birmoldaketa bat jaso du. Teknologia puntako industriek beren lekua aurkitu dute EAEn. Bertan, Espainiako lehen parke teknologikoa ezarri zen, eta gaur egun hiru probintziek bana dute. EAEn industria kokatzeko ohiko joerek irauten dute, eta banaketa desorekatua eta polarizatuta mantentzen jarraitzen du.

Bilboko eta Donostiako nukleoak industria-korridore baten bidez lotuta daude barrualdetik eta dentsitate gutxiago duen kostako beste leku batetik. Bilbo-Donostia industria-korridorearen eta Gasteizen artean hutsune handi bat dago.

Bizkaia: Eredu Polarizatua eta Birmoldaketa

Bizkaiko eredua polarizatua da. Bizkaia oso goiz industrializatu zen, eta enpresa erraldoiak sortu ziren. Krisiak bolumenaren gainbehera ekarri zuen, eta horregatik industria-ardatzak aldatu ziren.

Araba: Industrializazio Berantiarra eta Gasteizko Makrozefalia

Arabak industrializazio berantiarra izan du. Gasteizko makrozefalia nabarmentzen da. Arabako zonaldea gero eta dinamikoagoa da, eta ardatz atlantikoak pisua galtzen hasi du Ebro haranaren alde.

Gipuzkoa: Banaketa Orekatua eta ETEen Garrantzia

Gipuzkoan XX. mendearen hasieran hasi zen industrializazioa. Mondragonek hainbat ETE sortu zituen, eta industriek banaketa orekatuagoa dute. Azkenaldian ETEak poligonoetan bildu dira, eta lehiakortasunak gora egin du.

Ondorioak eta Industria Politikarako Proposamenak

Amaitzeko, esan beharra dago lurraldeen artean kontraste handiak daudela. Bizkaiko eredua polarizatua da, Arabakoan makrozefalia dago, eta Gipuzkoan banaketa orekatuagoa. Bakoitzean hiriburuak dira industria gehien dutenak. Gertatu diren birmoldaketek ez dute eragin handirik izan industrien kokapenean. Lurraldeen arteko kontrasteak arintzeko industria-politikak helburu eta ekintza hauek proposatzen ditu:

  • Garapen txikiko inguruetan lurzoru industriala bermatu ETEei.
  • Gainbeheran dauden industria-guneak indarberritu eta Aiarako haraneko herriei laguntzak eskaini.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein sektoretan dago espezializatuta EAEko industria?

Dokumentuaren arabera, metalarekin zerikusia duten enpresak dira gehienak: siderurgia, produktu metalikoak eta makineria. Horien atzetik eraikuntza, garraio-materiala, kautxua eta plastikoa eta material elektrikoak daude.

Zer desberdintasun dago Bizkaiaren eta Gipuzkoaren industria-ereduen artean?

Bizkaiko eredua polarizatua da, enpresa erraldoiak dituena. Gipuzkoan, berriz, ETEak dira nagusi, eta industriaren banaketa orekatuagoa da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein sektore ez da dokumentuan EAEko industria-jarduera nagusien artean aipatzen?
2. Zein da Bizkaiko industria-ereduaren ezaugarri nagusia?
3. Zein hiriri lotzen zaio makrozefaliaren fenomenoa dokumentuan?
4. Nork sortu zituen ETE asko Gipuzkoan, dokumentuaren arabera?
5. Zein izan zen dokumentuaren arabera Bizkaiko industria-ardatzak aldatzeko arrazoia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.