1839ko urriaren 25eko legea: foruen berrespena eta Bergarako Akordioa

HistoriaActualizado el 6,68 KB

Resumen

Dokumentuak 1839ko urriaren 25eko legea aztertzen du, Gorteek erabakitako foruen egoera erregina Maria Cristinaren bidez santzionatu zuena. Lehen Gerra Karlistari amaiera eman zion Bergarako Akordioaren ondorioz sortu zen. Testuak Karlismoaren jatorria, gerraren hiru etapak eta foruen galera partziala azaltzen ditu.

Puntos clave

  • Legea 1839ko urriaren 25ean sinatu zen, Lehen Gerra Karlistaren amaiera ematen zuen Bergarako Akordioaren ondoren.
  • Foruak Erdi Arotik zetozen herri-ohiturak ziren, euskal gune politikoak antolatzeko tresna nagusia.
  • Karlismoaren oinarrietako bat foruen defentsa izan zen, eta Karlos Maria Isidro hautagaia zen.
  • Akordioak foruak onartzen zituen, baina Estatuaren konstituzionaltasunaren menpean eta moldaketa liberalekin.
  • Nafarroa erreinu izatetik probintzia izatera pasa zen, eta baimen forala ezabatu zen.
  • Legea gaizki adostutako bakearen ondorio zela esaten da; Karlismoa traizionatuta sentitu zen.

Ponte a prueba


1839ko URRIAREN 25eko LEGEA

SAILKAPENA

Iruzkindu Beharreko Testua dokumentu juridiko-historikoa da. Gorteek erabaki eta erregina Adin txikikoak eta haren ama Maria Cristina erreginaordeak santzionatzen duten Lege bat jasotzen du testuak. 

            Erret-jauregian Sinatua dago testua, 1839ko urriaren 25ean. Lehen Gerrate Karlistari amaiera Eman zion Bergarako Akordioaren ondorioz datorren legea da.

            Egileak Goian aipatutako Gorteak badira, hartzailea berriz Espainiako hiritar oro da, Publikoa den testua da beraz. Helburua, gerra amaituta Hego Euskal Herriko Probintzien legezko izaera zehaztea zen.

ANALISIA

Testuaren Gaia, Erreginak Gorteek erabakitako foruen statusa santzionatu dutela Iragartzea da. Idatziak biltzen dituen ideia nagusiak hauek dira:

            Batetik euskal foruak onartzen direla, baina Estatuaren konstituzionaltasunaren menpean Jarriz.

            Bestetik, Gorteek azkar batean ekingo diotela foruen moldaketei, hauek Espainiako Erregimen konstituzionalarekin uztargarri izan daitezen. 

IRUZKINA

Isabel II.A (lehen lerroan) erregina adingabeak bederatzi urte ditu dokumentua Sinatzen den unean. Bera izan erregina, edo hil berri zen Fernando VII.Aren Anaia izan, Carlos María Isidro de Borbon hautagaia, zazpi urte luzeko gerraren Ostean erabaki da lehenaren alde.  Gerra luze hori, Lehen Gerrate Karlista, Guerra del Norte izenez ere ezagutu zen bere garaian, eskenatoki Nagusia ezbairik gabe Hego Euskal Herria izan zelako. Bertan, landa eremua ia Erabat karlista bihurtu zen, hautagai honek foruen defentsa bere programa Politikoaren oinarri bihurtu ostean. Hori dela eta aipatzen dira seigarren Lerroan nola euskal lurraldeak, hala foruak. Bakea sinatuta, nabarmen da zein Den Estatuarekin gatazkan dagoen lurraldea.

            Foruak (6. Eta 8. Lerroak)  jatorria Erdi Aroan zuten herri-ohiturak ziren, Euskal gune politikoak egituratzeko tresna nagusia. Idatziz jasoak zirenak estatutu Juridikoa osatuz, eta legez aplikagarri zirenak. Euren helburua herriko Egunerokotasuna antolatzea zen, arau, eskubide eta pribilegioak zehaztuz Horretarako.  Jaun eta erregeek eta onartzen zituzten. Mendeetan zehar Iraun zuten, harik eta Borboiek euren aurka egiten hasi arte. Aragoiko Koroako Foruak deuseztatuta, euskal lurraldeetakoak soilik geratu ziren. Cadizko Konstituzioaren berdintasun nahiak ezabatuz ituen, baina Fernando VII.Ak Berrezarri (Hirurteko Liberalaren salbuespenaz). 

            Fernando VII.Ak 1830. Urtean, andrea haurdun zela, gizonezko oinordekotzarik izango Zuenaren ziurtasunik ezean, emakumezkoei tronura iristea galarazten ziren Lege Salikoa bertan behera utziko du Berrespen Pragmatikoaren bidez. Honek anaia Karlos errege izateko aukerarik gabe uzten zuen. Hauek saiatu ziren eritasun Larria bizi zuen erregea atzera egin zezan konbentzitzen, baian ez zuten beren Helburua lortu. Karlos infanteren aldekoak nekazari xumeak, landa eremuko Kleroko sektore xumeenak eta behe noblezia ziren. Euskal lurraldeetatik kanpo, Babesa izan zuten Maestrazgoko mendietan ere. Nahiz askotan esan izan den Absolutismoa, estamentuen gizartea eta Eliza defendatzen zituztela, hau bere Horretan uztea sinplekeria litzateke, Euskal Herriari bagagozkio bederen. Karlismoa ez zen izan absolutismoaren defentsa soila. Foruak dira euskal Karlismo suharraren benetako arrazoia. Marxek berak, garaikidea izanik, ikusi Zuen hau.

Isabel Haurtxoaren ama Maria Kristinak (3. Lerroa), ikusirik errealistak (absolutismoaren defendatzaile sutsuenen taldea) Karlosen aldekoak zirela, Liberalenganako hurbiltzeari ekin zion. Jabea txiki eta ertainak, Negozio-gizonak, funtzionarioak, noblezia eta Elizaren goi-karguak osatzen Zuten. Monarkia konstituzionala eta ilustrazioko ideia defendatzen zituzten. Fernando VII.A hiltzean altxamendu militarra burutu zuten Karlistek, gerrari Hasiera emanez. 

Gerrak Hiru etapa nagusi izan zituen. Estreinakoan, bi urtez garaipen karlistak Lortuko ditu Zumalakarregi jeneralak Bilboko setioan zauritu eta hil zen arte. 1.835 eta 1.837 artean Espainia osoan zehar espedizio karlistak egingo dira. Oraingoan ere ez da lortuko Bilbo hartzerik. 1.837 eta 1.840 artean karlisten Artean barne zatiketa gauzatuko da, negoziazioaren aldekoen eta gerran Jarraitzea defendatzen dutenen artean.  

            Aurrekoak Kontuan hartuta ulertzen da Erreginak erakusten duen Monarkia Konstituzionalaren aldekoa atxikimena. Hiru aldiz aipatua da konstituzioa testu Laburrean (lehen, 7. Eta 11. Lerroetan).

            Konstituzio Liberalak foruak ezabatzea eskatzen zuen, baina bakea lortzeak Karlistekin Negoziatzea eskatzen. Bergarako Akordioan ejertzito bietako buruak, Maroto Karlistena eta Espartero liberalena, elkarri berme batzuk eman zizkieten. Lehenak karlistek 1837ko konstituzioa eta Isabel erreginatzat onartzea hitzeman Zuen, bigarrenak Gorteena urrean foruen defentsa egitea hauek manten daitezen, Eta kargu militar karlistak mantentzea ejertzito isabeldarrean. Gerrari amaiera Eman zion besarkada Bergarako zelaietan irudikatu osteko ondorio legal logikoa Da aurrean duguna.  Halere, zazpigarren lerroko batasun konstituzionala Da testuko gakoetako bat. Horrek liberalek gidaturiko gobernuan zera esan nahi Baitzuen; errege bakarra, botere legegile bakarra, izaera nazional bakarra, eta Beraz foruen galera neurri batean, azken hau disimulatuko bazen ere. Nahitaezko Soldadutza eta zergen ordainketatik salbuespena mantendu ziren hala ere. Nafarroa erreinu izatetik probintzia izatera pasa zen.

            Lege honen  ondorio izan ziren, Besteak beste, baimen forala ezabatzea eta aduanak Kantaurira eta Frantziako Mugara aldatzea.

GARRANTZI HISTORIKOA

Ondorioen artean, Testuak aipatzen duen legeak gerraostean euskal foruen mantentzea agintzen du, Baina hauek edukiz dezente hustuta. Hau isabeldar eta karlistek Oñatin lotu eta Bergaran irudikatu zuten itunaren ondorio zen, zeinak gerrari amaiera eman Zion. Gaizki adostutako bakea izan zela bistan da, Legearen izenburua, “Ley De Confirmacion de los Fueros” ironikoa da, Karlismoaren zatirik handiena Traizionaturik sentitu zelako bakearekin eta honek ekarritako foruen Murrizketarekin. Hamargarren lerroko nahitaezko aldaketaren  Ondorio ziren hauek, eta honek beste bi gerrate karlista eragingo zituen Hurrengo hamarkadetan. Azken gerrate karlistaren ondorioz foruak erabat Desagerraraziko dira 1876an, baina abertzaletasuna sortuko da azken porrotaren Errautsetatik.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Bergarako Akordioa?

Lehen Gerra Karlistari amaiera eman zion akordioa izan zen, Maroto karlistaren eta Espartero liberalaren artean. Karlistek 1837ko konstituzioa eta Isabel erregina onartzea hitzeman zuten, eta foruak defendatzeko berme batzuk jaso zituzten.

Zergatik izan zen garrantzitsua Karlismoarentzat foru-gaia?

Testuaren arabera, foruak izan ziren euskal Karlismo suharraren benetako arrazoia. Karlisten defentsa nagusia foruen mantentzea izan zen.

Zein izan ziren 1839ko legearen ondorioak?

Baimen forala ezabatu zen, aduanak Kantaurira eta Frantziako mugara aldatu ziren, eta Nafarroa probintzia bihurtu zen. Nahitaezko soldadutza eta zergen salbuespena, ordea, mantendu ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz sinatu zen 1839ko legea?
2. Zein gerrari amaiera eman zion Bergarako Akordioak?
3. Nork hartu zuen Karlismoaren aldeko kontsiderazioetan Karlos Maria Isidro hautagaia?
4. Zer ondorio izan zuen legeak Nafarroan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.