Napoleonen Inperioa eta Europako Berrezarkuntza (1815-1848)
Resumen
Dokumentuak Napoleonen garaiko Europa azaltzen du: Kontsulatua, enperadore izendapena, gerrak eta Napoleonen porrota. Ondoren Berrezarkuntzaren printzipioak, Vienako Biltzarra eta 1820-1848 bitarteko liberalismoaren eta nazionalismoaren iraultzak aztertzen dira. Ikasleak gertaera nagusien kronologia eta haien arrazoiak ikasiko ditu.
Puntos clave
- 1804an Napoleon enperadore koronatu zen, 4 milioi boto alde eta 3 milioi kontra.
- Trafalgarren Itsas Armadak Espainiako eta Frantziako ejerzitoak garaitu zituen.
- Itsas Blokeo Kontinentala Erresuma Batuaren kontra aldarrikatu zen.
- Napoleonek 1812an Errusia inbaditu zuen, negua iritsi zenean porrot egin zuen.
- Berrezarkuntzak legitimitatea, esku-hartzea eta biltzarren sistema zituen printzipio nagusi.
- Vienako Biltzarrak Europako mapa berria eta Aliantza Laukoitza sortu zituen.
- 1820-1848 bitarteko iraultzek liberalismoa eta nazionalismoa izan zituzten oinarri.
- Iraultzen ondorioz ideologia sozialista lehen aldiz agertu zen.
Napoleonen Garaiko Europa
4.1 Kontsulatua
Hasieran politika baketzailea. Inguruko lurraldeekin bakea sinatu eta elizarekin harremanak hobetzeko konkordatua. Katolizismoa Frantziako erlijio bezala hartu; horrekin Aitasantuak onartu agintaldia. 1802an biziarteko kontsul bakarra izendatu zen.
4.2 Napoleonen Inperioa
1804an enperadore koronatu zen, Aita Santuaren babesarekin eta 4 milioi boto alde eta 3 milioi kontra.
Asmoa Europa osoko lurralde guztiak elkartzea eta bera guztien enperadore izatea zen. Inguruko lurralde guztiak konkistatu behar zituen. Napoleonen asmoek gerra piztu zuten eta beraren kontra KOALIZIOA sortu zen.
Batailak:
- Austerlitz: Bertan garaitu zituen Austriaren armada eta ekialdeko Europa bere eskuetan geratu zen.
- Trafalgar: Bertan Itsas Armadak irabazi zituen Espainia eta Frantziako ejerzitoak.
Ezin izan zuen Itsasoa konkistatu eta erabaki zuen Itsas Blokeo Kontinentala aldarrikatzea Erresuma Batuaren kontra.
Arerioak:
- Portugal
- Errusia
Ez zuten blokeoa errespetatu. Napoleonek biak konkistatzea erabaki zuen. Portugal inbaditzeko Espainiatik igarotzean Espainiako Independentzia Gerra piztu zen. 1812an Errusia inbaditu zuen (500.000 soldadu), baina negua iritsi zen Moskura heldu aurretik. Espainian eta Europan garaituak izan ziren. Leipzig-en eta Gasteizen azken batailak (galduta) izan ziren. Napoleonek abdikatu eta Elba irlara erbesteratu zen. Elbatik ihes egin eta Frantzian 100 eguneko inperioa osatu zuen. Waterloon izan zen bere azken bataila. Santa Helena irlara bidali zuten eta han hil zen.
Berrezarkuntza eta Iraultza Europan (1815-1848)
5.1 Berrezarkuntzaren Garaiko Europa
Berrezarkuntza absolutismora bueltatzeko prozesuari deitzen zaio.
Berrezarkuntzak 3 printzipio zituen:
- Legitimitatea: Boterea herentziazkoa da.
- Erantzukizuna eta Esku-hartzea: Lurralde batek arazoetan besteek lagundu.
- Biltzarren Sistema: Arazoak bilera bitartez konpondu, ez gerra bitartez.
Vienako Biltzarra
Berrezarkuntza antolatzeko Vienako Biltzarra antolatu zuten potentzia garrantzitsuenek.
Helburuak:
- Potentzien arteko oreka mantendu.
- Iraultza ez hedatzea.
Europako Mapa Berria
- Errusiak Polonia eskuratu zuen.
- Prusiak lurralde gehiago lortu zituen.
- Herbehereek Belgika lortu zuten.
- Suediak Norvegia hartu zuen.
- Austriak Italiaren zati bat eskuratu zuen.
- Frantzia lehenengo mugetara itzuli zen.
Vienako biltzarrean hartutako erabakiak → Aliantza Laukoitza:
- Prusia
- Austria
- Errusia
- Erresuma Batua (BH)
Beste aliantza bat: Aliantza Santua
Europa osoan absolutismoa mantentzea zen helburua, tropak hori lortzeko erabiliz. Errusia, Austria-Hungaria eta Prusia osatzen zuten.
Liberalismoa eta Nazionalismoa
Ez zen erraza izango ezagutu beste sistema politiko batzuk:
- Berdintasuna
- Askatasuna
- Probilegiorik ez
- Subiranotasun nazionala
Orain arte errege baten menpekoak ziren herritarrak, baina orain, guztiek osatzen dute nazio bat eta beraz talde bat osatzen dute ohitura eta kultura amankomunak dituztenak.
Liberalismoa eta nazionalismoa Europan zehar egongo den iraultzaren oinarria izan ziren.
1820-1848 Iraultzen Arrazoiak
- 1812ko Espainiako konstituzioa eta Riegoren pronuntziamendua (liberalismoa).
- 1821an Grezia otomandar inperiotik independizatu zen (nazionalismoa).
- 1824an Frantziako iraultza Luis Felipe Orleansekoaren kontra (liberalismoa).
- 1831an Belgika Herbeheretik banandu zen (Nazionalismoa).
- 1848an Austria barruan mugimendu independentistak (nazionalismoa).
Iraultzen Balantzea
- Lehenengo aldiz ideologia sozialista agertu zen, langileen eskubideak defendatzen.
- Burgesia liberalen iraultzak desagertu ziren; hortik aurrera iraultzaileak langileak izan ziren, ez burgesak.
- Lurralde batzuetan gizonezkoen sufragio unibertsala lortu zen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zergatik porrot egin zuen Napoleonek Errusian?
1812an Errusia inbaditu zuen 500.000 soldadurekin, baina negua Moskura heldu aurretik iritsi zen. Horrek bere armada garaitu zuen.
Zer izan zen Vienako Biltzarra?
Berrezarkuntza antolatzeko potentzia nagusiek egindako biltzarra zen. Helburua potentzien arteko oreka mantendu eta iraultza ez hedatzea zen.
Zein printzipiotan oinarritzen zen Berrezarkuntza?
Legitimitatean (boterea herentziazkoa), esku-hartzean eta biltzarren sisteman, arazoak gerra bidez ez, bilera bidez konpontzeko.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.