Karlistaldiak Euskal Herrian: Foruen bilakaera eta amaiera

HistoriaActualizado el 5,12 KB

Resumen

Testuak Lehen eta Bigarren Karlistaldiaren nondik norakoak azaltzen ditu Euskal Herrian, Zumalakarregiren garaipenetatik Bergarako Besarkadaraino eta Bigarren Karlistaldiaren porrotaraino. Foruen aldaketak, 1876ko deuseztapena eta Kontzertu Ekonomikoaren sorrera ere jorratzen ditu, eta euskal abertzaletasunaren jatorria aipatzen du amaieran.

Puntos clave

  • Zumalakarregi karlisten nagusi izendatu zuten eta gerraren dinamika aldatu zuen.
  • 1839an Esparterok eta Marotok Bergarako Besarkada izenpetu zuten, eta horrek Lehen Karlistaldiari amaiera eman zion.
  • 1839ko urriko legeak foruak berretsi zituen, baina aldaketak egiteko atea ireki zuen.
  • 1868-1874 bitartean Seiurteko Iraultzaileak liberal-demokrata gobernua ezarri zuen eta foru-sistema deuseztatzeko bidea zabaldu zuen.
  • Bigarren Karlistaldia 1872an piztu zen, Karlos VII.aren buruzagitzapean, eta 1876an karlistak garaitu zituzten.
  • 1876ko Foruen Deuseztapenerako Dekretuak foruen deuseztapen osoa eta behin-betikoa ekarri zuen.
  • 1878an Kontzertu Ekonomikoa onartu zen euskal lurraldeentzat.

Ponte a prueba

Zumalakarregiren Garaipenak eta Bergarako Besarkada

Horren ondoren, karlisten buruzagiak bildu eta Zumalakarregi nagusi aukeratu zuten. Honek gerraren dinamika aldatu zuen. Madrilgo gobernuak bakerako itun bat egin nahi zuen, baina Zumalakarregik ezezkoa eman zien eta euskal lurraldeetan ia erabateko nagusitasuna lortu zuen, hirigune garrantzitsuenak salbuespen (hiriburuak, alegia). Nagusitasun hori lortuta, erregegaia bera (Karlos) euskal lurraldeetara etorri zen. Bitartean, Espainian matxinadak ez zuen arrakasta handirik izan. Egoera honetan, Zumalakarregi, Bilboko erasoaldian zauritu eta hil egin zen. Espartero jeneral liberal progresistak Bilboko setioa altxatzea lortu, eta denbora batera karlistak garaituko zituen, ez guztiz ordea.

Horren ondoren, Madrilera jo zuten 1837an, Karlos buru zela, baina nazioarteko babesik ez, baliabide ekonomikorik ez, eta garaipenerako aukera gabe gelditu ziren.

Egoera honetan, bi alderdiak ahuldurik eta nekaturik zeuden, eta gatazkari amaiera emateko, Esparterok eta Marotok (karlista) itun bat egin zuten 1839an ("Bergarako Besarkada"): Esparterok, Gorteetan (ideologiaz liberalak) Foruak errespetatzeko gomendioa egingo zuelako konpromisoa hartu zuen, eta militar karlistak Espainiako armadan sartzea hitzartu zen. Horrek amaiera eman zion Lehen Karlistaldia.

Foruen Aldaketak Isabel II.aren Garaian

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, foru-sistema berretsi egin zen, bai ("Espainiako monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe"), baina behar ziren aldaketak gauzatzeko atea ireki egin zen 1839ko urriko legearen bidez. Prozesu guztiaren bukaeran, eta azken karlistaldia bitartean, foru-pasea deuseztatu eta aduanak Ebrotik lekualdatzea gertatu zen arren, egia esan, foru-sistema, liberal moderatuen oniritziz –gehienbat hauek gobernatu zuten Espainia Isabel II.aren laguntzaz eta bermeaz– indartu egin zen, batez ere kudeaketa ekonomikoaren eskumenei dagokienez, aldundien garrantzia handituz (haiek kudeatu egiten zuten eskumen ekonomiko hori euskal lurretan).

Seiurteko Demokratikoa eta Bigarren Karlistaldia

Foruei eta karlistaldiei dagokienez, egoera guztiz aldatu zen Isabel II.ak gidatzen zuen erregimen liberal moderatuari bukaera eman zion "Seiurteko Iraultzailea –edo Demokratikoa–" hasi zenean (1868-1874). Liberal progresistak beste alderdi batzuekin batu ziren (Batasun Liberala eta Demokratak), indar militarraren bidez gobernura iritsi, eta gobernu liberal-demokrata eratu zuten, non Cadizko Konstituzioan oinarritzen zen konstituzio berri bat eratu zuten, 1869ko Konstituzioa. Honek, noski, izatez, foru-sistemaren deuseztapena zekarren, eta karlistak ez zeuden prest hura onartzeko; matxinatzeko prestaketak ezkutuan hasiko ziren berehala. Isabel II.ak erbestera alde egin zuen. Horren ondorioz, monarka berri baten bila hasi ziren, eta heziketa progresista zuen Savoiako Amadeo italiarrak onartu zuen postua. Honek denbora gutxi iraun zuen herriaren egoera eta bere aurkako gorrotoa ikusita, hain zuzen ere, 3 urte iraun zituen.

Bitartean, liberal moderatuak gobernutik guztiz baztertuta gelditu ziren, eta karlistak, neurri batean, "erabiliz", boterera itzultzeko bide bezala hartu zituzten. Horregatik, hasieran, gobernu liberal-demokrataren aurkako karlisten matxinada "begi onez" ikusi zuten, hain zuzen, Canovasen eskutik, Alfontso XII.aren bidez, I. Errepublikari amaiera eman eta Borboien dinastia berriz ezarri zen arte, hau da, 1874ra arte, Errestaurazioa edota Berrezarkuntza arte, alegia, beraiek, liberal moderatuek, berriz boterea eskuratu zuten arte. Horrela, 1872an, Bigarren Karlistaldia piztu zen, Karlos VII.aren buruzagitzarekin.

Bigarren Karlistaldiaren Amaiera eta Foruen Deuseztapena

Hasieran ez zuen arrakastarik izan, eta karlisten amnistia segurtatzeko, Amorebietako Ituna izenpetu behar izan zuten, baina gero gerrilla eran antolatu ziren (matxino ospetsuena Santa Kruz apaiza), eta horrek nahiko arrakasta izan zuen. Lehen Karlistaldian bezala, landa-eremuak eskuratu zituzten, gehienbat, eta, ondoren, hirietara jo zuten. 1874an karlisten atzerakada hasi zen, eta, oraingo honetan, 1876an guztiz garaituak izan ziren. Karlosek erbestera joan behar izan zuen berriz ere, eta porrot horrek foruen deuseztapen osoa eta behin-betikoa ekarri zuen, 1876ko Foruen Deuseztapenerako Dekretuan eta 1876ko konstituzio liberal moderatuan islatuta.

Kontzertu Ekonomikoa eta Euskal Abertzaletasunaren Sorrera

Arlo ekonomikoa autonomiaz kudeatzeko nolabaiteko eskumena onartu zien Canovasek euskal lurraldeei: Kontzertu Ekonomikoa (1878). Askorentzat ez zen nahikoa izan, eta foruekiko atxikimendua ez zen desagertu, harik eta, urte batzuk igarota, karlismotik bertatik euskal abertzaletasuna sortu zen arte (Sabino Arana, EAJ) –Euskal lurraldeetako geroko historian eduki duen garrantziagatik aipatzen dugu–, zeina autonomismoaren eta independentziaren arteko uretan garatuko baita.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik amaitu zen Lehen Karlistaldia 1839an?

Esparterok eta Marotok Bergarako Besarkada izenpetu zuten 1839an, bi aldeak ahulduta eta nekatuta zeudelako. Itunaren bidez, militar karlistak Espainiako armadan sartzea adostu zen.

Zer izan zen 1876ko Foruen Deuseztapenerako Dekretua?

Bigarren Karlistaldiaren porrotaren ondorioz, foruen deuseztapen osoa eta behin-betikoa ekarri zuen. Dekretu hori 1876ko konstituzio liberal moderatuan ere islatu zen.

Zer da Kontzertu Ekonomikoa?

Canovasek 1878an euskal lurraldeei arlo ekonomikoa autonomiaz kudeatzeko onartu zien eskumen mugatua da. Askorentzat ez zen nahikoa izan.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Nork izendatu zuen Zumalakarregi karlisten nagusi?
2. Zein urtetan izenpetu zen Bergarako Besarkada?
3. Zer ekarri zuen 1839ko urriko legeak?
4. Noiz piztu zen Bigarren Karlistaldia?
5. Noiz garaitu zituzten azkenik karlistak?
6. Zer izan zen Kontzertu Ekonomikoa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.