Biurteko Progresista eta Seiurteko Demokratikoa (1854-1873): laburpena

HistoriaActualizado el 3,75 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako XIX. mendeko bi aldi politiko laburtzen ditu: 1854-1856ko biurteko progresista, Espartero eta Madozen desamortizazioarekin, eta 1868-1873ko seiurteko demokratikoa, Iraultza Loriotsuarekin, 1869ko Konstituzioarekin eta Savoiako Amadeo I.aren erregealdiarekin. Ikasleak gertaera nagusiak, erreformak eta haien ondorioak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1854an Manzanaresko Manifestuaren ondoren Narváez boterretik kendu zen eta progresistak nagusitu ziren 1854ko azaroko hauteskundeetan.
  • 1855ean Burdinbideen Lege Orokorra eta Madozen Desamortizazioa onartu ziren; 1856an Bankuen Legea eta Espainiako Bankua sortu ziren.
  • Desamortizazioak nekazaritza ekoizpena igo zuen, baina lur jabe txiki eta ertainak ez ziren sortu eta latifundioak ugaritu ziren Andaluzian eta Extremaduran.
  • 1868ko irailean Iraultza Loriotsua lehertu zen, eta behin-behineko gobernuak pezeta sartu zuen eta gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zuen.
  • 1869ko Konstituzioak subiranotasun nazionala, bi ganbera eta gurtza askatasuna ezarri zituen.
  • Savoiako Amadeo I.a 1871ko urtarrilean hasi zen erregetzat eta 1873ko otsailean uko egin zion tronuari, Prim hil ondoren eta Hirugarren Karlistaldiaren aurrean.

Ponte a prueba

Biurteko Progresista (1854-1856)

1854an, moderatu batzuek eta demokratek (1849an sortutako talde errepublikano bat, gizonezkoen sufragio unibertsalaren aldekoak) bat egin zuten, eta Espainiako gobernua aldarazi zuten.

Manzanaresko Manifestua eta Gobernu Berria

  • Manzanaresko Manifestuaren bidez, Narváez boteretik kendu zen.
  • 1854an, moderatu batzuek zergak murriztea eta hauteskunde eta inprimatzeko lege berriak onartzea eskatu zuten.

Erreforma Progresistak

1854ko azaroko hauteskundeetan, progresistak nagusitu ziren Gorteetan. Espartero presidente izendatu zuten, eta askatasun politiko zabalagoa onartu zuen.

  • Garapen ekonomikoa sustatzeko, 1855ean Burdinbideen Lege Orokorra onartu zen.
  • Madozen Desamortizazioa bultzatu zen (1855). Estatuak aurreko desamortizazioan baino diru-sarrera askoz handiagoak lortu zituen.
  • 1856an, Bankuen Legea onartu zen, eta jarraian Espainiako Bankua sortu zuten.

Desamortizazioaren Ondorioak

  • Ereiteko lur gehiago eskuratzeko aukera eman zuen, eta horrek nekazaritza ekoizpena igoarazi zuen.
  • Lur jabe txiki eta ertainak ez ziren sortu, eta aldez aurretik indarrean zegoen lurraren egitura finkatu zen. Andaluzian eta Extremaduran, latifundioak ugaritu eta handitu egin ziren.

Progresistek 1856ko Konstituzioa prestatu zuten, baina ez zen indarrean sartu. Progresistek agintaldi laburra izan zuten. 1856an, Esparteroren ordezko Narváez izendatu zuten. Berriro aldatu zen legedia, joera kontserbadoreagora lerraturik.

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

Iraultza Loriotsua (1868)

Iraultza Loriotsua 1868ko irailean lehertu zen. Prim eta Serrano jeneralak erregimenaren kontra elkartu ziren, eta erreginak erbestera ihes egin zuen.

Behin-behineko Gobernua eta Erreformak

Serranoren zuzendaritzapean, behin-behineko gobernu bat antolatu zuten unionistek eta progresistek.

  • Figueroa Ogasuneko ministroak pezeta Espainiako diru-unitate bihurtuta merkatu nazionala sendotu zuen.
  • Inprimatzeko eta adierazpen askatasuna aldarrikatu zen.
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala indarrean jarri zen.

1869ko Konstituzioa eta Erregearen Bilaketa

1869ko urtarrileko Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetan, unionistek eta progresistek lortu zuten nagusitasuna. Gorte haiek 1869ko Konstituzioa idatzi zuten:

  • Subiranotasun nazionala eta gizonezkoen sufragio unibertsalez hautatutako bi ganbera ezarri ziren.
  • Gizabanakoaren askatasunak bultzatu ziren.
  • Gurtza katolikoa mantentzeko konpromisoa bazegoen ere, gurtza askatasuna onartu zen.

Serrano jenerala erregeorde izendatu zuten, eta Prim jenerala Gobernuko presidente. Prim Europan zehar ibili zen subirano baten bila. Savoiako Amadeo aukeratu zuen, eta hura izendatu zuten errege 1870eko azaroan.

Kubako Gerra

1868ko urrian, Kubako Independentziako Lehen Gerra (Hamar Urteko Gerra) hasi zen, espainiarren presentziaren kontrako gerrilla gerra.

Savoiako Amadeo I.aren Erregealdia (1871-1873)

Amadeo I.a 1871 eta 1873 bitartean izan zen Espainiako errege. Amadeo atzerritarra zen, eta ez zituen ezagutzen Espainia eta gaztelania.

Errege berria boterera heldu bezain laster, Prim hil zuten (errege berriaren defendatzaile nagusia). Karlos VII.ak (Hirugarren Karlistaldia) indar handia lortu zuen Euskadin eta Nafarroan.

Egoera horren aurrean, Amadeo I.ak uko egin zion tronuari 1873ko otsailean.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Iraultza Loriotsua?

1868ko irailean lehertu zen iraultza da, Prim eta Serrano jeneralek erregimenaren aurka elkartuta, eta erreginak erbestera ihes egin zuen.

Zergatik utzi zion Amadeo I.ak tronuari?

Prim hil zuten eta Karlos VII.ak Euskadin eta Nafarroan indar handia lortu zuen Hirugarren Karlistaldian. Egoera horren aurrean, Amadeo I.ak 1873ko otsailean uko egin zion tronuari.

Zer ondorio izan zituen Madozen Desamortizazioak?

Ereiteko lur gehiago eskuratzeko aukera eman zuen eta nekazaritza ekoizpena igo zuen. Baina lur jabe txiki eta ertainak ez ziren sortu eta latifundioak ugaritu ziren Andaluzian eta Extremaduran.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan onartu zen Burdinbideen Lege Orokorra?
2. Nork hartu zuen Gorteetako nagusitasuna 1854ko azaroko hauteskundeetan?
3. Zer ezarri zuen 1869ko Konstituzioak?
4. Zein izan zen Espainiako Bankua sortu aurretik onartutako legea?
5. Nor izan zen Espainiako errege 1871 eta 1873 artean?
6. Zer gertatu zen 1873ko otsailean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.